79. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 455/2022 Ebazpenaren kontrakoa; ebazpen horren bidez onesten dira koordinazioko operadore laguntzaile izateko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 22ko 2872/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko deialdiak (bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko); deialdi horietan, María Teresa López Cerro eta Cristina Muruzábal Janices andreek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, aipatutako deialdietan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak onesteko, otsailaren 28an eman zuen 455/2022 Ebazpenaren aurka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek haiek bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2022ko apirilaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2205554