78. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURCHANTE

Deialdia, administrari-ofizial lanpostu bat (katastroa)
oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Murchanteko alkateak, 2022ko apirilaren 1eko ebazpen baten bidez, erabaki du María Asunción Galán Hernández andrea izendatzea Murchanteko Udaleko administrari-ofizial (katastroa), bat etorriz administrari-ofizial lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketako proben kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin (deialdia 2021eko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26an), eta deialdiaren 8. oinarrian xedatua bete beharrez.

Murchanten, 2022ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2204923