78. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, langileriaren administrazioko teknikari lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko Izendapen proposamena

Langileriaren administrazioko teknikari lanpostu bat (B maila/taldearekin parekatua) oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin du M.ª Teresa Osta Peteiro andrearen alde, bera baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 2. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2021eko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 21ean).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2205038