79. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBILTZIETA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Ibiltzietako Kontzejuak, behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz, honako baso-aprobetxamendu hau saltzeko:

–Lote bakarra.

• Bazabala parajea.

• 5e unada.

• Baso-espeziea: ler gorria.

• Mozketa mota: arraseko mozketa.

• Jarduketaren azalera (ha): 4,3.

• Mozketaren norainokoa (m³/ha): 375.

• Batez besteko diametroa (cm): 30.

• Batez besteko garaiera (m): 17.

• Bolumen unitarioa (m³/oin): 0,77.

• Ler gorri oinen kopurua: 2.101.

• Ler gorrien zuraren bolumena (m³): 914.

• Ler gorrien enbor txikiaren bolumena (m³): 697.

• Ler gorrien bolumena, guztira (m³): 1.611.

  • Zura: zerra-zura edo enbalaje-zura duten zuhaitzak.
  • Enbor txikia: enborkitarako edo birrintzeko zuhaitzak.

• Hasierako prezioa: 48.603 euro, BEZa kanpo.

Proposamen ekonomiko eta administratiboak aurkeztu beharko dira Espartza Zaraitzu eta Sartzeko Udalaren erregistroan, Espartza Zaraitzun, 2022ko maiatzaren 2ko 14:30ak baino lehen; hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren egiaztagiria ere aurkeztu beharko da.

Eskaintza ekonomikoak maiatzaren 3an irekiko dira, Ibiltzietako Kontzejuaren kontzeju-aretoan, 13:30ean.

Klausula ekonomiko-administratibo partikularren eta baldintza teknikoen agiriak interesdunen eskura daude Udalaren Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.

Ibiltzietan, 2022ko apirilaren 11n.–Kontzejuko burua, Iker Esandi Uriz.

Iragarkiaren kodea: L2205322