77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia ZUC-8an eta UE-5ean. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2022ko martxoaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat 5. poligonoko 1100.-1101.-1102. lurzatietan, Marta Caro Sádabak eta beste hiruk sustatua. Planaren xedea da 1102. lurzatiko 204 m² azpisailkatzea eta lerrokadura berria definitzea portxeak eraikitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Halaber, iragarkia Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan ere argitaratuko da. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mendabian, 2022ko apirilaren 6an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2205106