78. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, Orrioko 2. poligonoko 4. lurzatian. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2022ko martxoaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia bat Orrioko 2. poligonoko 4. lurzatian, Javier Larequi Quintanak sustatua.

Hasiera batez onetsi zen 2021eko abenduaren 16an egin bilkuran, eta jendaurrean jarri zen 2022ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 10ean. Ez da alegaziorik egon. Aurretik, aprobetxamenduari buruzko hirigintza-hitzarmena sinatu da.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia, aplikatzeko Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa.

Ezkabarten, 2022ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2204910