79. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Alkatetzaren eskuordetzea Ipertegi kaleko 1 bis zenbakiko jabekideen erkidegoaren bilerekin lotutako gaietarako

Orkoiengo Udaleko alkateak, 2022ko apirilaren 8an, 2022/0272 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

Ikusirik Toki Erakundeen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43.4 artikuluan xedatzen dela eskuordetze bereziak egin daitezkeela proiektu eta gai zehatz baterako.

Ikusirik Orkoiengo Ipertegi kaleko 1 bis zenbakiko jabekideen ezohiko batzar orokorrerako zitazioa, zeinean alkatetzak abstenitzeko arrazoiak dituen, erkidego horretan higiezin baten jabea baita.

Aipatu legeriak emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzari dagozkion eskudantzia guztietan, Carolina García Pellejeros zinegotziak ordezka nazan, Orkoieneko Ipertegi kaleko 1. zenbakiko bis jabekideen erkidegoaren bilerekin zerikusia duen guztirako.

2. Honako hau interesdunari jakinaraztea eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Orkoienen, 2022ko apirilaren 8an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2205286