77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Aritzalako 25. poligonoko 86. lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2022ko martxoaren 4an eman ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Aritzalako Kontzejuko 25. poligonoko 86. lurzatiaren eremuan, Saul Granel Sevillak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatutako egunkarietan argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin; orobat, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie, azter dezaten eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Deierrin, 2022ko apirilaren 7an.–Alkate udalburua, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2205197