2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da 2022ko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 21ean.
Eritzegoiti Atetzen, 2022ko apirilaren 12an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
–Funtzionarioak.
–1 zenbakiko funtzionarioa. Txulapaingo eta Atezko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udala: Txulapain. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35. Administrazio-egoera: hutsik. Gradua: 4.
–Aldi baterako lan-kontratudunak.
Lanpostua: 2 zenbakiduna. Administrari-ofiziala. C maila: Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi osoa: 36 ordu eta 40 minutu astean. Hitzarmeneko osagarria: %12. Egungo egoera: hutsik. EGA-C1 hizkuntza-eskakizuna edo horren baliokidea.
Lanpostua: 3 zenbakiduna. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala: 21 ordu eta 20 minutu astean (lanaldiaren %58,18). Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Baldintza: B2 edo baliokidea eskatuko da. Egungo egoera: hutsik.
Izenen zerrenda
Alberto Fernández Ejea. Txulapaingo eta Atezko Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35. Antzinatasuna: 2009ko azaroaren 9tik. Gradua: 4.
Mikel Sarrasin Urkiola. Aldi baterako lan-kontratuduna. Administrari-ofiziala. Lanaldi osoa: 36 ordu eta 40 minutu. Hitzarmeneko osagarria: %12. Antzinatasuna: 2017ko apirilaren 25etik.
Iker Iñigo Blasco. Aldi baterako lan-kontratuduna. Lanaldi partziala: 21 ordu eta 20 minutu astean (lanaldiaren %58,18). Hitzarmeneko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Noiz sartua: 2018-12-28.
Iragarkiaren kodea: L2205363