77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2022. urtean Kirol Eskolak antolatzen dituzten Zizur Nagusiko Kirol Klubentzako dirulaguntzen deialdi publikoaren laburpena

DDBN (Identif.): 619754.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/619754).

Alkatetzaren 2022ko apirilaren 6ko 296/2022 Ebazpenaren bidez onartua.

Lehenengoa.–Onuradunak:

Dirulaguntza ematea oinarritzen duen egoeran dauden kirol-klubak, baldin eta deialdiaren 4. oinarrian aurreikusitako egoerak gertatzen badira, eta Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan ezarritako debeku-kausetako batean ere ez badaude.

Bigarrena.–Xedea:

a) Zizur Nagusiko kirol-instalazioetan abonatutako haurren kirol-jarduera sustatzea, hitzartutako kirol-diziplinetan, bai eta dirulaguntzaren deialdi honen indarreko epean sor daitezkeen beste diziplina batzuetan ere, horretarako hitzartutako tokiko kirol-kluben bitartez, eta diziplina horietan fidelizatzea.

b) Klubek goragoko kategorietako taldeak eta parte-hartzaileak eduki ahal izatea eta behar izatea erraztea, eta, aldi berean, pertsonak eta taldeak maila altuan parte hartzera iritsi ahal izatea.

c) a) eta b) ataletik eratorritako kostuak finantzatzen laguntzea.

Hirugarrena.–Oinarri Arautzaileak:

Dirulaguntzen deialdi publikoa, norgehiagoka-erregimenean, 2022an kirol-eskolak antolatzen dituzten Zizur Nagusiko Kirol Klubentzat.

Laugarrena. Zenbatekoa.

168.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Zizur Nagusian, 2022ko apirilaren 6an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2205122