78. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

98E/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako industria jardueraren ikuskapenerako 2022ko programa onesten duena.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentarauak, industriako emisioei buruzkoak (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak), aurretiazko oharren (26) puntuan ezartzen duenez, Europar Batasuneko estatuek ingurumen ikuskapenak egiteko sistema bat ezartzearen alde egin behar dute. Sistema horrek behar den ezagutza eta titulazioa duten behar adina langile izanen ditu, ikuskapenak eraginkortasunez egiteko.

Zehazki, ingurumen arloko ikuskapenei buruzko 23. artikuluan ezartzen da Europar Batasuneko kideek ziurtatuko dutela aipatu zuzentarauaren eraginpeko instalazio guztietan izanen dela ingurumen arloko ikuskapen plan bat, nazio, eskualde edo toki mailakoa, eta plan hori behar denean berraztertzea eta eguneratzea bermatuko dutela.

2010/75/EE Zuzentarauak ingurumena ikuskatzeaz ezartzen dituen baldintzak Espainiako araudira erantsi dira abenduaren 16ko 1/2016 Errege Lege-dekretuaren bidez (Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten du), eta zehazkiago Ikuskapenari eta Kontrolari buruzko 815/2013 Errege Dekretuko III. kapituluaren bitartez.

Beste araudi espezifiko batzuek ikuskapenari buruzko eskakizunak txertatu dituzte berriki. Bereziki, uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta ezabatzea arautzen duenak, VII. eranskinean ezartzen du halako instalazioetarako ikuskapenen irismena, gutxienez hiru urtean behin.

Tokian-tokian, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak, II. tituluan jasotzen ditu ingurumenean esku hartzea dakarten proiektu, jarduera eta instalazioen ikuskapena eta jarraipena.

Arau horrek bi kategoriatan bereizten ditu Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legean udal-jarduerarako lizentziaren menpe jasota zeuden jarduerak: ingurumen-eragin handiena dutenak Ingurumen Baimen Bateratuaren araubidera igaro dira, eta Ingurumen Departamentuaren eskumena ezartzen zaie; eta ingurumen-eragin txikiagokoek jarduera-lizentziaren menpe jarraitzen dute, udal-eskumenari eutsita. Ondorioz, nabarmen ugaritu dira Ingurumen Departamentuak ikuskatu beharreko instalazioak.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Araudia onesten duenak (programa hau sortu zenean indarrean zegoen oraindik), 90. artikuluan ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamenduak urteko lehen hiruhilekoan planifikatu beharko dituela bere eskumeneko ingurumen-ikuskapenak, bai ohikoak, bai ohikoak ez direnak.

Industria jardueren ingurumen ikuskapenerako planak eta programak prestatu eta betetzea Ingurumen Ikuskapenen Atalari dagokio, hala ezarrita baitago Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren 48.a) artikuluan.

Foru agindu honen bidez, 2010/75/EB Zuzentarauan, 815/2013 Errege Dekretuan, 17/2020 Foru Legean eta 93/2006 Foru Dekretuan ezarritakoa gauzatu gogo da, Nafarroan aplikazio eremuan dauden jardueren ikuskapenari dagokionez. Ingurumen ikuskapenerako programan beharrezko informazioa biltzen da horren barruan sartzen eta lehenesten diren ingurumen ikuskapenak egiteko, baita programa gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideen aurreikuspena ere.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.g) artikuluan ezarritakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko Programa onestea. Haren testua Foru Agindu honen eranskinean dago.

2. Foru Agindu hau Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko martxoaren 25ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

1. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko Industria Jarduerak Ingurumenaren aldetik Ikuskatzeko 2022ko programa

1. Sarrera.

1.1. Aurrekariak eta lege esparrua.

1.2. Eskumen esparrua.

1.3. Giza baliabideak.

1.4. Definizioak.

2. Indarraldia eta eremu geografikoa.

3. Programaren helburuak.

3.1. Programaren helburu estrategikoak.

3.2. Berariazko helburuak eta proiektuak 2022. urterako.

3.2.1. Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea.

3.2.2. Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea.

3.2.3. IBB jarduerak ikuskatzea.

3.2.4. Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

3.2.5. Hondakin uren laginketa eta neurketa.

3.2.6. Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

3.2.7. Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak.

3.2.8. Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

3.2.9. Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

3.2.10. Laburpen orokorra.

4. Ingurumena ikuskatu eta kontrolatzeko 2021eko programa berrikustea.

4.1. Programaren berrikuspen orokorra.

4.2. Adierazleak. Bilakaera.

4.3. 2021eko ikuskapen programan identifikatutako ingurumen arazoak berrikustea.

I. eranskina.–Aplikatu beharreko araudia.

1. Legedi orokorra.

2. Atmosfera.

3. Hondakinak.

4. Hondakin urak.

5. Zaratak eta bibrazioak.

6. Lurzoru kutsatuak.

7. Ingurumen arloko informazioa jakinaraztea.

II. eranskina.–Instalazioetako arriskuak ebaluatzeko metodologia.

III. eranskina.–Hondakinen mugaz haraindiko garraioetako arriskuak ebaluatzeko metodologia.

1. Sarrera.

1.1. Aurrekariak eta lege esparrua.

Ingurumen Departamentua aurreko mendeko 80ko hamarkadatik ari da lanean Nafarroa osoan ingurumenaren kalitatea mantendu eta hobetzeko helburuarekin.

Urte askoan, ikuskapena, funtsean, hau izan zen: partikularren salaketei edo ustekabeko egoerei erantzutea, edo instalazioak aztertzea jarduteko lizentzien tramitazioan. Urte hauetan guztietan, Europak gai honi buruzko araudia argitaratu izanak eta jasotako esperientziak ikuspegia zabaltzea ekarri dute, planteamendu estrategiko berriak kontuan hartu baitira. Horrek ekarri du egiten diren jarduketen kopurua handitzea eta haien eraginkortasuna hobetzea, eta, ikuskapen lanak zer sektore eta arazo motatan diren eraginkorrenak, haietan erabili dira baliabideak.

Ingurumen-gertakarien ondorioz (2020an Zaldibarko zabortegian gertaturikoa, kasu), agerian geratzen da zein garrantzitsua den ingurumen-ikuskapeneko sistema egonkor bat izatea, instalazioetara aldizka bisitak egin ahal izateko eta baimenetan adierazitakoari dagokionez akatsak detektatzeko, ondorio larriak eragin ditzaketen egoerak gertatu aurretik.

Horregatik guztiagatik, 2003an Ingurumen Ikuskapenen Atala sortu zen, 2016tik 2019ra bulego maila izan zuena. Gainera, 2004tik aurrera, ingurumena ikuskatzeko programak urtero prestatzen dira, funtsezko tresna baitira ingurumenean eragina duten jarduerak ikuskatu eta kontrolatzeko jarduketak planifikatzeko orduan.

Ikuskapenak egiteko, hortaz, Europar Batasunak Impel sarearen ekimenez ikuskapenari buruz ezarri dituen irizpideei jarraitzen zaie. Horri esker, Europar Batasuneko estatu guztiek antzeko irizpideak ezartzen dituzte ikuskapenekin eta horien plangintza eta ebaluazioarekin lotura duten alderdietan, konparaziozko bidegabekeriak saihesteko eta, industria jarduerei dagokienez, “ingurumen paradisurik” ez sortzeko. Halaber, Ikuskapen Atala REDIA sarean dago. Sare hori ingurumenaren arloko ikuskapenerako Espainiako arduradun guztiez osaturik dago, eta bere helburua da ikuskapenetan irizpide bateratuak eta dokumentazio formatu komunak erabiltzea.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien emisioei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentarauak ingurumen arloko ikuskapenetarako baldintzak ezartzen ditu 23. artikuluan.

Baldintza horiek Espainiako araudira aldatu dira 815/2013 Errege Dekretuaren bidez. Zehazki, 815/2013 Errege Dekretuaren 23.2 artikuluan ezartzen da “ingurumen arloko ikuskapen sisteman instalazioaren ingurumen arloko ondorio aipagarri guztien gaineko analisia sartuko dela eta ingurumen arloko araudia betetzen dela behar bezala egiaztatzea bermatuko dela”; bestetik, 23.2 artikuluan ezartzen da Europar Batasuneko estatuek bermatuko dutela instalazio guztiek ingurumen ikuskapenerako plan bat izatea –nazionala, eskualdekoa edo tokikoa–, eta plan hori berrikusi eta aldian behin, bidezkoa denean, eguneratuko dela.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituenak, Ingurumen Departamentuaren eskumenekoak diren eta ingurumenean esku hartzea dakarten proiektu, jarduera eta instalazioen ikuskapena eta jarraipena jasotzen ditu II. tituluan, eta horrek nabarmen areagotzen ditu kontrolatu beharreko instalazioak, aurretik indarrean zegoen 4/2005 Foru Legeak aurreikusitakoarekin alderatuta, bere eskumen-eremuan sartzen baititu Ingurumen Baimen Bateratuaren araubidearen jasotako instalazioak.

Era berean, 1.c) artikuluan jasotako arauaren arabera, instalazio, proiektu eta jardueren gaineko ingurumen-ikuskapeneko mekanismo eragingarriak ezarri behar dira, legeekin bat datozela kontrolatzeko eta Ingurumen Baimen Bateratuaren menpe dauden instalazioen haietarako baimenen baldintzak berrikusteko.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua onetsi zenetik, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuena, Nafarroak badu ingurumen ikuskapenen gaineko erregulazioa. Arau horrek ezartzen du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak eskumena duela Ingurumen Baimen Bateratua (IBB) behar duten jarduerak ikuskatzeko. Arau horretan ezarrita dago, orobat, departamentuak bere eskumeneko ikuskapenak urtero planifikatu behar dituela eta informazio garrantzitsu guztia jasotzen duen memoria prestatu behar duela urtero.

Era berean, baimenak eman baino lehen ikuskapenak egitera behartzen duen legedi sektorialik ere bada (esate baterako, hondakinen kudeatzaileak):

–Hondakinei eta zoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 43. artikuluan ezartzen da zein izanen diren eskumenak eta zaintza-, ikuskapen- eta kontrol-baliabideak eta, horrez gain, zehazten du ikuskapen funtzioak arau aplikagarriek baimendutako ikuskapen kidegoek egin beharko dituztela. 44. artikuluak zehazten da zer motatako instalazioetan egin beharko diren aldizkako ikuskapenak.

–Gainera, hondakinen garraioari buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2006ko ekainaren 14an emandako 1013/2006 (EE) Erregelamenduaren 50. artikuluak ezartzen du ikuskapenak egin behar zaizkiela establezimendu eta enpresei, 2006/12/EE Zuzentarauaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta tokian bertan kontrolatu hondakinen garraioa edo kasuan kasuko balorizazioa edo deuseztapena.

–Aurrekoaren osagarri, Hondakinak hondakindegira eramanez ezabatzea arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuan zenbait baldintza zehaztu dira instalazio horien ikuskapenen gainean. Esaterako, 11.3 artikuluan ezarrita dago agintari eskudunek, isurketa-eragiketak hasi aurretik, hondakindegiaren kokalekua eta instalazioak ikuskatuko dituztela, hondakindegiak baimenaren baldintza egokiak betetzen dituela egiaztatzeko, ontziaren iragazgaiztasun-probak metodo egokien bidez egiaztatzea barne. Orobat, 17. artikuluan, hondakindegien ikuskapenari buruz ezarrita dago agintari eskudunek hondakindegiak ikuskatuko dituztela bai ustiapen fasean, bai itxi ondorengo zaintza aldian. VII. eranskinean, berriz, jasota dago ikuskapenak hiru urtean behin, gutxienez, eginen direla. Halaber, ikuskapenen gutxieneko edukia arautzen da.

Ingurumen baimen integratuaren menpeko jardueren kasuan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduak, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko neurriak sartzeko asmoz, irekitzeko baimena eman aurretik ikuskapenak nahitaez egin beharra kendu du, baldin eta instalazio edo proiektu bat martxan jartzeko erantzukizunpeko adierazpena egiten bada.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Industria Jarduerak Ingurumenaren aldetik Ikuskatzeko 2022ko programa egin da honako hauetan ezarritakoari jarraikiz: 813/2015 Errege Dekretuaren 23. artikulua, 22/2011 Legea eta 646/2020 Errege Dekretua, 17/2020 Foru Legea eta aplikatu beharreko gainerako arauak. Programa honetan oinarrituta eginen dira Nafarroako Foru Komunitatean ingurumena ikuskatu eta kontrolatzeko jarduketak, baita aurreko urteetako planen jarraipena ere.

Programa aurreko urteetan egindako ikuskapenetan eta kontrol jardueretan lortutako informazioaren emaitzetatik abiatzen da (instalazioek egindako autokontrolak eta ikuskapenak egiten dituzten entitate eta laborategi akreditatuen txostenak, salaketak), baita Nafarroan hiri araztegiak ustiatzen dituen erakundearekin (NILSA) eta Iruñerriko eta Jurramendiko (Lizarra) mankomunitateekin izaten den komunikaziotik ere.

Honako hauek dira ingurumen arazo nagusiak:

–Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak sortzea.

–Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak kudeatzea.

–Hondakin uren emisioak kolektoreetara eta ibilguetara.

–Gasen emisioak atmosferara (konfinatuak eta difusoak), usainak barne, eta airearen kalitatearekin duten harremana.

–Zarata eta bibrazioak

–Lurzoruaren eta lur azpiko uren babesa.

Programa honetan ez da ezer jasotzen berotegi efektuko gasen emisioei buruz, berariazko arau esparrua baitute; salbuespena da teknika erabilgarri onenak eta haiei loturiko alderdiak betetzeari buruzko kontuak, izan ere, horiek ingurumen baimen integratuetan edo instalazioen jarduera-lizentzietan jasotzen dira.

Erakunde horiek guztiek ikuskapen hauek egin dituzte 2004tik hona:

URTEA

LANDA G, ING. ETA TOKI ADM. DEPARTAMENTUA

BESTELAKOAK

GUZTIRA

2004

196

104

300

2005

195

68

263

2006

136

131

267

2007

174

142

316

2008

164

80

244

2009

194

64

258

2010

141

64

205

2011

141

65

206

2012

138

65

203

2013

146

56

202

2014

93

41

134

2015

97

31

128

2016

130*

0

130

2017

131*

0

131

2018

112*

3**

115

2019

173*

2**

175

2020

138

50

188

2021

222

50

272

* Laginketak departamentuko langileekin batera egin dira ikuskapen bisitetan.

** Kasu hauetan, departamentuko langileek ezin izan zuten ikuskapen bisita egin.

2021. urtean, COVID-19arekin lotutako arrazoiak direla eta, oso ikuskapen gutxi egin dituzte elkarrekin departamentuko langileek eta GANek. Arrazoi beragatik, aurrez aurreko ikuskapenek atzerapenak eta arazoak izan dituzte.

1.2. Eskumenen esparrua.

Industria jarduerak ikuskatzeko eskumena Ingurumen Ikuskapenen Atalari dagokio, hala ezartzen baitu Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak; izan ere, horren bidez, kutsagarriak izan daitezkeen jardueren kontrolaren eta ikuskapenaren arloan foru dekretu horretan agertzen diren eskudantziak atal horri esleitu zaizkio, zehazki, honako hauek:

a) Industria jarduerei dagozkien ingurumen ikuskapenerako planak eta programak prestatzea eta gauzatzea.

b) Industria jarduerak kontrolatu eta ikuskatzea, honako hauei dagokienez: atmosferarako emisioak, isurketa likidoak, hondakinak sortzea eta kudeatzea eta zarata eta bibrazioak sortzea.

c) Ingurumen ikuskapeneko lanetarako egiaztapena duten kontrol organoak kontrolatu eta zaintzea.

d) Ingurumen ikuskapenaren arloan eskumenak dituzten agintariekin koordinatzea.

e) Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

1.3. Giza baliabideak.

Ikuskapen Atalak gaur egun atxikita dituen giza baliabideekin garatuko da programa. Langileek ez dute dedikazio esklusiborik ikuskapen jarduerak egiteko, zerbitzuari dagozkion beste jarduera batzuk ere egin behar baitituzte, hala nola IBI eta IBB jarduerak baimentzea, airearen kalitatea kudeatzea, zarata kudeatzea...

Adierazi behar da nabarmen ugaritu direla datozen hiru urteetan bisitatu beharreko instalazioak, Ingurumen Baimen Bateratuen menpeko instalazioak programan sartzeagatik, eta, ondorioz, arazoak izanen direla talde horretako instalazio guztiak egungo langileekin bisitatzeko. Ildo horretan, teknikariek egiten ahal dituzten bisiten kopuru arrazoizkoa planteatzen da programan, eta ez kaltetutako instalazio guztiak bisitatzeko zenbat bisita egin behar dituzten. Baliabideak optimizatzeko, jarduera jakin batzuetarako ikuskapen bektorial errazagoak egitea eta arrisku-indize handieneko instalazioak lehenestea planteatzen da.

Instalazio batzuetan, Gestión Ambiental de Navarra SA enpresako langileek hartzen dituzte emari eta kolektoreetara isurtzen diren hondakin uren laginak, entitate ikuskatzaile egiaztatua baita, UNE-EN ISO/IEC 17.020:2004 arauaren arabera.

Horrez gain, enpresa publiko horretako langileek aztertu eginen dituzte laborategi akreditatuek atmosferarako emisio fokuetan egiten dituzten neurketak, arreta berezia jarriz emisio fokuak UNE-EN 15259 arauan zehaztutakora egoki daitezen eta neurketak egin daitezen aplikatzekoak diren UNE-EN arauen arabera.

Aurreko urteetan bezala, hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak egitea SEPRONAren ardura izanen da.

1.4. Definizioak.

Dokumentu honetan zenbait termino aipatzen dira, eta termino horiek bateratzeko, definizio operatibo batzuk emanen dira, dokumentu honen ondorioetarako.

–Ikuskapen programa: dokumentu honen ondorioetarako, Ikuskapen Programa esparru dokumentu bat da, urterokoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak egin beharreko ingurumen ikuskapenei buruzko orientabide estrategikoak jasotzen dituena.

–Lurralde esparrua: ikuskapen planak hartzen duen eremuaren definizioa, administrazio banaketari dagokionez.

–Ikuskapena: Dokumentu honen ondorioetarako, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren testu bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Errege Lege-dekretuan ageri dena izanen da “ikuskapen” hitzaren definizioa; hau da: “agintaritza eskudunak edo agintaritza eskudunaren izenean beste norbaitek egiten duen ekintza, helburutzat duena instalazioak ingurumen baimen integratuetako baldintzekin bat datozela egiaztatzea, bat etortze hori sustatu eta bermatzea eta, behar izanez gero, ingurumenaren gaineko eragina kontrolatzea”.

Definizio horretan, besteak beste, honako hauek sartzen dira: in situ bisitak, emisioen neurketa, barneko txostenak eta jarraipen dokumentuak, autokontrolak eta erabilitako teknikak eta instalazioaren ingurumen kudeaketaren egokitasuna egiaztatzea. Arau honen aplikazio eremuaren menpe diren jarduera edo instalazioek ingurumen arloko araudia betetzen dutela bermatzea da ikuskapenaren helburua.

Ondorio praktikoetarako, baliabideen kontsumoa eta zuzkidura ezberdinak direnez, Programak instalazioetara bertara bisita egitea eskatzen duten ikuskapenetan jarriko du lehentasuna (bisita duten ikuskapenak), eta ez hirugarrenek hornitutako materialak egiaztatzea eskatzen dutenenetan (ikuskapen dokumentala). Gehienak azken motakoak dira.

–Ikuskapen sistematikoak edo aurreikusiak: aurreikusita dagoen ikuskapen programa baten barrenean egiten diren bisitak dira, kontrolpeko jardueretan eta instalazioetan ingurumen neurriak noraino betetzen diren aldian behin berrikustea helburu dutenak.

–Ikuskapen ez sistematikoak edo aurreikusi gabeak: istripuak, gorabeherak, salaketak eta jarraipena direla eta egiten direnak. Jarduera batean hasi aurretik, baimenetan ezarritako baldintzak betetzen ote diren egiaztatzeko lanak eta, orobat, baimen bati indarra emateko, instalazioetan eta jardueretan egiten direnak ikuskapen ez-sistematikotzat edo aurreikusita ez dagoen ikuskapentzat hartuko dira.

–Ikuskapeneko langileak: ingurumen arloko ikuskapen lanak egiten dituen funtzionario publikoa edo enpresa publiko bateko langilea.

–Arriskuen azterketa: dokumentu honen ondorioetarako, “arriskuen analisia” deitzen zaio Ikuskapen Planak eta/edo Programak hartzen dituen instalazioen azterketa sistematikoari eta, horren ondorioz, egiten den instalazio nabarmenen hautatzeari, ikuskapenak egiteko aldi baterako lehentasunak finkatzeari eta egiaztatuko diren ingurumen alderdi batzuk (gako-alderdiak) hautatzeari.

2. Indarraldia eta eremu geografikoa.

2022an izanen du indarra ikuskapen programak. Haren helburuetako batzuek, dena dela, iraupen luzeagoa izaten ahal dute. Ikustaldi batzuk hurrengo urteko lehenengo hamabostaldian egin ohi dira.

Programak Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan 2022an egin beharreko jarduerak ezartzen ditu. Zenbait helburu zehatzek eremu geografiko txikiagoa dute.

3. Programaren helburuak.

3.1. Programaren helburu estrategikoak.

Ingurumenaren kalitatea hobetzea da programa honen azken helburua, Nafarroan ingurumen arloko legeak bete daitezen sustatuz. Helburuak, gutxienez ere, hauek dira:

a) Ingurumen arloko araudia eta baimenetan ezarritako ingurumen baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

b) Horien gaineko informazio eguneratua izatea (handitzeak, jarduerak uztea, titulartasun aldaketak, moldaketak...).

c) Legeztatu gabeko jarduerak, industriak, hondakindegiak eta abar identifikatu eta erregularizatzea.

d) Oharrak, kexak, salaketak, gorabeherak eta istripuak kudeatzea.

e) Jarduerek ingurumenean duten eragina murriztea.

f) Baimenak berrikusteko proposamenak egitea.

g) Enpresen ingurumen arriskuen ebaluazioa egitea, 2010/75/EB Zuzentarauaren 23. artikuluan adierazitakoari jarraikiz, ikuskapen lana planifikatzeko oinarria izan dadin.

h) Ikuskapenak bateratzea Espainiako gainerako autonomia erkidegoekin eta, oro har, Europa osoarekin, helburuei, estrategiari eta irizpideei dagokienez, bai eta ikuskapen txostenak argitaratzeari dagokionez ere.

i) Bermatzea hondakinen mugaz haraindiko garraioari buruzko araudia betetzen dela, baita arlo horretako egintza administratiboak ere, eta aplikatu beharreko araudiaren kontra egiten duten jarduketak atzematea.

3.2. Berariazko helburuak eta proiektuak 2022. urterako.

Ikuskapen programa hau idazten ari garela, 2021. urtean bezalaxe, COVID-19ak eragindako pandemia bizi-bizirik dago. Horrek, bada, zailtasunak, arazoak eta mugak eragiten ditu, eta ezin da guztiz bermatu planean jasotakoa. Dena dela, ikuskapen jardueren planifikazioak aukera eman behar du arrisku handieneko jardueren ikuskapena lehenesteko, ingurumen eragin txikiagoa duten beste batzuen kaltetan. Azken horiek izanen dira ikuskatu gabe utziko direnak eta atzeratuko direnak. Horiek horrela, ingurumen ikuskapeneko programak bere eginkizuna betetzen duela esatea badugu.

Honako alor nagusi hauek ditu Ingurumen ikuskapenerako 2022ko Programak:

a) Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea.

b) Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea.

c) IBB jarduerak ikuskatzea.

d) Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

e) Hondakin uren laginketa eta neurketa.

f) Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

g) Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak.

h) Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

i) Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

Taula honetan bilduta daude 2022ko ekitaldirako programatutako proiektuak, ikuskapen programaren helburu estrategikoei jarraikiz. Berrikusketa bat egin da 4.2. puntuan, arazo zehatzei erantzuten dieten proiektuetarako.

PLANAREN HELBURU ESTRATEGIKOA

ERREFERENTZIA

PROIEKTUA

HELBURUAREN DESKRIBAPEN LABURRA

Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea

01/2022

Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea

Arriskuaren ebaluazioaren emaitzen arabera programatutako ikuskapenak. Betetze maila txikiena duten enpresen berariazko segimendua, sei hilabetean behin.

KPKI jarduera berrien ikuskapena martxan jartzen direnetik urtebetera egitea

Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea.

Otsailak 2022

Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea.

Itxitako jardueren ikuskapen programatuen helburua da haien egoeraren jarraipena egitea eta ixteko plana ongi bete dela egiaztatzea

IBB jarduerak ikuskatzea

03/2022

IBB jarduerak ikuskatzea

Arriskuaren ebaluazioaren emaitzei jarraituz arrisku handiena duten IBB jarduerak ikuskatzea.

Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...)

04/2022

Programatu gabeko ikuskapenak eta gaztiguak

Salaketen, kexen, ohartarazpenen… ondoriozko ikuskapenak.

Hondakin uren laginketa eta neurketa.

05/2022

Hondakin uren laginketa eta neurketa.

Isurketen laginketa eta neurketa, ikuskapenak egiteko entitate baimenduen kargura

Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

06/2022

Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

Atmosferara eginiko emisioak aztertzeko laborategi akreditatuek eginiko laginketa kontrolatzea.

Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak

07/2022

Hondakinen mugaz haraindiko garraioak

Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapena, 660/2014 EB Erregelamenduan ezarritakoarekin bat (180/2015 Errege Dekretua).

Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

08/2022

Interes komuneko eremu mugakideetako instalazioak

Interes komuneko beste autonomia erkidego batzuetako eremuetan dauden instalazioetan eginiko baterako ikuskapenak

09/2022

Erriberako Mankomunitatearen hondakindegia

Instalazioa behar bezala ustiatzen dela bermatzea.

Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

10/2022

Usainak Viana eta Logroño inguruetan

Usainen emisioak murriztea.

11/2022

Iruñerriko Mankomunitatearen hondakindegia

Tratatu gabeko hondakinak (materia organikoa barne) isurien ontzian biltzeari uztea (646/2020 Errege Dekretuaren 7. artikulua).

12/2022

Aranon dagoen instalazio bat, ingurumen baimen integratua duen kokagune batean, itxita eta lege egoera irregularrean dagoena.

Behar diren ekintzak koordinatzea titularrak egoera erregulariza dezan edo leku hori utz dezan.

13/2022

Aparrak Kasedako zubian

Aparrak desagertzea

3.2.1. Jardunean dauden KPKI jarduerak ikuskatzea.

Abuztuaren 16ko 1/2016 Errege Lege-dekretuaren 30.2 artikuluaren arabera, ingurumen arloko ikuskapen lana egiteko eskumena duten organoek ingurumen aldetik ikuskatzeko sistema bat izanen dute errege lege-dekretu horren 1. eranskinean jasota eta bere lurraldean kokatuta dauden instalazioetarako. Ingurumen aldetik ikuskatzen duen sisteman instalazioak ingurumenean dituen ondorio garrantzitsuen analisia sartuko da, eta ingurumen arloko araudia betetzen dela egiaztatzeko behar den maila bermatuko.

Hori helburu, arriskuen analisia egin da Ingurumeneko Ikuskapenen Sarearen (REDIA) barrenean adostutako metodologia aplikatuta, baina IMPEL Easy Tools proiektuan definitutako metodologia 1/2016 Errege Lege-dekretuaren eraginpeko instalazioei egokituta.

Honako hauek dira arriskuen analisiaren xede diren jarduerak: kutsaduraren prebentzioari eta kontrolari buruzko araudiaren eraginpean daudenak, eta, horiez gain, Industria Emisioen Zuzentarauak ukitutako instalazio berriak, eta horietatik kendu dira itxitako instalazioak edo KPKI izateari utzi diotenak, hots, honako hauek:

JARDUERAREN KATEGORIA

ZENBAKIA

2018KO INSTALAZIOAK

ZENBAKIA

2019KO INSTALAZIOAK

ZENBAKIA

2020KO INSTALAZIOAK

ZENBAKIA

2021eko INSTALAZIOAK

1

Errekuntzako instalazioak

4

4

4

4

2

Metalak ekoitzi eta eraldatzea

19

19

20

19

3

Mineralen industriak

9

9

9

9

4

Industria kimikoa

5

6

8*

8*

5

Hondakinen kudeaketa

30

38

36

39

6

Papera eta kartoia

5

5

5

5

7

Ehungintza industria

1

1

1

1

9

Nekazaritzako elikagaien industria

28

27

26

31

Abeltzaintza-industria

101

104

131

133

10

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

6

7

6

5

11

Karbonoaren industria

1

1

1

1

GUZTIRA

209

221

247

255

* KPKI ez den instalazio bat sartzen da, Igorpen eta Jatorri Kutsagarrien Nafarroako Erregistroari (PRTR) emisioen berri ematen ez diona.

Arriskuak aztertzeko metodologia ukitutako instalazioei aplikatuta, emaitza hau lortu da:

JARDUERAREN KATEGORIA

6. ARRISKU MAILA

5. ARRISKU MAILA

4. ARRISKU MAILA

3. ARRISKU MAILA

2. ARRISKU MAILA

1. ARRISKU MAILA

BERRIAK

GUZTIRA 2021

1

Errekuntzako instalazioak

0

0

2

1

1

0

0

4

2

Metalak ekoitzi eta eraldatzea

0

9

7

2

1

0

0

19

3

Mineralen industriak

0

3

2

4

0

0

0

9

4

Industria kimikoa

1

2

3

0

2*

0

0

8*

5

Hondakinen kudeaketa

2

10

3

23

1

0

0

39

6

Paperaren eta kartoiaren industria

0

2

1

2

0

0

0

5

7

Ehungintza industria

0

0

0

1

0

0

0

1

9

Nekazaritzako elikagaien industria

0

1

4

25

0

0

1

31

Abeltzaintza intentsiboa

0

5

4

120

0

0

4

133

10

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

0

0

2

3

0

0

0

5

11

Karbonoaren industria

0

1

0

0

0

0

0

1

GUZTIRA

3

33

28

181

5

0

5

255

2022ko BISITAK

6

33

14

62

1

0

0

116

* PRTR instalazioa (ez KPKI).

3.2.2. Itxitako KPKI jarduerak ikuskatzea.

96/61 Zuzentaraua ezarri eta Espainiako araudira 16/2002 Legearen bidez txertatu ondoren eta ingurumen baimen integratuaren legezko araubidea indarrean jarri ondoren, hainbat instalazio itxi egin dira, jarduera utzi dutelako.

Nahiz eta 2010775/EB Zuzentarauak 22. artikuluan instalazioak ixteko baldintzak ezartzen dituen eta zehazki ezartzen dituen zoruei buruzko oinarrizko txostenari dagozkionak, ixteko prozedura ez dago araututa egun indarrean dagoen araudian. Nafarroan erabaki da titularrari eskatzea proiektu bat aurkezteko, ixteko prozeduran egin behar diren ekintzak bilduko dituena. Horrez gain, ebazpen bat emanen da, instalazioak itxi ondoren bete behar dituen baldintzak zehazteko. Bisitetan, baldintza horien betetze maila eta instalazioen egoera begiratuko da.

Egoera berean daude beste instalazio gutxi batzuk ere, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legea aplikatzearen ondorioz ingurumen baimen integratuaren araubidearen barruan sartuta daudenak, baina 1/2016 Errege Lege-dekretuak eragiten ez dienak.

Ez dira talde horretan sartzen, instalazioaren aldaketak edo disolbatzaileen kontsumoaren jaitsiera direla-eta, orain 1/2016 Errege Lege-dekretuaren I. eranskinean ezartzen diren atalase mailetatik beheiti dauden eta oraindik jardunean dauden instalazioak. Instalazio horiek jarduera lizentziaren araubidearen barnean daude orain, eta, horrenbestez, haien ikuskapena KPKI ez diren jardueren taldean sartuko da. Burutu gabe dauden instalazioak ere ez dira kontuan hartzen bisitatzeko. Instalazio batzuk martxan daude berriz, eta horregatik geratu dira zerrenda horretatik kanpo.

Arriskua ebaluatu da kontuan hartuta itxieratik iragandako denbora, dugun informazioa (edo informazio falta) eta haiekin loturiko ingurumen arazoak. Irizpide hori oinarri hartuta, programazio hau ezarri da:

6ko

ARRISKUA

5. ARRISKU MAILA

4. ARRISKU MAILA

3. ARRISKU MAILA

2. ARRISKU MAILA

1. ARRISKU MAILA

BESTE BATZUK

GUZTIRA

2019ko INSTALAZIO KOPURUA

0

4

2

4

0

1

-

11

2020ko INSTALAZIO KOPURUA

0

10

1

1

0

6

31

49

2021eko INSTALAZIO KOPURUA

0

3

1

7

2

6

33

52

2022ko INSTALAZIO KOPURUA

1

3

1

6

2

2

36

51

2022ko BISITAK

2

3

1

0

0

0

0

6

“Beste batzuk” izeneko taldean honako hauek sartu dira: jarduera lizentziaren araubidean jardun eta atalasetik azpian egotera igaro diren instalazioak; jarduera lizentziaren araubidean jardutera igaro diren instalazioak, baina KPKI zirenean egiten zuten jardueran ez beste batean; eta erabat itxi diren instalazioak.

Lehenengo bi kasuetan, KPKI ez diren instalazioen taldetik kontrolatzen dira, bidezkoa bada, eta hirugarrenean, ez dago ezer kontrolatu beharrik. Horregatik guztiagatik, ez da arriskuen azterketarik egiten.

Proiektu honetan aipatutako jarduerak ikuskatuko dira zerbitzuko langileek bisita lehenetsiak bukatzen dituzten heinean (KPKI eta IBB instalazioetakoak), kontuan hartuta horiei lotuta izaten ahal den problematika.

3.2.3. IBB jarduerak ikuskatzea.

Instalazio horiek, 2021eko ekainetik aitzina, departamentuaren eskumenekoak izanen dira, halaxe xedatuta baitago Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean. Hortaz, ikuskapen programan barne hartu behar dira.

Lehenik eta behin, adierazi behar da, duten garrantziagatik, horietako batzuk historikoki ikuskapen programan jaso direla eta sarritan bisitatu direla, baita KPKI instalazio batzuk baino sarriago ere.

Halaber, kontuan izan behar da instalazioen zerrenda egiteke dagoela. Hortaz, gerta liteke aldaketak egotea instalazioen kopuruan, sailkapenean eta arriskuen ebaluazioan.

Eskuragarri dagoen informazioarekin, arriskuen azterketa IMPEL Easy Tools proiektuan zehaztutako metodologiaren bidez egin da, 1/2016 Errege Lege Dekretuaren eraginpeko instalazioetan egindakoaren antzera, eta honako emaitza hau lortu da:

IBB
MULTZOA

JARDUERAREN KATEGORIA

6. ARRISKU MAILA

5. ARRISKU MAILA

4. ARRISKU MAILA

3. ARRISKU MAILA

2. ARRISKU MAILA

1. ARRISKU MAILA

BERRIAK

GUZTIRA 2021

1

Errekuntza- eta energia-instalazioak

0

0

0

4

2

0

1

7

2

Metalak ekoitzi eta eraldatzea

0

1

0

70

0

0

0

71

3

Mineralen industriak

0

0

0

1

0

0

0

1

4

Industria kimikoa

0

0

0

8

6

0

0

14

5

Hondakinen kudeaketa

0

1

5

133

0

0

0

139

6

Paperaren industria

0

0

0

3

0

0

0

3

8

Larruaren industria

0

0

0

0

1

0

0

1

9

Nekazaritzako elikagaien industriak

0

6

2

10

37

0

1

56

10

Abeltzaintzako ustiategiak

0

1

1

0

484

0

0

486

11

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

0

1

2

11

23

0

0

37

12

Zura kontserbatzeko industria

0

1

0

0

0

0

0

1

13

Hondakin-uren tratamendua

0

0

3

10

92

0

0

105

16

Beste industria jarduera batzuk

0

0

0

25

0

0

0

25

17

Biltegiratze instalazioak

0

0

0

2

0

0

0

2

GUZTIRA

0

11

13

277

645

0

2

948

2021eko BISITAK

0

11

8

86

80

0

0

185

Inbentarioa aribidean dago eta litekeena da handitzea, baina argi dago bisitatu beharreko instalazioen guztizko kopurua (948) gehiegizkoa dela lan hori egiteko ardura duten langileen gaitasunarekin alderatuta; hortaz, lehen urte honetan, langileek egiten ahal dituzten bisiten kopurua programatuko da. Halaber, instalazio horietako 486 etxaldeak dira eta, ondorioz, zailtasunak daude egunean bisita bat baino gehiago egiteko.

Hori dela eta, proiektu honetan aipatutako jarduerak ikuskatuko dira zerbitzuko langileek bisita lehenetsiak bukatzen dituzten heinean (KPKI instalazioetakoak), zeinak lehentasunezkotzat jotzen baitira oraindik, kontuan hartuta, gainera, 2022an COVID-19ak sortutako larrialdiak eragina izan dezakeela.

3.2.4. Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...)

Programatu gabeko ikuskapenak kexei, salaketei, gorabeherei edo istripuei daude lotuta. Horretarako, informazioa biltzen da eta instalazioak bisitatzen dira, egoerari dagozkion jarduketak hasteko, ingurumen arriskuak edo kalteak ebaluatzeko eta, ahal dela, kasuan kasuko neurri zuzentzaileak hartzeko.

Aurreko urteetan egindako bisita kopurutik abiatuta, 2022an, programatu gabeko 20 bisita egitea aurreikusten da.

3.2.5. Hondakin uren laginketa eta neurketa.

Hondakin uren isurketa aipagarriak egiten dituzten 129 instalazio aztertu dira. Horietatik 48 aukeratu dira, non departamentuko langileek 50 tokitan hartu dituzten laginak; izan ere, bi instalaziotan bina lagin hartu dira.

Laginketa eta neurketa GAN sozietate publikoko langileek egin dituzte (entitate horrek UNE-EN ISO/IEC 17.020:2004 akreditazioa dauka), eta, gero, laborategi akreditatu batera bidaltzen dira analizatzeko eta egiaztatzeko ea emisiorako muga-balioak betetzen dituzten. Emaitzak ikuskapen txostenera erantsiko dira.

Instalazio horien laginketa eta neurketen barruan, 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpean dauden instalazioetan egindako 30 lagin daude, eta arau horren eraginpetik kanpo dauden beste 20.

3.2.6. Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

Aurten, urtearen joan-etorrian, Gestión Ambiental de Navarra SA enpresa publikoko langileek aztertu eginen dituzte laborategi baimenduak gune horietan egiten dituen neurketak, arreta berezia jarriz neurketak UNE-EN arauen arabera edo aplikatzekoak diren prozedura teknikoen arabera egin daitezen. Gestión Ambiental de Navarra SAk Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren baimena du lan horiek egiteko.

Laborategi baimendunaren jarduna ikuskatuko da, ez instalazioaren funtzionamendua, salbu eta neurketarekin zerikusia duten kontu oso zehatzetan (konparaziorako, emisio guneak UNE-EN 15259 arauan jasotakoarekin bat heldu direla ikusteko edo emisioa sortzen duen jarduera gauzatzen duten instalazioen funtzionamendua egiaztatzeko).

Aurreikusita dago hamar instalaziotara egitea bisita 2022an, eta helburua da laborategi akreditatu bakoitzari bi kontrol egitea.

3.2.7. Hondakinen mugaz haraindiko garraioen ikuskapenak.

Europar Batasuneko 660/2014 Erregelamenduak ezarri zuen beharrezkoa zela hondakinak mugaz haraindi garraiatzeko ingurumen ikuskapeneko plan bat izatea, urtero onetsiko dena, eta horretan kontuan izan beharreko hainbat baldintza zehaztu zituen.

Ikuskapenak instalazioetan egiten ahal dira kamioiak abiatu aurretik edo, bestela, hondakinak garraiatzen ari direnean, errepidean.

Ukitutako jarduerentzat, enpresentzat, eragileentzat eta negoziatzaileentzat egin dira arriskuen analisiak, honako hauentzat hain zuzen:

HONDAKIN
ARRISKUTSUEN
GARRAIOA

HONDAKIN
EZ-ARRISKUTSUEN
GARRAIOA

GUZTIRA

2018ko instalazio kopurua

6

15

21

2019ko instalazio kopurua

6

15

21

2020ko instalazio kopurua

6

15

21

2021eko instalazio kopurua

8

14

22

2022ko instalazio kopurua

8

14

22

Orain eskura dauden datuen arabera eraginpean dauden instalazioetan aplikatu da arriskuen azterketa egiteko metodologia, II. eranskinean zehaztutakoarekin bat, eta honako emaitza hau eskuratu da:

JARDUERAREN KATEGORIA

6.

5.

4.

3.

2.

1.

Hondakin arriskutsuen garraioa

1

4

3

0

0

0

8

Hondakin ez-arriskutsuen garraioa

0

1

3

4

6

0

14

GUZTIRA

1

5

6

4

6

0

22

2022ko BISITAK

1

5

4

3

6

0

19

Arriskuen analisian oinarrituta, guztira, hamabi instalazio ikuskatu nahi dira, betiere kontuan izanda SEPRONAk eskura dituen baliabideak eta COVID-19aren bilakaera.

3.2.8. Interes komuneko instalazio mugakideen baterako ikuskapenak.

Helburua da baterako ikuskapenak egitea beste autonomia erkidego batzuetako eremu mugakideetan dauden interes komuneko instalazioetan. Ondoko erkidegoetan egiteko 3 bisita programatu dira; izan ere, aurreikusten da beste erkidego batzuetako teknikariak egotea programako 3 bisitatan.

Vianako bi instalaziotako ikuskapenetan, komenigarritzat jo da Errioxako teknikariek parte hartzea. Bestalde, 2020an eta 2021ean, EAEren ondoan dagoen etxalde bateko ikuskapenera ezin izan ziren erkidego hartako teknikariak joan, COVID-19ak eragindako egoera zela eta.

Errioxako eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat instalaziotan interesgarria litzateke bisita Nafarroako Gobernuko teknikariek egitea, nahiz eta ez dagoen horretarako premia larririk. Edozein kasutan, elkarrekikotasuna bultzatzeko eskatuko litzateke.

Hasiera batean, 2021ean bezala COVID-19 pandemiaren ondorioz, ez dirudi erraza izanen denik 2022an bisita horiek elkarrekin egitea; nolanahi ere, planifikatu eginen dira.

3.2.9. Ingurumen arazoak identifikatu, konpondu edo gutxitzea.

Planaren helburu honek emaitzak lortzea xede duen kudeaketari erantzuten dio, batik bat industria jarduerek eragin nabarmena dutenean ingurumen arazoan. Hori programan zehazten da eta jarraipena ematen die aurreko urteetan hasitako edo planteatutako proiektu batzuei.

Honako hau da kasu horietako gehienetan hartzen den prozedura:

1. Arazoa berretsi eta ezaugarritzea.

2. Iturriak identifikatzea eta haien norainokoa zenbatestea.

3. Esku-hartze administratiboa ukipena edo arazoa kontrolatzeko.

4. Fase guztietan beste organo eskudun batzuekin eta alderdi interesdunekin koordinatuta egotea.

5. Emaitzen ebaluazioa: arazoa konpontzea edo proiektua berrikustea.

3.2.10. Laburpen orokorra.

Hona hemen zer ikuskapen eginen diren 2022eko programan:

a) 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioak (jardunean daudenak).

• Bi bisita hiru instalaziori; guztira, sei. Bisitok sei hilabetean behin eginen dira, 815/2013 Errege Dekretuaren 22.3.c) artikuluan zehaztutakoarekin bat. Instalazio horiek 5. arrisku kategoriakoak dira, eta jokabidearen irizpideak maila bat igotzen ditu.

• Ikuskapen bat 5. arrisku kategoriako 33 instalazioetako bakoitzari, urtean behin ikuskatu behar direnei (33 ikuskapen).

• Ikuskapen bat 4. arrisku kategoriako instalazioei, aurreko urtean ikuskatuak ez badira, denek bisita bat egina izan dezaten azken bi urteetan (14 bisita).

• Ikuskapen bat 1., 2. eta 3. arrisku kategoriako instalazioei eta instalazio berriei, azken hiru urtean ikuskatuak ez badira izan (63 instalazio).

Hortaz, 2022an, 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioetan 116 ikuskapen egitea aurreikusten da. Izan ere, talde horrek erabateko lehentasuna du, batez ere 4., 5. eta 6. arrisku indizea duten instalazioek.

b) 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioak, itxita daudenak.

Instalazioak aztertuta, itxita dauden 3 KPKI instalazio bisitatzea proiektatzen da (horietako bat bitan), baina, betiere, kontuan harturik unean-unean zenbat langile dauden eskura eta zer neurriraino bete den programa irekita dauden KPKI instalazioetan.

c) 17/2020 Foru Legearen eraginpeko instalazioak.

• 5. arrisku kategoriako hamaika instalazio bisitatu dira, talde horretako guztiak.

• Zazpi bisita egin dira 4. arrisku taldeko instalazioetara (hamaika instalazio dira guztira).

• 167 bisita egin dira 3., 2. eta 1. arrisku taldeko instalazioetara eta instalazio berrietara (930 instalazio dira guztira).

Ingurumen Baimen Bateratuaren menpeko instalazioetan, 185 ikuskapen eginen dira guztira, baina, betiere, kontuan harturik unean-unean zenbat langile dauden eskura eta irekita dauden KPKI instalazioak lehenetsi direla.

d) Programatu gabeko ikuskapenak (salaketak, kexak, gaztiguak...).

Aurreko urteen gisara, kalkulatu da 20 bisita programatu gabe eginen direla 2022an.

e) Hondakinen mugaz haraindiko garraioak.

Garraioak aztertuko dira 5. eta 6. arrisku taldeetako 5 instalaziotan, 4. arrisku taldeko 3 instalaziotan, eta 3., 2. eta 1. arrisku taldeetako 4 instalaziotan. Guztira, 12 instalazio kontrolatuko dira.

f) Hondakin uren laginketa eta neurketa.

Programatuta dago 50 laginketa egitea 48 instalaziotan.

g) Atmosferarako emisioak aztertzeko laborategi akreditatuen kontrola.

Jarduketa horietako 10 kontrolatzea programatu da.

Hala, 2022ko ikuskapen programaren barneko bisitak, guztira, honenbeste izanen dira:

PLANAREN HELBURU ESTRATEGIKOA

Arrisku indizea

JARDUNEAN DAUDEN KPKI-AK

INSTALAZIOAK

2022ko BISITAK

6

3

6

5

33

33

4

28

14

3-2-1-berriak

191

63

01/2022

KPKI-AK GUZTIRA

255

116

Arrisku indizea

ITXITAKO KPKI-AK

INSTALAZIOAK

2022ko BISITAK

6

1

2

5

3

3

4

1

1

3., 2., 1.

10

0

Beste batzuk*

36

0

Otsailak 2022

ITXITAKO KPKI-ak GUZTIRA

51

6

Arrisku indizea

IBB

INSTALAZIOAK

2022ko INSTALAZIOAK

6

0

0

5

11

11

4

13

7

3-2-1-berriak

924

167

03/2022

IBB GUZTIRA

948

185

04/2022

PROGRAMATU GABEKOAK GUZTIRA

--

20

05/2022

HONDAKIN UREN LAGINKETA ETA NEURKETA

129

50

06/2022

ATMOSFERARAKO EMISIOAK AZTERTZEKO LABORATEGI AKREDITATUEN KONTROLA

--

10

Arrisku indizea

HONDAKINEN MUGAZ HARAINDIKO GARRAIOAK

INSTALAZIOAK

2022ko IKUSKAPENAK

6

1

2

5

5

5

4

6

4

3., 2., 1.

10

9

07/2022

HONDAKINEN MUGAZ HARAINDIKO GARRAIOAK, GUZTIRA

22

20

08/2022

INSTALAZIO MUGAKIDEAK

--

3

2022rako PROGRAMATUTAKO BISITAK GUZTIRA

390

2022ko BISITAK GUZTIRA

410

4. Ingurumena ikuskatu eta kontrolatzeko 2021eko programa berrikustea.

4.1. Programaren berrikuspen orokorra.

Programan egindako lanek ikuskapen bisita bat daramate loturik kasuan kasuko jardueran, instalazioan edo proiektuan, eta “ikuskapen espediente bat” sortzen dute. Horretan, sortu den informazio eta dokumentu guztiak biltzen dira (aktak, txostenak...).

Ikuskapen txostenak REDIA ingurumen ikuskaritzako sarean adostutako formatura egokitzen dira, 815/2013 Errege Dekretuak eragindako instalazioetarako. KPKI ez diren instalazioetan txosten hori egokitu egiten da. Puntu jakin batean, amaieran, baimenen betetze-maila adierazten da.

815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioen kasuan, txostenaren laburpen bat argitaratzen da webgunean.

2021ean zehar COVID-19ak eragindako pandemia egoerak bere horretan eutsi dio, eta protokolo bat erabili da bisita horiek segurtasunez egiteko. Hain zuzen, aipatu behar da protokoloa eraginkorra izan dela eta bisitetan ez dela kutsaturik izan.

2021. urtean egindako ikuskapenen berrikuspenetik eta planaren aurreikuspenekiko konparaziotik honako datu hauek lortzen dira, programaren betetze maila adierazteko.

IRAM KATEGORIA

AURREIKUSITAKO IKUSKAPEN PROGRAMATUAK

AURREIKUSI ETA EGINDAKO IKUSKAPENAK

%

Jardunean dauden KPKIak

I. (6)

6

6

100

I. (5)

24

24

100

II (4)

16

16

100

III (3-2-1)

68

62

91

Guztira

114

108

96

Itxitako KPKIak

I (6)

0

0

0

I. (5)

3

1

33

II (4)

0

0

0

III (3-2-1)

0

0

0

Guztira

3

1

33

KPKI ez direnak

I. (6)

0

0

0

I. (5)

6

6

0

II (4)

3

1

33

III (3-2-1)

76

51

67

Guztira

88

58

66

Hondakinen mugaz haraindiko garraioak

I. (5)

1

0

0

II (4)

4

7

175

III (3-2-1)

7

0

0

Guztira

12

7

58

Hondakin uren laginketa eta neurketa.

50

50

100

Laborategi akreditatuen kontrola

12

10

83

Interes komuneko instalazio mugakideak

3

0

0

2021eko planeko ikuskapen programatuak

282

234

83

2021eko programatu gabeko ikuskapenak

20

38

*

GUZTIRA

302

272

90

* Ez da kalkulatzen. Programatu gabe eginiko ikuskapenen kopurua aldatu egiten da ikuskapenaren izaeraren arabera; ez du zertan bat etorri aurreikuspenarekin.

Oro har, handia izan da programaren betetze-maila, eta COVID-19ak eragindako pandemia-egoerak ez du eragozpen adierazgarririk eragin.

Guztira, programatuta zeuden ikuskapenetatik 234 ikuskapen egin dira; aurreikusitakoen % 83, alegia.

1) 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioei dagokienez (jardunean daudenak):

• 6. taldeko instalazioetan, aurreikusitako bisita guztiak egin dira.

• 5. taldeko instalazioetan, aurreikusitako bisita guztiak egin dira.

• 4. taldeko instalazioetan, aurreikusitako bisita guztiak egin dira.

• 3., 2. eta 1. taldeetan, aurreikusitako 68 instalazioetatik 62 bisitatu dira.

Hortaz, instalazio guztien % 96 bisitatu dira. Lehentasuna eman zaio talde honetako instalazioak bisitatzeari, bereziki 6., 5. eta 4. taldekoei.

2) 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpean dauden itxitako instalazioetatik instalazio bakarra bisitatu da, hau da, aurreikusitako instalazioen % 33.

3) 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpean ez dauden instalazioetatik:

• 5. taldeko instalazioetan, aurreikusitako bisita guztiak egin dira.

• 4. taldeko instalazioetan, hiru bisita zeuden aurreikusiak, eta bat egin da.

• 3., 2. eta 1. taldeetan, aurreikusitako 76 instalazioetatik 51 bisitatu dira.

• Aipatu behar da, legez ezarritakoaren arabera, ez dela nahitaezkoa talde honetako instalazioak ikuskatzea. Hortaz, bisitetan lehentasunak ezartzerakoan, talde hau izan da kaltetuena. Izan ere, KPKI instalazioei eman zaie lehentasuna, horiek bisitatzea nahitaezkoa dela ezarrita baitago legez. Bestalde, instalazio batzuetako kontrola GANek egin du, hondakin uren laginketa eta neurketa eginez.

4) Hondakinen mugaz haraindiko ikuskapenen portzentajea % 58koa izan da.

5) Instalazioen isurketen laginketei eta neurketei dagokienez, aurreikusitako 50 laginketetatik 50 egin ditu akreditatutako ikuskapen entitateak (GAN); hau da, % 100.

6) Atmosferarako emisioak aztertzeko akreditazioa duten laborategiei egin beharreko 12 kontroletatik 10 egin dira; % 83, alegia.

7) Interes komuneko mugaz haraindiko instalazioei dagokienez, aurreikusitako hiru bisitetatik ez da bat bera ere egin. Hiru kasuetan, COVID-19ak eragindako osasun-egoeragatik ez da bisitarik planteatu.

282 bisita zeuden programatuak, eta 234 egin dira; guztien % 83.

8) Hasiera bateko ikuskapen planean aurreikusita ez zeuden 38 ikuskapen egin dira, nahiz eta hasiera batean 20 egitea zegoen aurreikusita. Errekerimenduak, salaketak eta bestelako gorabeherak frogatzeko izan dira.

Bisita programatuak eta programatu gabeak kontuan harturik, 302 bisita zeuden aurreikusiak, eta 272 egin dira; guztien % 90. Oro har, lehentasuna eman zaio KPKI instalazioak bisitatzeari, eta horien barruan, arrisku maila handiena dutenak.

4.2. Adierazleak. Bilakaera.

2016an zenbait adierazle erantsi ziren. Denboran izanen duten eboluzioak bide emanen du ikuskapenaren jarduna ebaluatzeko eta jakiteko norainokoa den instalazioen betetze maila.

–Jardueraren adierazleak: bisita kopurua eta portzentajea, programan ezarritakoarekin alderatuta.

–Kalitatearen adierazleak: bisitatutako instalazioen egoera adierazten dute.

• Akatsak. Garrantzi handikoak, garrantzizkoak eta garrantzi txikikoak jotzen dira txostenetan. Horietatik abiatuta, txostenak honela sailkatzen dira: onak, egokiak, zuzenak eta akastunak, jarraian azaltzen denez.

• Txosten onen kopurua (ez-betetzerik gabeak).

• Txosten egokien kopurua (garrantzi txikiko ez-betetzeak baino ez dira agertzen).

• Txosten zuzenen kopurua (onak eta egokiak barne hartzen dira). Aurreko bien batura, akatsik ez duten edo garrantzi txikiko akatsak baino ez dituzten instalazioen kopurua erakusten du.

• Txosten akastunen kopurua (garrantzizko/garrantzi handiko ez-betetzeak agertzen dira).

• Zehapen-espediente irekitzeko proposamenak. Zehapen-espedienteak irekitzeko proposamenak eta akatsak zenbatzeko orduan, ikuskapen bisita baten ondoriozkoak soilik hartzen dira kontuan, ez beste kontrol batzuetan atzematen direnak (laborategi akreditatu batek edo ikuskapen entitate akreditatu batek egindako txostenak...).

Jarraian aztertuta dago adierazleen lehen multzoa:

ADIERAZLEAK

Egindako bisitak

Zehapen-espedienteak irekitzeko proposamenak

Txosten onen kopurua
(ez-betetzerik gabekoak)

Txosten egokien kopurua (garrantzi txikiko
ez-betetzeak dituztenak)

Txosten zuzenen kopurua (onak eta egokiak)

Txosten akastunen
kopurua (garrantzizko/garrantzi handiko
ez-betetzeak dituztenak)

2016

N

130

11

20

7

27

78

--

98

8

15

5

20

60

2017

N

131

12

25

15

40

63

--

99

9

19

11

30

48

2018

N

115

6

20

12

32

76

--

78

5

17

10

27

66

2019

N

178

18

51

20

71

107

--

86

10

29

11

40

60

2020

N

138

16

43

15

58

80

--

73

12

31

11

42

58

2021

N

221

25

76

26

102

119

--

88

11

34

12

46

54

Lehen taula honetako adierazleei dagokienez, honako hau adierazi behar da:

• Bisita kopuruak nabarmen egin du gora azken urtean. Egindako bisiten ehunekoa handia da aurreikusitakoen aldean, % 88.

• Zehapen-espedienteak irekitzeko proposamenen kopurua azken urteetakoaren antzekoa da, bisiten % 10-12.

• Txosten onen kopuruak (ez-betetzerik gabeak) gora egin du azken urteotan, bisiten % 15-19tik % 29-34ra.

• Txosten zuzenen kopurua (onak eta egokiak) handitu egin da azken urteotan, bisiten % 20-30etik % 40-46ra. Era berean, txosten akastunak dituzten bisiten ehunekoak behera egin du.

F2204607_0.pdf

1. irudia. Txosten zuzenen kopurua (onak eta egokiak).

Antzemandako gabeziei dagokienez, honako hau adierazi behar da:

ADIERAZLEAK

Garrantzi handiko akatsak

Garrantzizko akatsak

Garrantzizko akatsak
eta garrantzi handikoak

Garrantzi txikiko akatsak

Akatsak, guztira

2016

N

42

203

245

148

393

Batezbestekoa

0,32

1,56

1,88

1,14

3,02

2017

N

80

178

258

101

359

Batezbestekoa

0,63

1,39

2,02

0,79

2,81

2018

N

40

153

193

94

287

Batezbestekoa

0,37

1,42

1,79

0,87

2,66

2019

N

72

173

245

102

347

Batezbestekoa

0,41

0,99

1,4

0,59

1,99

2020

N

44

128

172

68

240

Batezbestekoa

0,32

0,93

1,25

0,50

1,75

2021

N

81

208

289

129

418

Batezbestekoa

0,37

0,94

1,31

0,58

1,89

Bigarren taulako adierazleei dagokienez, honako hau adierazi behar da:

• Bisita bakoitzean antzemandako akatsen indizeak behera egin du pixkanaka 2016-2018 urtealditik, eta 2019-2021 urtealdian 2,83 eta 1,88 bitartekoa izan da batez beste.

• Garrantzi handiko akatsen indizeak beherakada txiki bat izan du urtealdi horietan, 0,44tik 0,37ra.

• Garrantzizko akatsen indizeak ere nabarmen egin du behera, urtealdi berean 1,46tik 0,95era.

• Horregatik guztiagatik, garrantzizko eta garrantzi handiko akatsen kopuruak behera egin du; 1,90 ingurutik 1,32 ingurura.

• Garrantzi txikiko akatsen indizeak ere behera egin du; 0,93tik 0,56ra.

Ondoko koadroan ageri da bilakaera:

F2204607_1.pdf

2. irudia. Akatsak guztira, garrantzi handiko akatsak eta garrantzizko akatsak, batez beste.

Ikusten da 2016-2021 urtealdian ikuskapen lanak eragina izan duela. Instalazioen ia erdian ez da atzeman bisitetan garrantzizko akatsik eta bisita bakoitzean atzemandako akatsen kopuruak ere nabarmen egin du behera.

Zentzu horretan, adierazi behar da urtealdi honetan gune nagusian egindako ikuskapenetan, funtsean, berberak izan direla: KPKI instalazioak eta ingurumen eragin nabariko jarduera-lizentzia jakin batzuk. Urte honetatik aurrera, Ingurumen Baimen Bateratuen menpe dauden instalazio asko sartu direnez, adierazleak nabarmen aldatuko direla aurreikusten da.

Izan ere, IBB instalazio asko bisitatuko dira, aspaldi edo inoiz bisitatu ez direnak. Ziurrenik, akatsen kopurua nabarmen handituko da lehen urteetan, eta, gerora, akats horiek murriztu egin beharko lirateke, instalazioetako titularrak ingurumenarekiko dituzten betebeharrez gehiago jabetzen diren neurrian. Zentzu horretan, logikoa dirudi 2022-2024 hirurtekoan lortzen diren datuekin aurreko urtealdiak ere aztertzea. Hori guztia ikuskapenen emaitzen arabera, jakina.

4.3. 2021eko ikuskapen programan identifikatutako ingurumen arazoak berrikustea.

2021eko programan identifikatutako arazo zehatzak, arazo horien egoera urtearen joan-etorrian eta 2022rako aurreikuspena:

ERREFERENTZIA

INSTALAZIOA

ARAZOAK

2021eko EGOERA

2022ko EGOERAREN AURREIKUSPENA

09/2021

Erriberako Mankomunitatearen hondakindegia

Instalazioa behar bezala ustiatzen dela bermatzea.

• Ustiapena hobetu egin da

• 2022an hegaztien zenbaketa eginen da

* Ikuskapen programan mantentzen da

10/2021

Zarata, estanpatze fabrika baten inguruan

Zarata maila apaltzea

* 2021ean ez da salaketarik jaso

* Ikuskapen programatik ezabatu da

11/2021

Partikula jalkikorrak Ororbian

Emisioak murriztea

• Ustekabeko emisioak eragiten dituzten egoerak identifikatu dira

• Partikulak emititzeko foku batzuk kendu dira eta ahalmen handiagoko iragazki berriak instalatu dira.

• Instalazioa 2013/1032/EB Erabakira egokitzeko prozesua amaitu da

* Ikuskapen programatik ezabatu da

12/2021

Usainak Viana eta Logroño inguruetan

Emisioen murrizketa industria instalazio batean.

* Salaketen kopuruak behera egin du

* Ikuskapen programan mantentzen da

* Errioxako ikuskatzaileekin batera egindako bisitak

13/2021

Iruñerriko Mankomunitatearen hondakindegia

Tratatu gabeko hondakinak (materia organikoa barne) isurien ontzian biltzeari uztea (646/2020 Errege Dekretuaren 8. artikulua)

• Egoera bere horretan mantentzen da

• Titularrak konponbide bakarra proposatu du: 2022an tratamendu zentro bat eraikitzea, eta, ordura arte, araudia ez betetzen segitzea.

• Ikuskapen programan mantentzen da

• Urtean bi bisita eginen dira

14/2021

Fuel olioaren iturburua Tuteran.

Erregaiaren iturburua identifikatzea, haren emisioa geldiaraztea eta lurzoruaren deskontaminazioa, bidezkoa bada.

• Erregaiaren jatorria identifikatu da

• Lurzoru kutsatuei buruzko espediente batean jorratzen ari da

* Ikuskapen programatik ezabatu da

15/2021

Aranon dagoen instalazio bat, Ingurumen Baimen Integratua duen kokagune itxi batean

Lege-egoera irregularra

* Lege-egoera irregularra

* Ikuskapen programan mantentzen da

16/2021

Arrautza-produktuen lantegia

Arbizuko hiriguneko isurketen sarean sortutako usainak

• Arrautza-produktuen lantegiko araztegiaren kontrola hobetu da

• Arbizun, Sakanako Mankomunitateko zabortegiko lixibiatuaren isuria kendu da, usain arazoak sortzen baitzituen.

* Ikuskapen programatik ezabatu da

Informazio hori kontuan hartuta, 2022ko ikuskapen programatik ezabatu dira 2021/10, 2021/11, 2021/2014 eta 2021/16 erreferentziak.

I. ERANSKINA

Aplikatu beharreko araudia

Ikuskapen programaren garapenean kontuan hartu behar den legeria aplikagarri garrantzitsuena aurkezten da:

1. Legedi orokorra.

–2010/75/EB Zuzentaraua, 2010eko azaroaren 24koa, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emana, industria emisioei buruzkoa (kutsaduraren prebentzioa eta kontrol integratuak).

–1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

–815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamendua onesten duena.

–773/2017 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, Industriako produktu eta isurketen arloko zenbait errege-dekretu aldatzen dituena.

–36/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 30ekoa, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana betetzeko premiazko neurriak onesten dituena.

–15/2009 Foru Legea, abenduaren 9koa, enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa.

–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena.

–93/2006 Foru Dekretua, 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena.

–448/2014 Foru Agindua, abenduaren 23koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Horren bidez, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua garatzen duten arauak onetsi ziren, administrazioa bizkortzeko eta prozedurak errazteko arauak sartzeko asmoz, foru aginduaren I. eranskinean jasotzen den moduan (93/2006 Foru Dekretu horren bidez, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zen).

2. Atmosfera.

–34/2007 Legea, azaroaren 15ekoa, Airearen Kalitateari eta Atmosferaren Babesari buruzkoa.

–117/2003 Errege Dekretua, jarduera batzuetan disolbatzaileak erabiltzeagatik aireratzen diren konposatu organiko lurrunkorrak mugatzeari buruzkoa.

–100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airea kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu eta haren aplikaziorako oinarrizko xedapenak ematen dituena.

–102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa.

–678/2014 Errege Dekretua, abuztuaren 1ekoa, aldatzen duena 102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa.

–39/2017 Errege Dekretua, urtarrilaren 27koa, aldatzen duena 102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa.

–1042/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, errekuntza instalazio ertainetatik atmosferara egiten diren zenbait agente kutsatzaileren emisioak mugatzeari buruzkoa, eta airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen duena.

–818/2018 Errege Dekretua, uztailaren 6koa, airearen zenbait kutsatzaileren Estatuko emisioak gutxitzeko neurriei buruzkoa.

–6/2002 Foru Dekretua, eguratsean gai kutsagarriak isurtzen ahal dituzten jarduerak ezarri eta funtzionatzeko baldintzak ezartzen dituena.

–387/2014 Ebazpena, apirilaren 8koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, isuri atmosferikoen kontrolari buruzko IT-ATM-01 eta IT-ATM-02 jarraibide teknikoak onesten dituena.

3. Hondakinak.

–22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa.

–833/1988 Errege Dekretua, Hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko 20/1986 Oinarrizko Legea betetzeko Erregelamendua onesten duena.

–AAA/661/2013 Agindua, apirilaren 18koa, hondakinak hondakindegietan bilduz deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren I., II. eta III. eranskinak aldatzen dituena.

–Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakia, hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzen duena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat (2014/955/EB).

–180/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, Estatuko lurraldearen barrenean hondakinak garraiatzea arautzen duena.

–14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa.

–646/2020 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, hondakinak hondakindegira eramanez ezabatzea arautzen duena.

–553/2020 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, Estatuko lurraldearen barrenean hondakinak garraiatzea arautzen duena.

–Hondakin jakin batzuei buruzko berariazko araudia (olioak, ontziak, gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak, PCBak, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak, pilak, erabiltzen ez diren pneumatikoak...).

–Azpiproduktuak: hondakinak azpiproduktu gisa sailkatzeko ministro-aginduak.

4. Hondakin urak.

–12/2006 Foru Dekretua, urak saneamenduko bilgailu publikoetara isurtzen ahal dituzten jarduerak eratzeko eta funtzionatzeko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

–47/2022 Errege Dekretua, urtarrilaren 18koa, ura nekazaritzatik etorritako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteari buruzkoa.

5. Zaratak eta bibrazioak.

–37/2003 Legea, zaratari buruzkoa.

–1367/2007 Errege Dekretua, Zaratari buruzko 37/2003 Legea garatzen duena zona akustikoei, kalitate helburuei eta emisio akustikoei dagokienez.

–406/2014 Ebazpena, apirilaren 15ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, IT-RUIDO-001 jarraibide teknikoa (instalazioetan zarata neurtzeko txostenen gutxieneko edukiari buruzkoa) onesten duena.

6. Lurzoru kutsatuak.

–22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa.

–9/2005 Errege Dekretua, lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuak deklaratzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituena.

–PRA/1080/2017 Agindua, azaroaren 2koa, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren I. eranskina aldatzen duena (dekretu horretan lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen deklarazioa egiteko irizpide eta estandarrak ezartzen dira).

7. Ingurumen arloko informazioa jakinaraztea.

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 166/2006 (EE) Erregelamendua, gai kutsagarrien emisioen eta transferentzien Europako erregistroa ezartzeari buruzkoa.

–508/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, E-PRTR Erregelamenduko emisioei buruzko eta ingurumen baimen integratuei (IBI) buruzko informazioa ematea arautzen duena.

–27/2006 Legea, uztailaren 18koa, ingurumen arloan informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziarako irispidea izateko eskubideak arautzen dituena.

–Batzordearen 2018/1135 Betearazpen Erabakia (EB), 2018ko abuztuaren 10ekoa, zeinaren bidez ezartzen baita zer informazio mota, zer formatutan eta zer maiztasunez eman behar duten estatu kideek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren (industriako emisioei buruzkoa) aplikazioari buruz.

II. ERANSKINA

Instalazioetako arriskuak ebaluatzeko metodologia

Ikusi 2019ko programan.

III. ERANSKINA

Hondakinen mugaz haraindiko garraioetako arriskuak ebaluatzeko metodologia

Ikusi 2019ko programan.

Iragarkiaren kodea: F2204607