77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Deialdia, dirulaguntzak emateko, merkataritzako eta turismoko jarduerak antola daitezen, irabazi-asmorik gabe, 2022. urtean. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 619292.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/619292).

Arlo honetan indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin bat, San Adriango Udalak, osoko bilkuran, deialdiaren oinarriak onetsi ditu dirulaguntzak emateko, merkataritzako eta turismoko jarduerak antola daitezen, merkataritza eta turismoko elkarteek herrian merkataritza eta turismoa bultzatze aldera antolatzen dituzten ekitaldiak diruz laguntzeko, baldin eta jarduerok lagungarri eta/edo osagarri suertatzen badira udal eskumeneko jarduerekiko.

San Adrianen, 2022ko apirilaren 5ean.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2204984