79. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELKANO

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Elkanoko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko urtarrilaren 24an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea); hartara, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezakete eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Elkanon, 2022ko apirilaren 4an.–Kontzejuko burua, Dimas Nieto Gorostidi.

Iragarkiaren kodea: L2205192