77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Udal Plan Orokorreko aldaketa egituratzailea, 1. poligonoko 28. lurzatian. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2022ko martxoaren 17an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzailea egitea Lesakako Udal Plan Orokorrean. Aldaketa Pedro Elgorriaga Lasagak sustatu du, eta 1. poligonoko 28. lurzatiari dagokio.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lesakan, 2022ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2204844