78. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

38/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Belén Sola Mateos andrea, Kontabilitate Orokorraren Ataleko Kontabilitate Zentroaren Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzen baitzaizkio.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak, libreki. Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Belén Sola Mateos andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontabilitate Zentroaren Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2022ko martxoaren 31n izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da bulegoburutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, bere ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko martxoaren 31n.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2204788