78. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 104. lurzatian.
Behin betiko onespena

Arguedasko Udalak, 2022ko apirilaren 7an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 3. poligonoko 104. lurzatiari buruzko xehetasun-azterketa, atzeko aldea okupatzeari, estalkiko materialei eta gutxieneko solairuen kopuruari buruzko araudia aldatzeko. Abdelkhalek Aariouach da sustatzailea.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2022ko apirilaren 8an.–Jarduneko alkatea, José Manuel Domínguez Bronte.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2205265