78. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

NAFARROAKO PARLAMENTUA. Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuraren erabakia, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakari José Ignacio Cabeza del Salvador jauna izendatzen duena.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, 2022ko apirilaren 8an egindako bileran, Nafarroako Kontuen Ganbera arautzen duen abenduaren 20ko 19/1984 Foru Legearen 25. artikuluarekin bat, eta behar den gehiengoarekin, José Ignacio Cabeza del Salvador jauna izendatu du Kontuen Ganberako lehendakari, sei urteko aldi baterako.

Iruñean, 2022ko apirilaren 8an.–Lehendakaria: Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2205244