79. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2022ko apirilaren 6an egin osoko ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2022ko plantilla organikoan.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin, erabakiaren iragarki hau argitaratzen da eta espedientea jendaurrean paratzen da, hamabost egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Mañerun, 2022ko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2205231