78. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hirigintza garapenerako Plan Bereziaren proiektua Arizkungo 56. poligonoko 53 lur-zatian. Behin betiko onespena

Baztango Udalak 2022ko martxoaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, 4. puntuan behin betiko onartu zuen Arizkungo 56. poligonoko 53 lur-zatiaren hirigintza garapenerako Plan Bereziaren proiektua, Patxi Menta Nemoursek sustatutakoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta onetsitako planaren testua.

Baztanen, 2022ko martxoaren 24an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Plan Berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2204924