78. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, Udaltzaingoko inspektoreorde izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko (barne igoera).
Onartuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzaren 2022ko apirilaren 1eko 815. Ebazpenaren bidez, behin-behineko zerrenda onetsi zen Udaltzaingoko inspektoreorde izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (barne igoerako txanda). Lanpostuaren destinoa Tuterako Udaleko Udaltzaingoan dago.

Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2022ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 18an.

(...)

4. oinarria. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

(...)

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik bada, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta haiek ebatzi ondoan, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

(...)

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Deialdiaren 4. oinarriarekin bat, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea:

–Onartuak:

1. 660103

Bigarrena.–Castejongo Udaltzaingoko buru Fernando González García izendatzea deialdiko epaimahaikide titular, Tuterako Udaltzaingoko buru Juan Cruz Ruiz Gómararen ordez.

Hirugarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan, behar diren ondorioak izan ditzan. Udalaren web-orrian (www.tudela.es) ere egonen da ikusgai, “Lan publikoaren eskaintza” atalean, dagokion deialdiaren aipuan.

Tuteran, 2022ko apirilaren 4an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2204927