77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Fontellasko Udalak, 2020ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen udalerri honetako balorazio txostena berrikusteko prozedura hastea.

Aditzera ematen da balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Dokumentu teknikoa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta https://www.fontellas.es webgunean, azter dadin eta, bidezko bada, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2022ko apirilaren 1ean.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2204887