79. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Udal ordenantza, arautzen duena autokarabanen eta bizitegi-ibilgailuen zerbitzugunea. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2021eko martxoaren 31n egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Autokarabanen eta bizitegi-ibilgailuen zerbitzugunea arautzen duen udal ordenantzan.

Bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikulua (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsiko da Autokarabanen eta bizitegi-ibilgailuen zerbitzugunea arautzen duen udal ordenantza, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2022ko apirilaren 7an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2205226