77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko apirilaren 6an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela “NA-4150 errepidean (Leitza-Goizueta-Hernani) bi bihurgune hobetzea, 4+780 KPan eta 4+970 KPan” izeneko proiektuko obrek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren irailaren 24ko 60/2021 Foru Aginduaren bidez (2021eko 242. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 19koa), behin-behinekoz onetsi zen “NA-4150 errepidean (Leitza-Goizueta-Hernani) bi bihurgune hobetzea, 4+780 KPan eta 4+970 KPan” izeneko proiektua, eta jendaurrean jarri zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 25eko 14/2022 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen “NA-4150 errepidean (Leitza-Goizueta-Hernani) bi bihurgune hobetzea, 4+780 KPan eta 4+970 KPan” izeneko proiektua.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi du, zirkulazioa eta ikuspena hobetzeko, erabaki dela NA-4150 errepidea zabaltzea eta hobetzea bi bihurgune zehatzetan; izan ere, puntu horietan errepideak ez ditu trazadura- eta sekzio-baldintza egokiak, zabalera estua da eta oso erradio txikiak ditu. Hori dela eta, obrei ahalik eta azkarren ekitea aholkatzen du, eta, beraz, beharrezko diren lurrak eskuratzeko tramiteak arintzearren, beharrezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Deklaratzea presakoa dela “NA-4150 errepidean (Leitza-Goizueta-Hernani) bi bihurgune hobetzea, 4+780 KPan eta 4+970 KPan” izeneko proiektuko obrek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

2. Ukitutako ondasun eta eskubide horiek eskuratzeko, 898,00 euroko gastua kalkulatu da, zeina 2022ko gastu-aurrekontuko “NA-4150 errepidea hobetzea” izeneko 220002-22100-6010-453221 partidaren kargura ordainduko baita.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratzen den egunetik beretik ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta haren kontra, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau jakinaraztea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Kontu-hartzailetza delegatuari.

Iruñean, 2022ko apirilaren 6an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2205108