78. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Xehetasun-azterketa, 8. poligonoko 649. lurzatirako onetsia. Hirigintzako araudia

Jendaurrean jartzen da Olaztiko 8. poligonoko 649. lurzatiko xehetasun-azterketa, zeina behin betiko onetsi baitzen 2017ko ekainaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez; hori guztia, bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta hirigintzako araudiarekin.

Argitaratzen den araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko da bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Hirigintzako araudia.

Olaztin, 2022ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2204928