77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Aldaketa Plan Orokorreko determinazio xehatuetan.
Hasierako onespena Aldaketa hirigintzako araudiaren
“Etxebizitza, etxe-sailean” 34. artikuluan

Milagroko Udalak, 2022ko martxoaren 31n egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen “Milagroko Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuen aldaketa” izeneko dokumentua, David Herranz Veleiro arkitektoak idatzia eta Sara Lebrero Cristóbalek sustatua. Dokumentu horrek Milagroko Plan Orokorreko aldaketa xehatu bat jasotzen du, hau da, hirigintzako araudiaren “Etxebizitza, etxe-sailean” 34. artikuluaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hilabete bateko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Milagron, 2022ko apirilaren 6an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2205076