79. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

732/2022 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Ibana Pérez Jiménez andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, osasun mentaleko erizain espezialisten lanpostuetan aritzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 4ko 460E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun mentaleko erizain espezialisten 9 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2020ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17koan.

Uztailaren 28ko 1149E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 17koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Irailaren 30eko 1510E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik bete beharrekko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2021eko 262. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17koan, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 12ko 70/2022 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako 9 izangaiak izendatu ziren.

Ondoren, igoera txandako izangai bati, alegia, Álvaro Moreno Velasco jaunari, borondatezko eszedentzia eman zaio, lanpostuaz jabetu zenetik aurrerako ondorioekin, une horretan Administrazio Publiko honetan zerbitzuak ematen ari zelako. Beraz, hautapen prozesua txanda horretatik gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin bete behar da baja hori, betiere eskatutako baldintzak betez gero, eta, horretan oinarriturik, 2022ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 28koan, Ibana Pérez Jiménez andrea izendatzeko proposamen osagarria argitaratu da.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ibana Pérez Jiménez andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, osasun mentaleko erizain espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta 70859 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Osasun Mentalaren Sareari atxikia.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze honek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Osasun Mentaleko Kudeatzailetza Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko martxoaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2204586