77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa, Cordovillako 1. poligonoko 516. lurzatian. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2022ko martxoaren 31n egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Cordovillako 1. poligonoko 516. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Cordovillako Kontzejuak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2022ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2204885