78. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

41/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Nicolás Ruiz Díez jauna izendatzen baita, bitarte baterako, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Koordinazioaren Ataleko buru. Atal hori Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Koordinazioaren eta Kontabilitate Nazionalaren Zerbitzukoa da.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala xedatzen baitu bere bosgarren xedapen gehigarrian Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago espedientean. Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Nicolás Ruiz Díez jauna izendatzea, bitarte baterako, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Koordinazioaren Ataleko buru. Atal hori Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Koordinazioaren eta Kontabilitate Nazionalaren Zerbitzukoa da.

2. Foru agindu hau jarraian adierazten direnei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan: interesdunari; Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Koordinazioaren eta Kontabilitate Nazionalaren Zerbitzuari; Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko martxoaren 31n.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2204801