78. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

39/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez María Belén Sola Mateos andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Kontabilitate Orokorraren Ataleko buru. Atal hori Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Orokorraren eta Aurrekontuetakoaren Zerbitzukoa da.

Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, hala xedatzen baitu bere bosgarren xedapen gehigarrian Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, kasuan kasuko unitate organikoa zein departamenturi atxikirik dagoen, haren titularrak izendatuko ditu atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago espedientean. Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. María Belén Sola Mateos andrea izendatzea, bitarte baterako, Kontabilitate Orokorraren Ataleko buru. Atal hori Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Orokorraren eta Aurrekontuetakoaren Zerbitzukoa da.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Kontabilitate Orokorraren eta Aurrekontuetakoaren Zerbitzura, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko martxoaren 31n.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2204789