78. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa, Orrioko ORR-4 unitateko birpartzelazio proiektuan.
Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2022ko martxoaren 25ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen birpartzelazio proiektu bat Orriko 2. poligonoko 40., 41., 42. eta 44. partzeletan (ORR-4 unitatea osatzen dute), Ángel Oteiza Euguik sustatua, jabekideen ordezkari gisa.

Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2022ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 24an, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin.

Alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jotzen da ORR-4 unitateko birpartzelazio proiektuaren aldaketa, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. artikuluan ezarritakoarekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dela:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpenetik hasita, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ezkabarten, 2022ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2205060