77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa xehatua Udal Planeko UE 28 unitatearen eremuan,
13. poligonoko 1137. lurzatian. Hasierako onespena

Alkate udalburuak, 2022ko martxoaren 31ko Alkatetzaren ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatua Mendabiako Udal Planeko UE 28 unitatearen eremuan, katastroko 13. poligonoko 1137. lurzatian, Construcciones López Irigaray SL enpresak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 eta 72. artikuluetan xedatutakoarekin. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria osoko bilkurari igorriko zaio behin betiko onets dezan, bidezkoa bada.

Mendabian, 2022ko apirilaren 1ean.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2204855