78. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

AKATS ZUZENKETA, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urtarrilaren 14ko 2/2022 Foru Aginduaren argitalpenarena, zeinaren bidez kargutik kendu baitzen Amaya Ruiz Irurita andrea, Uholdeen aurkako eta Ibai Inguruneko Jarduketen bulegoko burua.

2022ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 1ean, argitaratu zen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urtarrilaren 14ko 2/2022 Foru Agindua, zeinaren bidez kargutik kendu baitzen Amaya Ruiz Irurita andrea, Uholdeen aurkako eta Ibai Inguruneko Jarduketen bulegoko burua.

Idazkari tekniko nagusi honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara zedin igorritako testuan akats bat dagoela oharturik, ofizio honen bidez hori zuzentzea eskatzen da.

Hau da egin beharreko zuzenketa:

Honako hau dioen tokian:

“2/2022 Foru Agindua, urtarrilaren 14koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Amaya Ruiz Irurita andrea, Uholdeen aurkako eta Ibai Inguruneko Jarduketen Bulegoko burua”.

Honako hau behar du:

“2/2022 Foru Agindua, urtarrilaren 14koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Amaya Ruiz Irurita andrea, Uholdeen aurkako eta Ibai Inguruneko Jarduketen Bulegoko burua”.

Iruñean, 2022ko apirilaren 1ean.–Idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiain.

Iragarkiaren kodea: F2204913