79. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2022ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoa aldatzea, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren babesean.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Ribaforadan, 2022ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2204988