78. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

33E/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, deialdi hau onesten duena ”Artem Jaialdia 2022. Enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko dirulaguntza”. DDBN identifikazioa: 616771.

Kulturaren arloko enpresa-egiturak funtsezkoak dira kultur jardueraren garapenerako eta, azken batean, baita herritarrek kultura berdintasunez eskuratzeko ere. Kontu horrek munta handia du; izan ere, Espainiako Konstituzioak berak garrantzi handia ematen dio kulturari: aitzinsolaseko bosgarren paragrafoan haren aipamena egiten du, aurrerapenaren dimentsio kulturalaz ari dela, eta 44. artikuluan ezartzen du botere publikoek bermatu behar dutela kultura herritarren eskueran egotea, eta, orobat, kultura bultzatu beharra dutela, espainiar guztien eskubide besterezina baita; garrantzi hori Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen 2. artikuluan ere jasota dago.

Kulturaren arloko enpresa-egitura horiek funtsezkoak dira kulturaren jarduna egiteko eta, azken batean, herritarrek kultura baldintza berberetan eskura dezaten lortzeko.

COVID-19ak eragindako osasun krisia bat-batean agertzeak eta, horren ondorioz, agintariek herritarren jardun arrunta mugatzeko salbuespeneko neurriak hartzeak oso eragin negatiboa izan dute kultur egitura horien funtzionamenduan.

Egoera horren aurrean, deialdi honetan jasotako dirulaguntzek eta laguntza neurriek helburu dute bizitza kulturala sustatzea, baita kalitatezko arte eskaintza bat faboratzea ere, askotarikoa, berritzailea eta herritar guztientzako interesgarria. Xedea da, funtsean, Nafarroako kulturaren hirugarren sektorearen sormenari eustea, bestela ezinezkoa bailitzateke kulturaren jardun arruntera itzultzea.

Deialdi honen xedea da, halaber, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari laguntzea, bai kultur sektorean bai herritar guztien artean.

Ikusita betetzen direla dagokion gastua baimentzeko legez ezarritako baldintzak eta betebeharrak, bai eta xedea ere, eta espedientean ageri dela kontu-hartzailetza delegatuaren adostasuna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eskatzen du onets dadila deialdi hau: ”Artem Jaialdia 2022. Enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko ekitaldiak, jaialdiak eta sariketak egiteko dirulaguntza”. Orobat, eskatzen du baimentzea haren gastua (100.000 euro) 2022ko gastuen aurrekontuko A20002 A2500 4709 334103 partidaren kargura, zeina deitzen baita “Artem Exporta: arte eszenikoen arloko ekitaldi, jaialdi eta sariketetarako laguntzak”, eta foru agindu hau eta deialdiaren oinarriak eta eranskinak argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Deialdi hau onestea: “Artem Jaialdia 2022. Enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko dirulaguntza”.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, zeinak jaso baitira foru agindu honen eranskinean.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten den aurrekontuko kreditua baimendu da:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4709-334103: Artem Exporta: arte eszenikoen arloko ekitaldi, jaialdi eta sariketetarako laguntzak

2022

100.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko martxoaren 22an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA

Oinarri arautzaileak, 2022an Nafarroan enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko dirulaguntzak emateko deialdiarenak (Artem Jaialdia)

1. Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean enpresek eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta sariketak egiteko laguntzak arautzea, Kultur Ekintza Zerbitzuaren eskumenen barnean, horrela arte eszenikoak eta musikalak sustatzeko.

1.2. Jaialdiak eta sariketak 2021eko azaroaren 2tik 2022ko azaroaren 1era bitarte egin behar dira.

1.3. Eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bateko proposamen bat baino ezin izanen du aurkeztu.

1.4. Jarduera hauek deialditik kanpo gelditzen dira:

a) Arte eszenikoen edo musikalen lan baten produkzioa (antzerkia, dantza, zirkua, kontzertua...).

b) Zinemako eta ikus-entzunezko arteen produkzioa.

c) Egonaldi artistikoak eta ikerketakoak.

d) Jarduera turistikoak.

e) Lehiaketak.

2. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Pertsona eta entitate hauek hartzen ahalko dituzte deialdi honetan ezarritako laguntzak:

a) Pertsona fisikoak, Nafarroako Foru Komunitatekoak direnak edo gutxienez 2021eko urtarrilaren 1etik Nafarroako Foru Komunitatean erroldaturik daudenak.

b) Merkataritzako sozietateak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea. Entitate horiek egoitza soziala Nafarroako Foru Komunitatean izan behar dute, eta jarduera bertan egin, gutxienez 2021eko urtarrilaren 1etik. Gainera, haien sozietatearen helburuen artean edo estatutuen araberako xede edo helburu sozialen artean jarduera eszeniko edo musikalak egitea agertu beharko da.

2.2. Aurreko apartatuan aipatutako pertsona edo entitateek alta emanik egon behar dute, eskaera aurkezteko unean, oinarri hauen 5.5 puntuan aipatutako ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako batean.

2.3. Onuradun izateko aukeratik propio baztertzen dira honako hauek:

a) Toki-entitateak, beren erakunde autonomoak eta Nafarroako Foru Komunitateko toki-entitateek partaidetza nagusia duten duten enpresa-entitate publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

b) Nafarroako Gobernuaren 2022ko aurrekontuetan partida izenduna duten entitateak.

c) Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan inskribaturik dauden museoen eta bilduma museografiko iraunkorren titularrak, aldi baterako baimenduta daudenak barne.

d) Arte ikasketen ikastetxeak, musikako, dantzako eta beste arte arlo batzuetako eskolak eta/edo akademiak.

e) Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak, sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

2.4. Nortasun juridikorik ez duten entitate eskatzaileek ordezkari bat edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko adina ahalmen dituena.

2.5. Onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte. Ezin izanen dira onuradun izan aipatutako artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden pertsonak eta entitateak.

2.6. Ezin izanen dira onuradun izan zehapen administratibo irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ari diren entitateak, edo, hala bada, zehapen eta kondena epai bat betetzeko zain daudenak, kondena jarri denean sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik.

3. Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

3.1. Laguntza hauek (100.000 euro gehienez) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko gastu aurrekontuaren kargura finantzatuko dira. Dirulaguntza emanen da baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

3.2. Diruz lagundutako proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70 baino handiagoa.

Onartutako aurrekontua entitateak aurkezten duen aurrekontua izanen da, baina diruz lagungarriak ez diren gastuei dagozkien zenbatekoak kenduta, deialdi honen 6. oinarrian ezarritakoarekin bat.

3.3. Proiektu diruz lagungarri bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa 15.000 eurokoa izanen da, gehienez ere.

3.4. Dirulaguntzaren zenbatekoa entitateak eskatzen duena adinakoa izanen da, betiere goian adierazitako mugak betetzen badira eta, hala badagokio, kasuan kasuko murrizketa aplikatuta, aurrekontuan dirua dagoen bitartean.

3.5. Gerakinik badago, baina hurrengo proiekturako eskatutako aurrekontua baino txikiagoa bada, eskatzaileari eska dakioke hasiera batez aurkeztutako proiektua berregin dezala, zenbateko horretara egokitu ditzan konpromisoak eta baldintzak.

Nolanahi ere, eskaera berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere.

Irizpide hauei jarraikiz eginen da doikuntza hori:

a) Ezin izanen da murriztu hasierako aurrekontuan sartuta dagoen eta enpresaren edo profesionalaren beraren baliabideekin (jarduera diruz lagungarriak sortzen ez dituztenekin) finantzatzen den kopurua.

b) Eskaera berregin ondoren banatzen diren azkeneko dirulaguntzak finkatzean, deialdian ezarritako gehieneko ehunekoak errespetatu beharko dira.

Berregindako proiektuek ebaluazio batzordearen adostasuna beharko dute, laguntza ematea proposatu aurretik.

3.6. Onuradun den enpresa edo profesionalen batek laguntzari uko eginez gero, unitate kudeatzaileari jakinarazi beharko dio. Uko egitearen ondorioz eman gabe gelditzen den dirulaguntza puntuazio ordenaren arabera dagokionari ematen ahalko zaio. Proiektua berregiten ari baldin bada, dagokion kopurura arte eginen da, eta horren ondotik gerakinen bat baldin badago edo entitateak horri uko egiten badio, puntuazio ordenaren arabera hurrengoa den proiektuari emanen zaio.

4. Proiektu diruz lagungarriak.

Deialdi honetan aurkeztutako jaialdi eta/edo sariketa proiektuan 8. oinarrian aipatzen diren atalak jasoko dira (bertan adierazitako izenarekin eta ordenarekin), eta, edozein kasutan, atal hauek izanen ditu:

a) Izena.

b) Deskribapen zehatza. Atal honetan zehaztuko dira jaialdiaren/sariketaren helburuak (orokorrak eta zehatzak), horiek lortzeko eginen diren ekintzak eta/edo jarduerak, eta deialdi honetan baloratuko diren gainerako alderdiak. II. eranskineko eredua erabiliko da.

c) Aurrekontua. Atal honetan, jaialdi/sariketaren aurrekontu osoa aurkeztu beharko da, eta bertan argi geldituko da koherenteak direla jaialdi/sariketari aurre egiteko entitateak dituen baliabide ekonomikoak (diru-sarrerak eta gastuak), giza baliabideak (bazkideak, boluntarioak, kontratudunak) eta baliabide materialak (azpiegiturak). Aurrekontuaren deskribapena III. eranskineko ereduarekin bat etorriko da.

d) Proiektua hainbaten artean antolatu bada, antolatzaileek sinatutako kontratua.

5. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

5.1. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.2. Pertsona juridikoek telematika bidez aurkeztuko dituzte eskabideak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Orobat, Artem Jaialdiaren deialdiko fitxaren bidez aurkezten ahal dituzte, Nafarroako Gobernuaren webgunearen izapideen katalogoan

(https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/enpresek-eta-profesionalek-antolatutako-arte-eszenikoen-eta-musikaren-arloko-jaialdiak-eta-lehiaketak-2022-artem-festival).

Eskabidea aurrez aurre aurkezten bada, interesdunari eskatuko zaio zuzentzeko, baliabide elektronikoen bidez aurkeztuz. Ondorio horietarako, ulertuko da eskaeraren aurkezpen eguna dela zuzenketaren eguna.

5.3. Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre, Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

5.4. Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta Artem Jaialdiaren deialdiko fitxan egonen dira eskuragarri, Nafarroako Gobernuaren webgunearen izapideen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/enpresek-eta-profesionalek-antolatutako-arte-eszenikoen-eta-musikaren-arloko-jaialdiak-eta-lehiaketak-2022-artem-festival).

5.5. Eskaeraren berariazko inprimakiari (I. eranskina) erantsi behar zaion dokumentazioa ondotik zehazten dena da. Telematika bidez aurkeztuz gero, agiriak eskaneaturik aurkeztuko dira, dokumentu bereizietan, eta behar bezala identifikaturik.

a) Eskaera aurkezteko unean ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetako batean alta emanik egotearen frogagiria (erakunde ofizial eskudunak emana):

1. atala: (Enpresa-jarduerak): 965. taldea.

2. atala: (Lanbide-jarduerak): 85. multzoa.

3. atala: (Jarduera artistikoak): 1., 2. edo 3. multzoak.

b) Profesionala edo enpresa den kontuan hartuta, agiri hauetako bat:

1) Pertsona fisikoak, ondasun erkidegoak edo nortasun juridikorik gabeko beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate izanez gero: nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia –edo, hala bada, nortasun txartelarena– eta pertsonaren edo pertsonen, parte-hartzaileen edo bazkideen identifikazio fiskaleko zenbakia.

2) Merkataritza sozietateen forma juridikorik hartzen ez duten eta nortasun juridikoa duten sozietate zibilak izanez gero: sozietatearen kontratuaren kopia eta identifikazio fiskaleko kodearena.

3) Merkataritza sozietateen kasuan: eraketaren edo, hala denean, aldaketaren eskrituraren kopia, estatutuena, Merkataritza Erregistroan egindako inskripzioarena eta identifikazio fiskaleko kodearena.

c) Proiektuaren deskripzio-memoria, II. eranskinean jasotako ereduaren araberakoa (zabalkunde/merkaturatze plana barne). Proiektuaren deskribapena gehienez ere 30 foliotan egin beharko da, eta, horietatik, zabalkunde planaren deskribapena DIN A4 neurriko 6 orritan eginen da gehienez ere, alde batetik idatzirik, gutxienez ere 11 puntuko letra mota arruntarekin. Folio kopuru horretatik aurrerako informazioa ez da baloratuko.

d) Memorian proiektuari buruz jasotzen diren datu ekonomikoak III. eranskineko ereduari jarraikiz bete beharko dira, eta nahitaezko baldintza da aurkezten den aurrekontuan berdinduta izatea gastuak eta diru-sarrerak.

e) Eskabidea telematika bidez bidaltzen ez bada (5.3 oinarria), aurreko guztiaren kopia digitala.

f) Hainbaten artean antolatutako jarduera izanez gero, antolatzaileek sinatutako kontratua.

5.6. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren aurreko deialdietan parte hartu duten enpresa eta profesional eskatzaileek ez dituzte aurreko puntuko b.1, b.2 eta b.3 apartatuetan aipatutako agiriak aurkeztu beharko, non agiri horietan ez den aldaketaren bat izan.

5.7. Dirulaguntza-eskaera aurkeztuta, deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez badituzte, pertsona edo entitate interesdunei errekerimendua eginen zaie akatsa zuzen dezaten edo falta diren agiriak aurkez ditzaten, 10 egun balioduneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, eta adieraziko zaie halaber, hala egin ezean eskaerari uko egin diotela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin.

Eskaeraren edukia egokiro haztatu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da behar bezala betetzea 5. oinarrian adierazitako dokumentazioa.

5.8. Prozesuan zehar, noiznahi ere eskatzen ahalko zaie informazio osagarria eskatzaileei.

6. Gastu diruz lagungarriak.

6.1. Deialdi honen ondorioetarako, gastu diruz lagungarriak dira inolako zalantzarik gabe diruz lagundutako jardueraren ezaugarriekin bat datozenak eta oinarri hauetan ezarritako epean egiten direnak. Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira, orobat, dirulaguntzaren xedeko proiektua edo jarduera aurrera eramateko izandako gastuak, berreskuratu ezin direnak, baldin eta proiektua ezin izan bada osorik edo zati batean egin agintaritza eskudunek COVID-19aren osasun krisiari aurre egiteko harturiko neurrien ondorioz, eta, betiere, gastu horiek behar bezala frogatuz gero.

Gastu diruz lagungarrien eskuratze-kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Entitateak egindako gastu hauek hartuko dira kontuan:

a) Zuzeneko kostuak.

–Kontratatutako artisten soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak, betiere proiektuan jasotako ekintzak egiteko beharrezkoak direnenak, kontratazioa lan araubidean egiten den kasuetan; edo ordainsariak edo zerbitzua ematearen kostuak, kontratazioa merkataritza-araubidean egiten den kasuetan.

–Izaera administratiboko eta zuzendaritza tekniko-artistikoko eginkizunetarako kontratatutako langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak, betiere proiektuan jasotako ekintzak egiteko beharrezkoak direnenak, kontratazioa lan araubidean egiten den kasuetan; edo ordainsariak edo zerbitzua ematearen kostuak, kontratazioa merkataritza-araubidean egiten den kasuetan. Deialdi honen ondorioetarako, halakotzat hartuko dira administrazio eginkizunak, eginkizun teknikoak, kudeatzailetza eta koordinazioa, komisariotza, zuzendaritza teknikoa, zuzendaritza artistikoa, zuzendaritza exekutiboa, prestakuntza-lanak eta antzekoak. Guztizko gastu diruz lagungarrien %15 izanen da, gehienez.

–Proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren kanpoko baliabideak kontratatzearen ondorioz sortutako gastuak, hala nola tokien, ekipamenduen eta baliabide materialen alokairuak.

–Proiektuan sartutako jarduerak zabaltzeko, digitalizatzeko eta merkaturatzeko gastuak (guztizko gastu diruz lagungarrien %15 gehienez ere).

–Talde artistikoaren ostatu gastuak, mantenu gastuak (bazkaria/afaria) eta joan-etorrietakoak.

Gastu horiek jarraian azaltzen diren mugak izanen dituzte, eta zerbitzua egiten duen enpresak emandako faktura aurkeztu beharko da, salbu eta norberaren ibilgailua erabiltzen bada, kasu horretan behean azaltzen den irizpidea aplikatuko baita:

a) Ostatu gastuak: bakarrik Nafarroaz kanpotik etortzen badira; gau bakoitzeko, 60 euro ordainduko dira gehienez.

b) Mantenu gastuak: otordu bakoitzeko (bazkaria eta afaria) 20 euro ordainduko dira gehienez.

c) Joan-etorriak. Norberaren ibilgailua erabiliz gero, gehienez, 0,33 euro kilometro bakoitzeko. Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere turista klaseko txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da.

–Proiektua egiteko beharrezkoak diren finantza gastuak diruz lagungarriak izanen dira, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira.

–Dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera (114/2017 Foru Dekretua, abenduaren 20koa, Sozietateen gaineko zergaren erregelamendua onesten duena).

b) Zeharkako kostuak.

–Zeharkako kostuen barrenean daude bai gastu aldakorrak, onuradunak egiten dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak, bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko.

–Proiektu bakoitzerako zeharkako kostu diruz lagungarriek proiektuaren aurrekontuan sartuak egon beharko dute, eta ez dira izanen proiektuko guztizko gastu diruz lagungarrien %15 baino handiagoak.

6.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Azken kasu horretan, salbuetsita dago 6.1 puntuan ezarri dena dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteari buruz.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, baita antzeko beste zerga batzuk ere, entitateak berreskura ditzakeenak.

d) Entitateko langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3 baino gehiago badira.

e) Ez dira onartuko laguntza eskatzen duen pertsona fisikoak berak egindako lanen gastuen fakturak.

f) Proiektua gauzatzeko kontratatzen den talde artistikoa alde batera utzita, beste pertsona batzuen ostatu, mantenu (bazkaria/afaria) eta joan-etorrietako gastuak.

g) Ordezkaritza, sari, protokolo eta luxuzko gaien gastuak, eta elikagaiak, edariak eta antzekoak erostekoak.

h) Autobide gastuak, bidesariak, eta aparkalekuak.

6.3. Hainbaten artean antolatutako proiektuetarako eskabideen kasuan, onuradun izan daitezke pertsona fisikoen edo juridikoen elkarteak –publikoak nahiz pribatuak–, ondasun erkidegoak eta bestelako unitate ekonomikoak edo ondare bereiziak, nortasun juridikorik ez izanik ere, baldin eta dirulaguntzaren xede diren proiektu, jarduera edo portaerak gauzatu baditzakete edo dirulaguntza ematea zilegi egiten duen egoeran aurkitzen badira, hala xedatzen baitu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.3 artikuluak.

Kasu horietan, espresuki adierazi beharko dira, bai eskabidean, bai dirulaguntza emateko ebazpenean, honako hauek:

a) Gauzatzeko konpromisoak, elkarteko kide bakoitzak bere gain hartuak.

b) Zenbateko dirulaguntza aplikatuko den kide bakoitzeko, horiek ere onuraduntzat joko baitira.

c) Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko da, elkarteari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko adinako ahalen jabe. Elkartea ezin izanen da desegin harik eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako preskripzio-epea iragan arte.

Hainbaten artean antolatutako proiektuen kasuan, eskatzaile bakar batek bere izenean eskatzen badu proiektu baterako laguntza, eta proiektu horretan enpresa edo profesional batek baino gehiagok jartzen baditu baliabideak, ez nahitaez proportzio berean, proiektu bakar bat egiteko, orduan laguntza eskatzaileak espresuki agerrarazi beharko ditu alderdi hauek:

a) Antolatzaile bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen, alderdien arteko hitzarmen baten edo kontratu baten bidez.

b) Antolatzaile bakoitzak zenbateko ekarpena egin duen proiekturako eta bakoitzak zer gastu hartzen dituen bere gain.

c) Edonola ere, eskatzaileak frogatu egin beharko du diruz lagundutako gastu guztia, eta, orobat, proiektua oso-osorik gauzatu dela.

Hainbatek antolatutako proiektuen kasuan, dirulaguntzaren onuradunak egiaz egiten eta justifikatzen dituen gastuak baizik ez dira izanen diruz lagungarriak.

Informazio hori guztia eskabideari eransten zaion memorian xehakatu beharko da.

7. Tramitazioa eta ebaluazioa.

7.1. Eskaerak Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

7.2. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko zuzendari nagusiak emandako ebazpen bidez izendatuko da eskabideak baloratuko dituen ebaluazio batzordea. Ebazpena Artem Jaialdiaren deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webguneko tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/enpresek-eta-profesionalek-antolatutako-arte-eszenikoen-eta-musikaren-arloko-jaialdiak-eta-lehiaketak-2022-artem-festival, euskera). Honako hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Idazkaria: Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko teknikari bat. Bestela, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko teknikari bat. Hitza izanen du, baina botorik ez.

c) Batzordekideak: Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua, edo, hori izan ezean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko atalburu bat, eta kultura edo ekonomia arloetako bi aditu. Aditu horietako bat, gutxienez, izaten ahalko da Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko kide bat.

7.3. Balorazio eta adjudikazio prozesua.

1. Batzordekideek eskatzaileen proiektuei buruzko dokumentazioak jasoko dituzte, baloratzeko.

2. Balorazio prozesu osoan, batzordeak informazioa eska diezaieke entitateei edozein bide erabiliz, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

Eskatzaileek zilegi dute proiektua azaltzen duen bideo artxibo bat eranstea dokumentazioarekin batera, 15 minututik beherakoa betiere.

3. Behin onartutako aurrekontuak ezarririk, ebaluazio batzordeak proiektuen balorazioa eginen du, eta zehaztuko du zer zenbateko dagokien 8. oinarrian eskatutako gutxieneko puntuazioak gainditu dituzten proiektuei, 3. oinarrian ezarritako mugak kontuan harturik.

4. Proiektuei dagokien zenbatekoa zehazteko, irizpide hauek erabiliko dira, kontuan harturik 3. oinarrian finkatutako mugak:

–Organo kudeatzaileak lehentasun hurrenkerari jarraikiz banatuko ditu laguntzak proiektuen artean, bakoitzak lortzen duen puntuazioaren arabera, dirulaguntzetarako finkatutako zenbatekoa agortu arte.

–Gerakinik badago, baina puntuazio hurrenkeran hurrengoa den proiektuarentzat eskatutako aurrekontua baino txikiagoa bada, eskatzaileari eska dakioke hasiera batez aurkeztutako proiektua berregin dezala. Nolanahi ere, proiektua berregitean, errespetatu beharko dira oinarri hauetan zehazturiko dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere. Edonola ere, proiektu berreginaren aurrekontua ez da izanen, inola ere, hasieran aurkeztutakoa baino %20 txikiagoa.

5. Batzordeak irizpen lotesle bat emanen du, lortutako emaitzak bilduko dituena.

6. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

8. Proiektuen balorazioa.

8.1. Proiektuen balorazioa errazteko asmoz, entitate eskatzaileak eskaera eginen du deialdi honen II. eranskinean ageri den deskripzio-memoriaren ereduari jarraikiz; eredu horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzaren barrenean baloratu beharreko alderdiak.

Informazio ekonomikoa III. eranskineko inprimakian jakinaraziko da.

8.2. Aurreko irizpideak aplikatuta, gehienez ere 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari.

Dirulaguntza lortu ahal izateko, eskaerak gutxienez 30 puntu lortu beharko ditu oinarri honetako 1. apartatuan (“Proposamenaren kalitate artistikoa”).

Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak, batzordeak horretarako oinarritzat harturik memoriaren apartatuetan eta III. eranskinean adierazitako datuak:

1. Proposamenaren kalitate artistikoa. 60 puntu gehienez.

a) Proposamenaren interesa eta kalitatea, deialdi honen oinarriei eta Kultur Ekintza Zerbitzuaren helburuei dagokienez (https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2019/220/14) (25 puntu gehienez).

Irizpide honetan, ebaluatuko da proposaturiko jaialdiaren edo sariketaren programazioa, honako hauek kontuan harturik: interesa eta kalitate artistikoa, programazioaren koherentzia, profesionaltasuna, berrikuntza maila eta arrisku-proposamenak sartzea.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

25 arte

Ongi

20 arte

Nahikoa

15 arte

Hala-holakoa

10 arte

Eskasa

5 arte

Urria

0

b) Nafar sortzaile profesionalekin programatutako emanaldiak. Balorazioa egiteko, deskripzio-memorian dagokion informazioa duen zerrenda bat aurkeztuko da (izena, abizena, parte-hartzea), baita emanaldi bakoitzeko artisten EJZ ere, egoera horretan daudela justifikatzeko (gehienez 10 puntu).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

10 baino gehiago

10

5etik 10era

7

1etik 5era

5

c) Programazio artistikoaren bolumena (5 puntu gehienez).

Alderdi hori ebaluatzeko, entitate eskatzaileak hari buruzko informazioa duen zerrenda aurkeztuko du deskripzio-memorian. Irizpide hau baloratzeko, eskala hau erabiliko da:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Zuzeneko arteen 20 saio edo gehiago

5

Zuzeneko arteen 17-19 saio

4

Zuzeneko arteen 12-16 saio

3

Zuzeneko arteen 8-11 saio

2

d) Jaialdiaren edo sariketaren irismena eta lurralde proiekzioa (10 puntu gehienez).

Irizpide honetan puntuak jasoko dituzte udalerri batean baino gehiagotan egiten diren jaialdiek edo sariketek, udalerri txikietan egiten direnek (3.000 biztanletik beherako udalerriak) eta despopulazio arriskuan dauden herrietan egiten direnek, eskala honen arabera:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5 arte

Ongi

4 arte

Nahikoa

3 arte

Eskasa

2 arte

Urria

1

Diskriminazio positiboa eginen da, kultura mota guztiek lurraldean duten banaketa bidezkoa izan dadin; hortaz, jaialdiek aurreko eskalako puntuazioa halako bi jasoko dute, Iruñerriko administrazio-esparrutik kanpo egiten badira (Lurralde Antolamenduko 3. Planaren 10.4 azpieremutik kanpoko udalerriak, baita Galar eta Oltza ere).

e) Jaialdiaren edo sariketaren finkatze maila (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan baloratuko da proposatutako jaialdiak zenbat edizio izan dituen (zenbatu gabe deialdi honetako dirulaguntzaren xede dena), eskala honen arabera:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

20 edizio edo gehiago

5

16-19 edizio

4

15-11 edizio

3

10-6 edizio

2

1-5 edizio

1

f) Entitate eskatzailearen ibilbidea (5 puntu gehienez).

Alderdi hori ebaluatzeko, entitate eskatzaileak hari buruzko informazioa duen zerrenda aurkeztuko du deskripzio-memorian. Irizpide honetan baloratuko da zenbat urtez egin dituen jarduerak entitate eskatzaileak. Hala ere, ez dira kontuan hartuko urteak, zeinetan proposatutako jaialdiaren edizioren bat izan den aurrera eramandako jarduera bakarra. Honela emanen dira puntuak:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

10 urtetik gora

5

7 urte baino gehiago eta 10 urte bitarte

3,5

5 urte baino gehiago eta 7 urte bitarte

2,5

3 urte baino gehiago eta 5 urte bitarte

1,5

1 eta 3 urte bitarte

1

2. Proposamenaren kudeaketa (bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa). 15 puntu gehienez.

a) Bideragarritasun ekonomikoa (10 puntu gehienez).

Proposamen batek bideragarritasun ekonomiko handiagoa du baldin behar adinako finantzaketa badu; eskatutako diru kopurua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta puntu gehiago emanen zaizkio, horrek frogatzen duelako behar adinako finantzaketa duela proposatutako kultur jarduera aurrera eramateko.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

%30 arte

10

%30 baino gehiago, %40 arte

9

%40 baino gehiago, %45 arte

7

%45 baino gehiago, %50 arte

5

%50 baino gehiago, %60 arte

4

%60 baino gehiago, %65 arte

2

%65 baino gehiago, %70 arte

1

b) Aurrekontua proiektuaren araberakoa izatea edo orekatua izatea (5 puntu gehienez).

Puntuazio handiagoa emanen da baldin eta aurrekontua orekatua bada kontzeptu guztiei dagokienez (cacheak, azpiegiturak eta material teknikoa, langileak, komunikazioa eta beste), eta aurkeztutako proposamenarekin bat etortzen bada.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5 arte

Ongi

4 arte

Nahikoa

3 arte

Eskasa

2 arte

Urria

1

3. Proposamenaren inpaktua. 25 puntu gehienez.

a) Proposamenean euskara erabiltzea (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan baloratuko da ea euskara erabiliko den proposatutako programazioan.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Handia

5,0 arte

Erdi-mailakoa

2,5 arte

Urria

0

b) Genero-berdintasunaren ikuspegia txertatzea, bai entitatearen antolamenduan (rol profesionalen banaketa sexuaren arabera, eta barne-ekintzak), bai programaren helburu eta ekintzetan (5 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Desberdintasunaren gaiari modu espezifikoan eta kritikoan heltzen dioten proiektuak, edo genero-rolak eta -estereotipoak haustearekin eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorrari ekarpena egitearekin zuzenean lotutako ekintza positiboak garatzen dituztenak

2 puntu

Sorkuntzako, zuzendaritzako eta kudeaketako rolen banaketa paritarioa aurreikusten duten proiektuak.

2 puntu

Desberdintasun egoerak detektatzen eta zuzentzen laguntzen duten barne ekintzak egiten dituzten entitateak (prestakuntza, berdintasun planak, jazarpenari aurre egiteko protokoloak, familia-kontziliaziorako erantzunkidetasuna sustatzea eta antzekoak).

1 puntu

c) Neurririk hartu den bermatzearren proposamena iristen zaiela bazterketa arriskuan daudenei eta/edo dibertsitate funtzionala dutenei (5 puntu gehienez).

Irizpide hau baloratzeko, oinarri hartuko dira eskaera azaltzeko txostenean jasotako datuak. Balorazio ona emanen zaie, baldin eta jarduera paraleloak egiten badira edo prezio politikak badituzte (abonamenduak, deskontuak, prezio bereziak gizarte bazterketako arriskuan dauden kolektiboentzat, dibertsitate funtzionala dutenentzat, gazteentzat edo adinekoentzat).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5,0 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

1,5 arte

Urria

0

d) Entitateak egindako ahaleginak publiko berriak erakartzeko bitartekaritza eta hezkuntza ekintzen bidez, batez ere 11 urte bitarteko haurrak eta 35 bitarteko gazteak, eta talde eta pertsonarik kalteberenak (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan, baloratuko da ea hezkuntzako jarduerarik edo jarduera pedagogikorik eginen den, hala nola tailerrak, adituen eskolak, edo bitartekotza jarduerak (gizarte programa bat izatea, edo komunitatearen dinamizaziorako programa bat, herritarrek parte hartzeko jarduerak, etab.), publiko zabalago bati zuzendurik, haien parte-hartzea handitzeko xedez. Taula honen arabera emanen dira puntuak:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5,0 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

1,5 arte

Urria

0

e) Komunikazio plana (5 puntu gehienez).

Irizpide honetan baloratuko da nolako koherentzia duen proposamenaren komunikazio planak, baita webgunerik edo sare sozialik duen ere.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5,0 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

2,5 arte

Urria

1

9. Dirulaguntzak emateko ebazpena.

9.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

9.2. Dirulaguntza hau emateko prozeduraren harira ematen diren ebazpen guztiak jakinarazteko modua izanen da horiek argitaratzea Artem Jaialdiarren deialdiaren fitxan, Nafarroako Gobernuaren webguneko tramiteen katalogoan (https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/subvencion-para-festivales-y-certamenes-de-artes-escenicas-artem-festival-2022).

Horretaz gainera, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaizkio, eskabidean berak adierazitako helbide elektronikoaren bidez. Deialdiaren ebazpena Kultura eta Kirol Departamentuko iragarki-taulan ere argitaratuko da (Navarrería kalea 39, Iruña).

9.3. Berariazko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legerian xedatuari jarraikiz. Ustezko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

9.4. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, hura kudeatzen duen organora jotzen ahal da, helbide elektroniko honen bidez: iniciativacultural@navarra.es

10. Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

10.1. Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak interes sozialekotzat hartuko dira, baldin eta helbide fiskala Nafarroan duten pertsonek egiten badituzte, eta horiek ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako batean alta emanda badaude (legearen 4.f) artikuluan aipatzen dira), arau horretan aurreikusitako zerga-pizgarrien aplikazioaren ondorioetarako. Ondorio horretarako, eskatzaileek IV. eranskina bete beharko dute.

10.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

10.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek 13.1 oinarrian aipaturiko azken memorian zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu beharko dute laguntza horiek zer eragin izan duten diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira.

11. Onuradunek bete beharrekoak.

11.1. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, onuradunek (pertsona fisikoak izan ezik) gardentasun betebeharraren gaineko aitorpena aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritakoarekin.

Hemen deskargatzen ahal dira gardentasun betebeharrari buruzko adierazpen-ereduak:

https://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/001_Transparencia_E.pdf

Zehapenak galarazi gabe (halakorik ezartzea bidezko izanez gero), onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratzen badu, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

11.2. Deialdi honen bidez diruz laguntzen den programarako baizik ez da erabiliko laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak beteko dira.

11.3. Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalean justifikatzea diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu egin den.

11.4. Onuradunek laguntza jasotzen duten proiektuei buruzko ahozko edo idatzizko informazio edo komunikazio guztietan adierazi beharko dute proiektuak Kultura eta Kirol Departamentuaren dirulaguntza jaso duela.

11.5. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu.

Proiektuan edozein aldaketa egiteko, Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da aurretik; zerbitzu horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

11.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela. Diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, karteletan, iragarkietan edo edozein motatako publizitatean Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute, eta honako hau deskribatzen duen testu bat ezarri: “Diruz lagundua”, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofizialarekin batera.

Logotipoa erabiltzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuaren web-orrian kontsulta daitezke: https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala, edo Argitalpen Atalean.

Ekitaldia dirulaguntza eman aurretik egin bada, ez da nahitaezkoa izanen logoa jartzea inprimatutako materialean (esku-orriak, kartelak). Hala ere, zabalkunde telematikoan, web-orrian eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein hedabidetan, dirulaguntza eman bezain laster aldatuko da, eta Nafarroako Gobernuaren logoa sartuko, aurreko apartatuan deskribatutako baldintzei jarraituz.

11.7. Noiznahi ere onartzea Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten dituen egiaztapen lanak.

11.8. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

11.9. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak eduki beharko dira, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan, eta halaber, dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak edukitzea.

11.10. Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izaten ahal diren bitartean.

11.11. Entitateak ebaluazio txosten bat aurkeztu beharko du proiektua amaituta. Txosten horretan, proiektuaren alderdiak noraino bete diren adieraziko du, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotako adierazleekin alderatuta.

11.12. Entitateak aurreko 11.11 oinarrian aipatzen den ebaluazio txostenean jasotako proiektuari buruzko informazioa osatu beharko du genero berdintasunari buruzko memoria batekin. Memoria horren helburua izanen da Nafarroako kultur sektoreak genero ikuspegiari dagokionez duen errealitatea ezagutzen laguntzea eta autoebaluazioa egitea. Horretarako, honako gidoi honi jarraituko zaio eta VI. eranskineko ereduaren arabera beteko da:

–Entitatearen egitura: sexuaren araberako banaketa zuzendaritza-organoetan eta langileen lanpostuetan.

–Egindako jardueren edukiari buruzko gogoeta: genero-rolaren edo -estereotipoaren hausturan nola eta noraino eragiten duen ezartzea (zehaztu eta justifikatu labur-labur).

–Parte-hartzea, sexuaren arabera banakatua:

  • Egindako jardueren egileak (egileak emakumezkoak diren, gizonezkoak edo anonimoak). Pertsona bat baino gehiago badira, zehaztu emakumeen eta gizonen kopurua.
  • Zuzendaritza edo kudeaketa (gizona edo emakumea). Pertsona bat baino gehiago badira, zehaztu emakumeen eta gizonen kopurua.
  • Programatutako jardueretan izan den parte-hartzea, sexuaren arabera bereizita.

–Diruz lagundutako proiektuaren eta entitatearen autobalorazioa, genero-dimentsioari dagokionez.

11.13. Entitateak konpromisoa hartzen du jardueraren komunikazioa eta zabalkundea egiteko publizitate- edo informazio-euskarrietan erabiltzeko hizkuntza eta irudi inklusiboak eta ez-sexistak. Halaber, egiten diren dokumentuetan hizkera inklusiboa erabiliko da; horretarako, onuradunek kontsulta dezakete “Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: El Género como prioridad” gida, helbide honetan eskuragarri: http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf.

12. Ordaintzeko moduak.

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

12.1. Oro har:

Oro har, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Proiektua bukatutakoan egin daiteke justifikazio hori, edo, bestela, partzialki, proiektuaren %25, %50 eta %75 gauzatu ondoren.

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du justifikazio partzialean:

a) Eskabidea, honako hauek adierazita: ordainketa mota eta eskatutako zenbatekoa.

b) Diruz lagundutako jarduera dela-eta izandako gastuen fakturen edo, bestela, merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, baita egindako ordainketen frogagiriena ere, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa) eta ordainketaren data; zerrenda hori Excel formatuan igorriko da, V. eranskineko eredua erabilita.

c) Orobat, aurkeztuko dira egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, eta egindako ordainketen frogagiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzeko. Fakturek bat etorri beharko dute Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

6.1 oinarrian ostatu, mantenu eta joan-etorrietako gastuei buruz araututakoa betetzen dela baloratzeko, entitate onuradunak gastu horiei buruz V. eranskinean ezarritako xehetasunak eman beharko ditu (dena den horrek ez du esan nahi gastu horien ordainketa justifikatu behar ez duenik).

d) 100 eurotik gorako gastuen ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

e) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, norberaren edo besteren baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin finantzatu direnean, horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela. Horretarako, V. eranskineko eredua erabili beharko da.

f) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

g) Proiektuari lotutako eta kontabilizatutako gastu eta diru-sarreren zerrenda.

Agiri horiek erregistroan aurkeztuko dira, 5.2 eta 5.3 oinarrietan araututakoari jarraikiz.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.2. Konturako ordainketa.

Konturako ordainketak egiten ahalko dira, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren.

Konturako ordainketa bat eskatzeko epea bukatuko da justifikazioa aurkezteko epea bukatu baino hilabete bat lehenago.

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du justifikazioan:

a) Eskabidea, adierazita zer ordainketa mota den (konturako ordainketa) eta zer diru kopuru eskatzen den.

b) Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, V. eranskineko eranskina erabilita.

c) Orobat, aurkeztuko dira egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, eta egindako ordainketen frogagiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzeko. Fakturek bat etorri beharko dute Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

6.1 oinarrian ostatu, mantenu eta joan-etorrietako gastuei buruz araututakoa betetzen dela baloratzeko, entitate onuradunak gastu horiei buruz V. eranskinean ezarritako xehetasunak eman beharko ditu.

d) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, norberaren edo besteren baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin finantzatu direnean, horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela. Horretarako, V. eranskineko eredua erabili beharko da.

e) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Dokumentazio hori erregistroan aurkeztuko da eskaerarekin batera, ordainketa partzial bakoitza baino lehen edo ordainketa osoa eskatzean.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.3. Aurrerakina.

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %50 aurreratzen ahalko da.

Horretarako, entitateak Kultur Ekintza Zerbitzuari eskatu beharko dio, adieraziz zer nolako ordainketa den (aurrerakina) eta zein den eskatutako zenbatekoa. Halaber, dirulaguntzaren helburuak betetzeko ordainketa hori jaso behar duela frogatzeko dokumentazio egokia aurkeztu beharko du (egoera-balantzea edo diruzaintzako egoera-orria, eta egiteko dauden kobrantzen eta ordainketen zerrenda, hilabeteka banakatua). Aurrerakina Nafarroako Erregistro Orokorraren bidez eskatu behar da (telematika bidez edo aurrez aurre, 5.2 eta 5.3 oinarrietan araututakoari jarraikiz).

Aurrerakina eskatzeko epea hilabetekoa da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

13. Justifikatzeko epea eta modua.

13.1. Aurreko apartatuan adierazitako ordainketa moduetatik zein aukeratzen den gorabehera, onuradunek, dirulaguntza likidatzeko, jarraian zerrendatzen diren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, adierazitako epean, Nafarroako Erregistro Orokorrean (telematika bidez edo aurrez aurre, 5.2 eta 5.3 oinarrietan araututakoari jarraikiz):

–Dirulaguntza eman zenean bukaturik zeuden proiektuak, barne harturik dirulaguntza ematen duen ebazpenaren eguna: bi hilabete, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Dirulaguntza ematen duen ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera eta 2022ko irailaren 6a baino lehenago bukatzen diren proiektuak (bi egun horiek barne): bi hilabete, proiektua bukatu eta biharamunetik hasita.

–2022ko irailaren 7tik aurrera bukatzen diren proiektuak (egun hori barne): 2022ko azaroaren 7a, egun hori barne.

Aurkeztu beharreko agiriak:

a) Eskabidea, honako hauek adierazita: ordainketa mota eta eskatutako zenbatekoa.

b) 12.1 (b, c, d, e) oinarrian adierazitako dokumentazioa.

c) Proiektuaren bukaerako memoria. Proiektuaren ebaluazio txostena, barnean duela generoari buruzko memoria.

d) Proiektuan egindako jardueren ebaluazio txostena, 11.11 oinarrian zehaztutakoaren arabera.

e) Elementu inprimatuak eta publizitatekoak, eta/edo zabalkundea egiteko erabili diren web-orrietarako estekak.

f) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, aurrekontua orekatua dela egiaztatzeko. Horiek V. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko dira.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

Hala ere, konturako ordainketaren bat egin bada, onuradunek frogagiriak hilabeteko epean aurkezten ahalko dituzte, diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko epea bukatzen denetik hasita, betiere horietan agertzen bada gauzatze epe horren barnean dauden gastuei dagokien ordainketa dela (fakturak eta merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten agiriak). Agiri horiek jaso eta aztertu ondoren, organo kudeatzaileak espedientea ixteko txostena eginen du, edo, bestela, oker kobratutako kopuruak itzultzeko espedientea hasiko du.

Ordainketa partzialen bat edo konturako ordainketaren bat egin bada, ez da beharrezkoa izanen aurkeztutako dokumentazioa berriz aurkeztea.

13.2. Ezarritako epean hala justifikatu ezik, justifikatu ez diren gastuei dagokien dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

Eskaeraren edukia egokiro haztatu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da behar bezala betetzea 13. oinarrian adierazitako dokumentazioa.

13.3. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

14. Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

14.1. Deialdi honetan aurreikusten diren laguntzak bateragarriak dira helburu bera duten beste dirulaguntza batzuekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarenak izan edo beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.

14.2. Hala ere, kasu guztietan, bateraezinak izanen dira Foru Komunitateko Administrazioko Kultura eta Kirol Departamentuak proiektu bererako ematen duen beste edozein laguntza edo dirulaguntzarekin.

14.3. Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

15. Laguntza itzultzea.

Onuradunak programa gauzatu dela behar bezala justifikatu ezean, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta dirulaguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

16. Arau-hausteak eta zehapenak.

16.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

16.2. Zehapen prozedura izanen da ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen V. tituluan.

17. Hornitzaileak kontratatzea.

Dirulaguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obrak egitearen kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, ekipamendu ondasunak erosteko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuetako gastuen kasuetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, dirulaguntzaren xedeko kostuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina entitate ez badago edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada.

Baldintza hori betetzat joko da baldin eta hiru eskaintza edo gehiago eskatu badira eta jasotako proposamenetatik onena hautatu bada, salbu eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik, ez badago merkatuan hornidura hori egiten edo zerbitzu hori ematen duten entitate aski, edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egina bada.

18. Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

19. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

20. Eredu edo txantiloien zerrenda.

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, zeinak eskuragarri baitadude Nafarroako Gobernuaren webgunearen izapideen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/enpresek-eta-profesionalek-antolatutako-arte-eszenikoen-eta-musikaren-arloko-jaialdiak-eta-lehiaketak-2022-artem-festival).

I. eranskina.–Eskabide eredua.

II. eranskina.–Proiektuaren deskripzio-memoria.

III. eranskina.–Eskaeraren datu ekonomikoak.

IV. eranskina.–Kultur mezenasgoa.

V. eranskina–Justifikazioen informazio ekonomikoa.

VI. eranskina. –Genero-memoria.

VII. eranskina–Gardentasunari buruzko adierazpena.

Iragarkiaren kodea: F2204508