78. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

32E/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, dirulaguntzen deialdi hau onesten duena, “IDEIA 2022. Kultur entitateentzako dirulaguntza, kultur hedapenerako proiektuak egiteko”. DDBN identifikazioa: 616720.

Kulturaren hirugarren sektorea eta haren inguruko egiturak –irabazi-asmorik gabe eta interes orokorreko helburuekin osatzen direnak– funtsezkoak dira kultur jardueraren garapenerako eta, azken batean, baita herritarrek kultura berdintasunez eskuratzeko ere. Kontu horrek munta handia du; izan ere, Espainiako Konstituzioak berak garrantzi handia ematen dio kulturari: aitzinsolaseko bosgarren paragrafoan haren aipamena egiten du, aurrerapenaren dimentsio kulturalaz ari dela, eta 44. artikuluan ezartzen du botere publikoek bermatu behar dutela kultura herritarren eskueran egotea, eta, orobat, kultura bultzatu beharra dutela, espainiar guztien eskubide besterezina baita; garrantzi hori Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legearen 2. artikuluan ere jasota dago.

Kultur egitura horiek funtsezkoak dira kulturaren jarduna egiteko eta, azken batean, herritarrek kultura parekotasunez eskuratzeko.

COVID-19ak eragindako osasun krisia bat-batean agertzeak eta, horren ondorioz, agintariek herritarren jardun arrunta mugatzeko salbuespeneko neurriak hartzeak oso eragin negatiboa izan dute kultur egitura horien funtzionamenduan.

Egoera horren aurrean, deialdi honetan jasotako dirulaguntzek eta laguntza neurriek helburu dute kultura eskuratzea eta bizitza kulturalean parte hartzea, baita kalitatezko arte eskaintza bat faboratzea ere, askotarikoa, berritzailea eta herritar guztientzako interesgarria. Xedea da, funtsean, Nafarroako kulturaren hirugarren sektorearen sormenari eustea, bestela ezinezkoa bailitzateke kulturaren jardun arruntera itzultzea.

Deialdi honen xedea da, halaber, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari laguntzea, bai kultur sektorean bai herritar guztien artean.

Kontuan harturik betetzen direla hala helburua nola gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen baldintzak eta betebeharrak, eta ikusirik espedientean kontu-hartzailetza delegatuaren adostasuna ageri dela, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak proposatu du onets daitezela “IDEIA 2022. Kultur entitateentzako dirulaguntzak, kultur hedapenerako proiektuak egiteko” izeneko deialdia eta haren oinarri arautzaileak, 140.000 euroko gastua baimendu dadila 2022ko gastu-aurrekontuko “IDEIA: Kultur entitateentzako dirulaguntzak, kulturaren hedapenerako eta dibulgaziorako” izeneko A20002 A2500 4816 334104 partidaren kargura, eta foru agindu hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Deialdi hau onestea: “IDEIA 2022. Kultur entitateentzako dirulaguntza, kultur hedapenerako proiektuak egiteko”.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, zeinak jaso baitira foru agindu honen eranskinean.

3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontuko kreditu hauek baimentzen dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-4816-334104: IDEIA: Kultur entitateentzako dirulaguntzak, kulturaren zabalkunderako eta dibulgaziorako

2022

140.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko martxoaren 22an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA

Oinarri arautzaileak, “IDEIA 2022. Kultur entitateentzako dirulaguntza, kultur hedapenerako proiektuak egiteko” deialdiarenak

1. Dirulaguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. Deialdiaren xedea da kultur proiektuak egiteko kultur entitate eta elkarteei emanen zaizkien laguntzak arautzea; entitate eta elkarte horiek modu iraunkorrean gauzatu beharko dituzte hedapeneko jarduerak (hitzaldiak, mintzaldiak, erakusketak, lehiaketak eta biltzarrak) Nafarroako Foru Komunitatean, Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiari dagozkion eskumenen esparruaren barnean.

1.2. Irismen soziala eta inklusiboa duten elkarteen esparruak gauzatuko ditu proiektu horiek. Gizarte ehuna eta Nafarroako kultura sortzen, mantentzen eta sustatzen lagundu behar dute, eta populazio osoari zuzenduak egon.

1.3. Proiektuak 2021ko azaroaren 2tik 2022ko azaroaren 1era bitarte egin behar dira.

Jarduera hauek deialditik kanpo gelditzen dira:

a) Liburuak eta aldizkariak argitaratzea, bai ohiko euskarrian bai euskarri magnetiko edo informatikoan, edo argitalpen diskografikoak, artearen, kulturaren edo zientziaren gainekoak direnak.

b) Arte eszenikoetako eta musikako jarduketak, euskarri digitalean egindakoak barne.

c) Zinemako eta ikus-entzunezko arteetako emanaldiak.

d) Nafarroako kultur ondare immateriala dokumentatzeko, ikertzeko, transmititzeko, iraunarazteko, hedatzeko eta sustatzeko proiektuak.

1.4. Deialdiaren helburua da Nafarroako kultur jarduera biziagotzea, kultur entitateei laguntza emanez bereziki interesgarritzat jotzen diren eta aurreko apartatuan aipatzen den xedea betetzen duten berariazko jarduerak egiteko.

1.5. Entitate bakoitzak proiektu bakar bat aurkezten ahalko du.

2. Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Laguntza hauek eskatzen dituzten entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Irabazi-asmorik gabeko elkartea edo fundazioa izatea, estatutuetan daukana, bere xede eta helburuen artean, deialdi honen xedeari lotutako jarduerak egitea.

b) Legez 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen eratutako entitatea izatea.

c) Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

2.2. Ezin izanen zaie dirulaguntzarik eman Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden entitateei.

2.3. Ezin izanen dira onuradun izan zehapen administratibo irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ari diren entitateak, edo, hala bada, zehapen eta kondena epai bat betetzeko zain daudenak, kondena jarri denean sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik.

2.4. Kanpoan gelditzen dira:

a) Toki-erakundeak, beren erakunde autonomoak eta nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki-erakundeen partaidetza duten enpresa-erakunde publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

b) Nafarroako 2022ko Aurrekontu Orokorretan partida izenduna duten entitateak.

c) Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan inskribaturik dauden museoen eta bilduma museografiko iraunkorren titularrak, aldi baterako baimenduta daudenak barne.

d) Sindikatuak, enpresaburuen elkarteak, lanbide elkargoak eta elkarte profesionalak.

2.5. Entitate onuradunek bete beharko dituzte Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak. Ezin izanen dira onuradun izan aipatutako artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden pertsonak eta entitateak.

3. Aurrekontu egozpena eta dirulaguntzaren zenbatekoa.

3.1. Laguntza hauek (140.000 euro gehienez) Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko gastu-aurrekontuaren kargura finantzatuko dira.

3.2. Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70 baino handiagoa.

Onartutako aurrekontua entitateak aurkezten duen aurrekontua izanen da, baina diruz lagungarriak ez diren gastuei dagozkien zenbatekoak kenduta, deialdi honen 6. oinarrian ezarritakoarekin bat.

3.3. Entitate eskatzaile bakoitzarentzako laguntzaren zenbatekoa 15.000 eurokoa izanen da, gehienez ere.

3.4. Aipatutako muga horiek betetzen badira, laguntzaren zenbatekoa eskatutako bera izanen da, aurrekontuan dirua dagoen bitartean.

3.5. Proiektuak aurkeztu eta bakoitzaren aurrekontuak onartu ondoren, unitate kudeatzaileak proiektuen artean banatuko du dirulaguntza, lehentasun hurrenkerari jarraikiz, dirulaguntzaren zenbatekoa agortu arte.

3.6. Gerakinik badago, baina hurrengo proiekturako eskatutako dirulaguntza baino txikiagoa bada, eskatzaileari eska dakioke hasiera batez aurkeztutako proiektua berregin dezala.

Nolanahi ere, proiektua berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere.

Irizpide hauei jarraikiz eginen da doikuntza hori:

a) Ezin izanen da murriztu hasierako aurrekontuan sartuta dagoen eta entitatearen beraren baliabideekin (jarduera diruz lagungarriak sortzen ez dituztenekin) finantzatzen den kopurua.

b) Proiektua berregin ondoren banatzen den azken dirulaguntzak errespetatu beharko ditu ezarritako gehieneko ehunekoak.

Berregindako proiektuek Ebaluazio Batzordearen adostasuna beharko dute, laguntza ematea proposatu aurretik.

3.7. Entitate onuradunen batek laguntzari uko eginez gero, unitate kudeatzaileari jakinarazi beharko dio. Uko egitearen ondorioz eman gabe gelditzen den dirulaguntza puntuazio ordenaren arabera dagokionari ematen ahalko zaio. Proiektua berregiten ari baldin bada, dagokion kopurura arte eginen da, eta horren ondotik gerakinen bat baldin badago edo entitateak horri uko egiten badio, puntuazio ordenaren arabera hurrengoa den proiektuari emanen zaio.

4. Proiektu diruz lagungarriak.

4.1. Entitate bakoitzak proiektu bat aurkez dezake. Proiektutzat hartuko da entitate batek, proposatutako helburuak lortzeko, epe jakin batean eta ezarritako aurrekontuarekin garatzen dituen jardueren multzoa.

4.2. Proiektua aurkezteko, 8. oinarrian aipatzen diren apartatuei jarraituko zaie (bertan adierazitako izenarekin eta ordenarekin), eta, nolanahi ere, alderdi hauek izanen ditu:

a) Izena.

b) Deskribapen zehatza. Apartatu honetan, proiektuaren helburuak, horiek lortzeko eginen diren ekintzak eta deialdi honetan baloratuko diren gainerako alderdiak zehaztuko dira. II. eranskineko eredua erabiliko da.

c) Aurrekontua. Atal honetan proiektuaren aurrekontu osoa aurkeztu beharko da, eta bertan argi geldituko da entitateak proiektuari aurre egiteko dituen baliabide ekonomikoak (diru-sarrerak eta gastuak), giza baliabideak (bazkideak, boluntarioak, kontratudunak) eta baliabide materialak (azpiegiturak) koherenteak direla. Aurrekontuaren deskribapena III. eranskineko ereduarekin bat etorriko da.

5. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

5.1. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.2. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horrez gain, eskaerak aurkezten ahalko dira Nafarroako Gobernuaren Atariko tramiteen katalogoan IDEIA deialdiari dagokion fitxaren bidez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kultur-entitateentzako-dirulaguntza-kultur-hedapenerako-proiektuak-egiteko-ideia-2022).

Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainerako agiriak deialdi honen eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta egonen dira eskuragarri lehen aipatutako IDEIA deialdiaren fitxan, Nafarroako Gobernuaren Atariko tramiteen katalogoaren barnean (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kultur-entitateentzako-dirulaguntza-kultur-hedapenerako-proiektuak-egiteko-ideia-2022).

Eskaera aurrez aurre aurkezten bada, interesdunari eskatuko zaio zuzentzeko, baliabide elektronikoen bidez aurkeztuz. Ondorio horietarako, ulertuko da eskaeraren aurkezpen eguna dela zuzenketaren eguna.

5.3. Eskaeraren berariazko inprimakiari (I. eranskina) erantsi behar zaion dokumentazioa ondotik zehazten dena da. Dokumentazio guztia eskaneatua aurkeztuko da, ongi bereizitako eta behar bezala identifikatutako agirietan:

a) Entitatearen estatutuak.

b) Legez 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen eratutako entitate bat dela frogatzeko agiria.

c) Egoitza soziala eta fiskala Nafarroan dituela frogatzen duen agiria.

d) Proiektuaren deskripzio-memoria, II. eranskinean dagoen ereduaren araberakoa. Proiektuaren deskribapena gehienez ere 30 foliotan egin beharko da, eta, horietatik, hedapen planaren deskribapena DIN A4 neurriko 6 orritan eginen da gehienez ere, alde batetik idatzirik, gutxienez ere 11 puntuko letra mota arruntarekin. Hortik aurrerako informazioa ez da baloratuko.

e) Aurrekontu zehaztua. Memorian proiektuari buruz agertzen diren datu ekonomikoak III. eranskineko ereduari jarraikiz bete beharko dira, eta nahitaezko baldintza da aurkezten den aurrekontuan gastuak eta diru-sarrerak berdinduta izatea.

g) Erakunde eskatzailearen ibilbidea eta esperientzia (8.1.e puntuan aipatua) egiaztatzen duten agiriak.

5.4. Aurreko deialdietan parte hartu duten kultur entitateek ez dituzte aurreko puntuko a, b eta c ataletan aipatutako agiriak aurkeztu beharko, non ez den agiri horietan aldaketaren bat izan.

5.5. Dirulaguntza-eskaera aurkeztuta, deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, pertsona edo entitate interesdunari errekerimendua eginen zaio akatsa zuzen dezan edo falta diren agiriak aurkez ditzan, 10 egun balioduneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, eta adieraziko zaio halaber, hala egin ezean eskaerari uko egin diola ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin.

Eskaeraren edukia egokiro haztatu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da behar bezala betetzea 5. oinarrian adierazitako dokumentazioa.

5.6. Prozesuan zehar, noiznahi ere eskatzen ahalko zaie informazio osagarria eskatzaileei.

6. Gastu diruz lagungarriak.

6.1. Deialdi honen ondorioetarako, gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak badira eta deialdi honetan ezarritako epean egiten badira. Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira, orobat, dirulaguntzaren xedeko proiektua edo jarduera aurrera eramateko izandako gastuak, berreskuratu ezin direnak, baldin eta proiektua ezin izan bada osorik edo zati batean egin agintaritza eskudunek COVID-19aren osasun krisiari aurre egiteko harturiko neurrien ondorioz, eta, betiere, gastu horiek behar bezala frogatuz gero.

Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Entitateak proiektua garatzean egiten dituen gastu hauek hartuko dira kontuan:

a) Zuzeneko kostuak.

–Kontratatutako artisten/hizlarien soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak, betiere proiektuan jasotako ekintzak egiteko beharrezkoak direnenak, kontratazioa lan araubidean egiten den kasuetan; edo ordainsariak edo zerbitzua ematearen kostuak, kontratazioa merkataritza-araubidean egiten den kasuetan.

–Izaera administratiboko eta zuzendaritza tekniko-artistikoko eginkizunetarako kontratatutako langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak, betiere proiektuan jasotako ekintzak egiteko beharrezkoak direnenak, kontratazioa lan araubidean egiten den kasuetan (deialdi honen ondorioetarako, halakotzat hartuko dira administrazio eginkizuna, eginkizun teknikoak, kudeatzailetza, komisario-lanak, zuzendaritza teknikoa, zuzendaritza artistikoa, zuzendaritza exekutiboa, prestakuntza-lanak eta antzekoak); edo ordainsariak edo zerbitzua ematearen kostuak, kontratazioa merkataritza-araubidean egiten den kasuetan. Gastu diruz lagungarrien %15 izanen da, gehienez.

–Kanpoko baliabideak kontratatzearen ondorioz sortutako gastuak, hala nola toki, ekipamendu eta baliabide materialen alokairuak, baita proiektuko ekintzak gauzatzeko behar diren beste batzuk ere.

–Proiektuan sartutako jardueren zabalkunderako, digitalizaziorako eta merkaturatzeko gastuak.

–Artisten edo hizlarien ostatu gastuak, mantenu gastuak (bazkaria/afaria) eta joan-etorrietakoak. Gastu horiek jarraian azaltzen diren mugak izanen dituzte, eta zerbitzua egiten duen enpresak emandako faktura aurkeztu beharko da, salbu eta norberaren ibilgailua erabiltzen bada, kasu horretan behean azaltzen den irizpidea aplikatuko baita:

a) Ostatu gastuak: bakarrik Nafarroaz kanpotik etortzen badira; gau bakoitzeko, 60 euro ordainduko dira gehienez.

b) Mantenu gastuak: otordu bakoitzeko (bazkaria eta afaria) gehienez 20 euro ordainduko dira.

c) Joan-etorriak: norberaren ibilgailua erabiliz gero, gehienez, 0,33 euro kilometro bakoitzeko. Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere turista klaseko txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da.

–Proiektua egiteko beharrezkoak diren finantza gastuak diruz lagungarriak izanen dira, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira.

Entitateari lotutako pertsonen kontratazioaren kostuei dagokienez (proiektua osorik edo partez gauzatzeko), honako arau hauetan araututakoa bete beharko da: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua ezartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68.2 artikulua eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7.d) artikulua.

Dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosiz gero, gastu diruz lagungarritzat hartuko da haien amortizazioa, proiektuari egozten ahal zaion proportzioan, kontabilitateko irizpide orokorren arabera. (114/2017 Foru Dekretua, abenduaren 20koa).

b) Zeharkako kostuak.

–Zeharkako kostuen barrenean daude bai gastu aldakorrak, onuradunak egiten dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkienak, bai gastu finkoak, jarduera zehatz bati egotzi ezin zaizkionak baina beharrezkoak direnak diruz lagundutako jarduera gauzatzeko. Hori Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluan ezarritakoaren arabera aplikatuko da.

–Proiektu bakoitzerako zeharkako kostu diruz lagungarriek proiektuaren aurrekontuan sartuak egon beharko dute, eta ez dira izanen proiektuko gastu diruz lagungarri osoen %15 baino handiagoak.

6.2. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Ondasun higiezinen eta azpiegituren erosketarekin, erabilerarekin eta finantzaketarekin lotuta dauden guztiak. Azken kasu horretan, salbuetsita dago 6.1 puntuan ezarri dena dirulaguntzaren xedeko proiektua gauzatzeko ekipamenduko ondasun inbentariagarriak erosteari buruz.

b) Zentzuz jokatuta proiektua gauzatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

c) Balio erantsiaren gaineko zerga, entitateak berreskura edo konpentsa dezakeena, bai eta antzeko zergak eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere.

d) Entitateko langileen ordainsariak, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata halako 3 baino gehiago badira.

e) Proiektua gauzatzeko kontratatzen diren artista edo hizlariak alde batera utzita, beste pertsona batzuen ostatu, mantenu (bazkaria/afaria) eta joan-etorrietako gastuak.

f) Ordezkaritza, sari, protokolo eta luxuzko gaien gastuak, eta elikagaiak, edariak eta antzekoak erostekoak.

g) Bidesarietako eta aparkalekuetako gastuak.

7. Tramitazioa eta ebaluazioa.

7.1. Eskaerak Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak tramitatuko ditu, norgehiagokako araubidean.

7.2. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak ebazpen bidez izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Batzorde horretako kideen izenak IDEIA deialdiaren fitxan argitaratuko dira, Nafarroako Gobernuaren Atariko tramiteen katalogoaren barnean (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kultur-entitateentzako-dirulaguntza-kultur-hedapenerako-proiektuak-egiteko-ideia-2022). Honako hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, edo, hura izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Idazkaria: Programa Artistikoen eta Hedapenaren Ataleko teknikari bat. Bestela, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko teknikari bat. Hitza izanen du, baina botorik ez.

c) Batzordekideak: Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua, edo, hori izan ezean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko atalburu bat, eta kultura edo ekonomia arloetako bi aditu. Aditu horietako bat, gutxienez, izaten ahalko da Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluko kide bat.

7.3. Balorazio eta adjudikazio prozesua.

1. Ebaluazio batzordeko kideek onartzen diren proiektuak jasoko dituzte, balorazioa egiteko.

2. Balorazio prozesu osoan, batzordeak informazioa eska diezaieke entitateei edozein bide erabiliz, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

Eskatzaileek zilegi dute proiektua azaltzen duen bideo artxibo bat eranstea dokumentazioarekin batera, 15 minututik beherakoa betiere.

3. Behin onartutako aurrekontuak ezarririk, ebaluazio batzordeak proiektuen balorazioa eginen du, eta zehaztuko du zer zenbateko dagokien 8. oinarrian eskatutako gutxieneko puntuazioak gainditu dituzten proiektuei, 3. oinarrian ezarritako mugak kontuan harturik.

4. Proiektuei dagokien zenbatekoa zehazteko, irizpide hauek erabiliko dira, kontuan harturik 3. oinarrian finkatutako mugak:

–Organo kudeatzaileak lehentasun hurrenkerari jarraikiz banatuko ditu laguntzak proiektuen artean, bakoitzak lortzen duen puntuazioaren arabera, dirulaguntzetarako finkatutako zenbatekoa agortu arte.

–Gerakinik badago, baina puntuazio hurrenkeran hurrengoa den proiektuarentzat eskatutako aurrekontua baino txikiagoa bada, eskatzaileari eska dakioke hasiera batez aurkeztutako proiektua berregin dezala, 3.6 oinarrian aurreikusitakoarekin bat. Proiektua berregitean, errespetatu beharko dira 3. oinarrian dirulaguntzarako zehazten diren xedea, baldintzak eta helburuak, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere. Edonola ere, proiektu berreginaren aurrekontua ezin izanen da izan, inola ere, hasieran aurkeztutakoa baino %20 txikiagoa.

5. Batzordeak irizpen lotesle bat emanen du, lortutako emaitzak bilduko dituena.

6. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako irizpena ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

8. Proiektuen balorazioa.

Proiektuen balorazioa errazteko asmoz, entitate eskatzaileak deialdi honen II. eranskinean ageri den deskripzio-memoriaren ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko du; eranskin horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzean baloratu beharreko alderdiak.

Informazio ekonomikoa III. eranskineko inprimakian jakinaraziko da.

Oinarri hauetan ezarritako balorazio irizpideak aplikatuta, gehienez ere 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari.

Dirulaguntza lortu ahal izateko, eskaerak gutxienez 12 puntu lortu beharko ditu 8.1.a) apartatuan (“Proposamenaren interesa eta kalitatea, deialdi honen oinarriei eta Kultur Ekintza Zerbitzuaren helburuei dagokienez”).

Oker betetzen diren datuak edo ausartegiak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak, batzordeak horretarako oinarritzat harturik memoriaren apartatuetan eta III. eranskinean adierazitako datuak:

1. Proposamenaren kalitate artistikoa. 50 puntu gehienez.

a) Proposamenaren interesa eta kalitatea, deialdi honen oinarriei eta Kultur Ekintza Zerbitzuaren helburuei dagokienez (https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2019/220/14) (20 puntu gehienez). Irizpide honetan, proposatutako programazioa baloratuko da (urteko programazioa edo proiektu zehatzak; jarduera finkatuak edo jarduera berritzaileak), interes eta kalitate artistikoaren arabera.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

20 arte

Ongi

15 arte

Nahikoa

12 arte

Hala-holakoa

9 arte

Eskasa

3 arte

Urria

0

b) Proposamenak Nafarroako kultur eskaintzari eginen dion ekarpena, eta, bereziki, Iruñeko Topaketen (1972) 50. urteurrena ospatzeari lotutako jarduerak.

Nafarroako kultur eskaintzaren orekari egiten dion ekarpena baloratuko da, eta, bereziki, Iruñeko Topaketen (1972) 50. urteurrenaren ospakizunekin lotura duten jardueren proposamenak (5 puntu gehienez). Horretarako, kontuan hartuko da antzeko proposamenik dagoen Nafarroan, taula honen arabera:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Ez dago antzeko proposamenik

5 arte

Antzeko proposamenak, 5 baino gutxiago

3 arte

Antzeko proposamenak, 5etik 10era

1 arte

Antzeko proposamenak, 10 baino gehiago

0 arte

c) Proiektuaren lurralde-eremua. Baloratuko da nolako irismena duen programak Nafarroako maparen gainean, kultur eskaintza orekatua izan dadin lurralde osoan (5 puntu gehienez). Horretarako, honako honen arabera baloratuko dira kultur programak edo jarduerak: proiekzioa, hedapen eremua eta beste udalerri batzuetan, eskualdean edo Nafarroan duten eragina.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5,0 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

2,5 arte

Urria

1,0

d) Proposamenaren esperimentazio eta berrikuntza maila (teknologiaz kanpo), Nafarroan lehendik zegoen kultur eskaintzaren aldean (5 puntu gehienez). Baloratuko da noraino den berritzailea Nafarroako oraingo panoramaren aldean, kontuan izanik ikuspegi berriak eta originalak dituen (gaiak, formatuak, metodologiak, jardueraren eragina gisa horretako ekimenak ohikoak ez diren eremu batean, etab.).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5,0 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

2,5 arte

Urria

1,0

e) Entitate eskatzailearen ibilbidea eta esperientzia (5 puntu gehienez). Irizpide honetan, entitatearen ibilbidea baloratuko da, baita haren jarraitutasuna eta egonkortasuna ere, taula honen arabera. Alderdi hori ebaluatzeko, entitate eskatzaileak fundazio-akta aurkeztuko du, elkartea bada, eta, fundazioen kasuan, eraketaren eskritura publikoa Fundazioen Erregistroan inskribatu zeneko data egiaztatzen duen agiria.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

20 urtetik gorako ibilbidea

5,0 arte

10 eta 20 artean

4,5 arte

5 edo gehiago eta 10 baino gutxiago

3,5 arte

3 edo gehiago eta 5 baino gutxiago

2,5 arte

3 baino gutxiago

1,0

f) Gaitasuna partaidetzarako bideak irekitzeko eta mantentzeko eta lankidetza sareak osatzeko beste eragile batzuekin (5 puntu gehienez). Irizpide honetan baloratuko dira beste eragile batzuekin parte hartzeari edo lankidetzan aritzeari lotuta dauden ekimenak, proposatutako jardueran jasota daudenak, proposatutako programa diseinatu, kudeatu eta egiteko orduan.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5,0 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

2,5 arte

Urria

1,0

g) Marketina eta komunikazioa (5 puntu gehienez). Irizpide honetan baloratuko da nolako koherentzia duen proposamenaren komunikazio planak.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5,0 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

2,5 arte

Urria

1,0

2. Proposamenaren kudeaketa (bideragarritasun eta koherentzia ekonomikoa). 25 puntu gehienez.

a) Bideragarritasun ekonomikoa (15 puntu gehienez). Proposamen batek bideragarritasun ekonomiko handiagoa du baldin behar adinako finantzaketa badu; eskatutako diru kopurua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta puntu gehiago emanen zaizkio, horrek frogatzen duelako behar adinako finantzaketa duela proposatutako kultur jarduera aurrera eramateko.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

%0tik %20ra arte

15

%20 baino gehiago, %30 arte

10

%30 baino gehiago, %40 arte

8

%40 baino gehiago, %50 arte

6

%50 baino gehiago, %55 arte

4

%55 baino gehiago, %60 arte

2

%60 baino gehiago, %70 arte

1

b) Aurrekontu-zorroztasuna (10 puntu gehienez). Aurrekontuetan jasotako partidak egokiak eta zehatzak izatea baloratuko da, eta aurrekontua prestatua izatea ekonomia eta efizientzia irizpideei jarraikiz; horrez gainera, baloratuko da jarduera gauzatzeko behar diren partida guztiak ekonomikoki ongi mugatuak izatea.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

10 arte

Ongi

7 arte

Nahikoa

5 arte

Eskasa

2 arte

Urria

0

3. Proposamenaren eragina (zeharkako irizpideak). 25 puntu gehienez.

a) Proposamenean euskara erabiltzea (5 puntu gehienez). Irizpide honetan baloratuko da ea euskara erabiliko den proposatutako programazioan.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Handia

5,0 arte

Erdi-mailakoa

2,5 arte

Urria

0

b) Genero-berdintasunaren ikuspegia txertatzea, bai entitatearen antolamenduan (rol profesionalen banaketa sexuaren arabera, eta barne-ekintzak), bai programaren helburu eta ekintzetan (5 puntu gehienez).

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Desberdintasunaren gaiari modu espezifikoan eta kritikoan heltzen dioten proiektuak, edo genero-rolak eta -estereotipoak haustearekin eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorrari ekarpena egitearekin zuzenean lotutako ekintza positiboak garatzen dituztenak

2 puntu

Sorkuntzako, zuzendaritzako eta kudeaketako rolen banaketa paritarioa aurreikusten duten proiektuak.

2 puntu

Desberdintasun egoerak detektatzen eta zuzentzen laguntzen duten barne ekintzak egiten dituzten entitateak (prestakuntza, berdintasun planak, jazarpenari aurre egiteko protokoloak, familia-kontziliaziorako erantzunkidetasuna sustatzea eta antzekoak).

1 puntu

c) Neurririk hartu den bermatzearren proposamena iristen zaiela bazterketa arriskuan daudenei eta/edo dibertsitate funtzionala dutenei (5 puntu gehienez). Irizpide hau baloratzeko, oinarri hartuko dira eskaera azaltzeko txostenean jasotako datuak. Baloratuko da aurkeztutako programazioan neurriak txertatzea dibertsitate funtzionala dutenengana iristeko eta haien parte-hartzea bultzatzeko.

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5,0 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

1,5 arte

Urria

0

d) Entitateak egindako ahaleginak publiko berriak erakartzeko bitartekaritza eta hezkuntza ekintzen bidez, batez ere 0-11 urte bitarteko haurrak, 12-35 bitarteko gazteak eta talde eta pertsonarik kalteberenak (5 puntu gehienez). Baloratuko da aurkeztutako programazioa publiko berriei zuzenduta egotea eta haiek parte hartzea, taula honen arabera:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Oso ongi

5,0 arte

Ongi

4,5 arte

Nahikoa

3,5 arte

Eskasa

1,5 arte

Urria

0

e) Adierazleak erabiltzea proposatutako programaren interes soziala eta kulturala baloratzeko (5 puntu gehienez). Erabilitako adierazleak baloratuko dira, haien inpaktuarekin batera (kulturan eta tokiko kultur eragileengan, lurraldean eta herritarrengan, ingurumen jasangarritasunean, desberdintasunean...), haztapen taula honen arabera:

KONTZEPTUA

HAZTAPENA

Handia

5,0 arte

Erdi-mailakoa

2,5 arte

Urria

0

9. Dirulaguntzak emateko ebazpena.

9.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori iragaten bada berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskaerak ezetsitzat joko dira.

9.2. Dirulaguntza hau emateko prozeduraren barruan diktatzen diren ebazpen guztiak IDEIA deialdiaren fitxan argitaratuko dira, Nafarroako Gobernuaren Atariko tramiteen katalogoaren barnean (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kultur-entitateentzako-dirulaguntza-kultur-hedapenerako-proiektuak-egiteko-ideia-2022).

Horretaz gainera, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaizkio, eskabidean berak adierazitako helbide elektronikoaren bidez. Kultura eta Kirol Departamentuko iragarki-taulan ere argitaratuko da deialdiaren ebazpena (Navarrería kalea 39, Iruña).

9.3. Berariazko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legerian xedatuari jarraikiz. Ustezko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura eta Kiroleko kontseilariari zuzendua, isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita noiznahi, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

9.4. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, interesdunek hura kudeatzen duen organora jo dezakete, helbide elektroniko honen bidez: iniciativacultural@navarra.es.

10. Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, kultur mezenasgoaren ondorioetarako.

10.1. Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektuak interes sozialekotzat hartuko dira. Ondorio horretarako, eskatzaileek IV. eranskina beteko dute.

10.2. Kultur mezenasgoaren arloko zerga-pizgarriak aplikatzeko, onuradunek bete egin beharko dituzte maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

10.3. Orobat, beren proiektuak gauzatzen laguntzeko mezenasgo eta babesletza ekarpenak jasotzen dituzten onuradunek 13.1 oinarrian aipaturiko azken memorian zehaztu beharko dituzte mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak, eta ebaluatu beharko dute laguntza horiek zer eragin izan duten diruz lagundutako proiektua gauzatzeari begira.

11. Onuradunek bete beharrekoak.

Dirulaguntzen onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

11.1. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, interesdunek gardentasun betebeharraren gaineko aitorpena aurkeztu beharko dute erregistro telematikoaren bidez, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritakoarekin.

Hemen deskargatzen ahal dira gardentasun betebeharrari buruzko adierazpen-ereduak:

https://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/001_Transparencia_E.pdf

Zehapenak galarazi gabe (halakorik ezartzea bidezko izanez gero), onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratzen badu, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

11.2. Deialdi honen bidez diruz laguntzen den programarako baizik ez da erabiliko laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak beteko dira.

11.3. Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalean justifikatzea diruz lagundutako programa gauzatu dela eta zer gastu egin diren.

11.4. Onuradunek laguntza jasotzen duten proiektuei buruzko ahozko edo idatzizko informazio edo komunikazio guztietan adierazi beharko dute proiektuak Kultura eta Kirol Departamentuaren dirulaguntza jaso duela.

11.5. Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu.

Proiektuan edozein aldaketa egiteko, Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da aurretik; baimen hori emanen da baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, ebaluazio batzordearen ustean.

11.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso dela. Diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, karteletan, iragarkietan edo edozein motatako publizitatean Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute, eta honako hau deskribatzen duen testu bat ezarri: “Diruz lagundua”, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofizialarekin batera.

Logotipoa erabiltzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuaren web-orrian kontsulta daitezke: https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala eta/edo haren Argitalpen Zerbitzuaren bidez.

Ekitaldia dirulaguntza eman aurretik egin bada, ez da nahitaezkoa izanen logoa jartzea inprimatutako materialean (esku-orriak, kartelak). Hala ere, zabalkunde telematikoan, web-orrian eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein hedabidetan, dirulaguntza eman bezain laster aldatuko da, eta Nafarroako Gobernuaren logoa sartuko, aurreko apartatuan deskribatutako baldintzei jarraituz.

11.7. Noiznahi ere onartzea Kultura eta Kirol Departamentuko Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten dituen egiaztapen lanak.

11.8. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Kultur Ekimenaren eta Berrikuntzaren Atalari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

11.9. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak eduki beharko dira, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan, eta halaber, dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak edukitzea.

11.10. Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izaten ahal diren bitartean.

11.11. Entitateak ebaluazio txosten bat aurkeztu beharko du proiektua amaituta. Txosten horretan, proiektuaren alderdiak noraino bete diren adieraziko du, hasieran aurkeztutako deskripzio-memorian jasotako adierazleekin alderatuta.

11.12. Entitateak aurreko 11.11 oinarrian aipatzen den ebaluazio txostenean jasotako proiektuari buruzko informazioa osatu beharko du genero berdintasunari buruzko memoria batekin. Memoria horren helburua izanen da Nafarroako kultur sektoreak genero ikuspegiari dagokionez duen errealitatea ezagutzen laguntzea eta autoebaluazioa egitea. Horretarako, honako gidoi honi jarraituko zaio, eta VI. eranskineko ereduaren arabera beteko da:

–Entitatearen egitura: sexuaren araberako banaketa zuzendaritza-organoetan, lan-plantillako postuetan eta masa sozialean.

–Egindako jardueren edukiari buruzko gogoeta: genero-rolaren edo -estereotipoaren hausturan nola eta noraino eragiten duen ezartzea (zehaztu eta justifikatu labur-labur).

–Jardueretan izan den parte-hartzea, sexuaren arabera bereizita:

  • Proiektuaren edo hura osatzen duten jardueren zuzendariak edo kudeatzaileak (gizonezkoak edo emakumezkoak diren). Pertsona bat baino gehiago badira, zehaztu emakumeen eta gizonen kopurua.
  • Programatutako jardueretan izan den parte-hartzea, sexuaren arabera bereizita.

–Diruz lagundutako proiektuaren eta entitatearen autobalorazioa, genero-dimentsioari dagokionez.

11.13. Entitateak konpromisoa hartzen du jardueraren komunikazioa eta zabalkundea egiteko publizitate- edo informazio-euskarrietan erabiltzeko hizkuntza eta irudi inklusiboak eta ez-sexistak. Halaber, egiten diren dokumentuetan hizkera inklusiboa erabiliko da; horretarako, onuradunek kontsulta dezakete “Guía sobre estrategias de comunicación incluyente: El Género como prioridad” gida, helbide honetan eskuragarri:

http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/30B6ABA1-F8D6-468F-8CBB-D5808B5F6575/118955/GUIADECOMUNICACION1213.pdf

12. Ordaintzeko moduak.

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

12.1. Oro har.

Oro har, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Proiektua bukatutakoan egin daiteke justifikazio hori, edo, bestela, partzialki, proiektuaren %25, %50 eta %75 gauzatu ondoren.

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du justifikazio partzialean:

a) Eskabidea, honako hauek adierazita: ordainketa mota eta eskatutako zenbatekoa.

b) Diruz lagundutako jarduera dela-eta izandako gastuen fakturen edo, bestela, merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, baita egindako ordainketen frogagiriena ere, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa) eta ordainketaren data; zerrenda hori Excel formatuan igorriko da, V. eranskineko eredua erabilita.

c) Orobat, aurkeztuko dira egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, eta egindako ordainketen frogagiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzeko. Fakturek bat etorri beharko dute Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

6.1 oinarrian ostatu, mantenu eta joan-etorrietako gastuei buruz araututakoa betetzen dela baloratzeko, entitate onuradunak gastu horiei buruz V. eranskinean ezarritako xehetasunak eman beharko ditu (dena den horrek ez du esan nahi gastu horien ordainketa justifikatu behar ez duenik).

d) 100 eurotik gorako gastuen ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita, hots: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak (hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak), edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri.

e) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, norberaren edo besteren baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin finantzatu direnean, horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela. Horretarako, V. eranskineko eredua erabili beharko da.

f) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

g) Proiektuari lotutako eta kontabilizatutako gastu eta diru-sarreren zerrenda.

Agiri horiek Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez aurkeztuko dira.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.2. Konturako ordainketa.

Konturako ordainketak egiten ahalko dira, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren. Konturako ordainketa bat eskatzeko epea bukatuko da justifikazioa aurkezteko epea bukatu baino hilabete bat lehenago.

Entitateak dokumentazio hau aurkeztuko du justifikazioan:

a) Eskabidea, adierazita zer ordainketa mota den (konturako ordainketa) eta zer diru kopuru eskatzen den.

b) Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da, V. eranskineko eranskina erabilita.

c) Orobat, aurkeztuko dira egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, eta egindako ordainketen frogagiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzeko. Fakturek bat etorri beharko dute Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

6.1 oinarrian ostatu, mantenu eta joan-etorrietako gastuei buruz araututakoa betetzen dela baloratzeko, entitate onuradunak gastu horiei buruz V. eranskinean ezarritako xehetasunak eman beharko ditu.

d) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, norberaren edo besteren baliabideekin edo beste dirulaguntza batzuekin finantzatu direnean, horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela. Horretarako, V. eranskineko eredua erabili beharko da.

f) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

Agiri horiek Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez aurkeztuko dira.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

12.3. Aurrerakina.

Salbuespenez, laguntzak jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira, eta gehienez emandako dirulaguntzaren %50 aurreratzen ahalko da.

Horretarako, entitateak eskaera egin beharko dio Kultur Ekintza Zerbitzuari, adierazita zer ordainketa mota den (aurrerakina) eta zer diru kopuru eskatzen den, eta orobat frogatu beharko du ordainketa hori jaso behar duela dirulaguntzaren helburuak betetzeko, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez dokumentazio egokia aurkeztuz (egoera-balantzea edo diruzaintzako egoera-orria, eta egiteko dauden kobrantzen eta ordainketen zerrenda, hilabeteka banakatua).

Dena den, dirulaguntzaren ordainketa aurreratua egiten ahalko da, behar diren baliabideen falta frogatu behar izan gabe. Horretarako, emandako diru kopurua ezin da 15.000 eurotik gorakoa izan, eta ordainketa aurreratua, berriz, emandako dirulaguntzaren %60tik gorakoa ere ez.

Aurrerakin hori Nafarroako Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez eskatu behar da.

Aurrerakina eskatzeko epea hilabetekoa da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

13. Justifikatzeko epea eta modua.

13.1. Aurreko apartatuan adierazitako ordainketa moduetatik zein aukeratzen den gorabehera, onuradunek, dirulaguntza likidatzeko, jarraian zerrendatzen diren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Erregistro Elektroniko Orokorrean, honako epe hauetan:

–Dirulaguntza eman zenean bukaturik zeuden proiektuak, barne harturik dirulaguntza ematen duen ebazpenaren eguna: bi hilabete, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

–Dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera eta 2022ko irailaren 6a baino lehenago bukatzen diren proiektuak (bi egun horiek barne): bi hilabete, proiektua bukatu eta biharamunetik hasita.

–2022ko irailaren 7tik aurrera bukatzen diren proiektuak (egun hori barne): 2022ko azaroaren 7a, egun hori barne.

Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak, bereizita eta behar bezala identifikatuta, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez:

a) Eskabidea, honako hauek adierazita: ordainketa mota eta eskatutako zenbatekoa.

b) 12.1 oinarriko b), c), d) eta e) letretan eskatutako dokumentazioa.

c) Proiektuaren bukaerako memoria.

d) Proiektuan egindako jardueren ebaluazio txostena, 11.11 oinarrian zehaztutakoaren arabera.

e) Elementu inprimatuak eta publizitatekoak, eta/edo zabalkundea egiteko erabili diren web-orrietarako estekak.

f) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, aurrekontua orekatua dela egiaztatzeko. Horiek V. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko dira.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

Ordainketa partzialen bat edo konturako ordainketaren bat egin bada, ez da beharrezkoa izanen aurkeztutako dokumentazioa berriz aurkeztea.

13.2. Ezarritako epean hala justifikatu ezik, justifikatu ez diren gastuei dagokien dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

Eskaeraren edukia egokiro haztatu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da behar bezala betetzea 13. oinarrian adierazitako dokumentazioa.

13.3. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den ehunekoa aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

13.4. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak justifikazioko kontu horien gaineko berrikuspen txostenak egiten ahalko ditu, Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatua dagoen jarduneko kontu-auditore baten bidez.

Txosten horiek honako hauek betez eginen dira:

a) Txostenen kontratazioa Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginen du.

b) Txostena maiatzaren 17ko EHA/1413/2007 Aginduan ezarritakoarekin bat eginen da. Agindu horren bidez, kontu-auditoreek dirulaguntzen justifikazio-kontuak berrikusteko lanetan bete beharreko jarduketa-araua onetsi zen.

14. Dirulaguntzen pilaketa eta bateragarritasuna.

14.1. Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzarekin batera, helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.

Dena dela, bateraezina izanen da Foru Komunitateko Administrazioak eta foru-sektore publiko instituzionalak proiektu bererako ematen duten beste edozein dirulaguntzarekin.

14.2. Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

15. Laguntza itzultzea.

Onuradunak programa gauzatu dela behar bezala justifikatu ezean, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta dirulaguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraikiz eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluarekin bat.

Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

16. Hornitzaileak kontratatzea.

Gastu diruz lagungarria 12.000 eurotik gorakoa bada, ekipamenduko ondasunen horniduren kasuan edo aholkularitza eta laguntza enpresek emandako zerbitzuen kasuan, onuradunak frogatu egin beharko du, organo emailearen aurrean, hornitzailea hautatu duela efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz.

Baldintza hori betetzat joko da baldin eta hiru eskaintza edo gehiago eskatu badira eta jasotako proposamenetatik onena hautatu bada, salbu eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik, ez badago merkatuan hornidura hori egiten edo zerbitzu hori ematen duten entitate aski, edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egina bada.

17. Arau-hausteak eta zehapenak.

17.1. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

17.2. Zehapen prozedura izanen da ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen V. tituluan.

18. Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

19. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

20. Eredu edo txantiloien zerrenda.

Eskabidea eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta Tramiteen Katalogoko fitxan egonen dira eskuragarri (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kultur-entitateentzako-dirulaguntza-kultur-hedapenerako-proiektuak-egiteko-ideia-2022).

I. eranskina.–Eskabide eredua.

II. eranskina.–Proiektuaren deskripzio-memoria.

III. eranskina.–Eskaeraren datu ekonomikoak.

IV. eranskina.–Kultur mezenasgoa.

V. eranskina–Justifikazioen informazio ekonomikoa.

VI. eranskina. –Genero-memoria.

VII. eranskina–Gardentasunari buruzko adierazpena.

Iragarkiaren kodea: F2204507