77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Borondatezko birpartzelazioa, 10. poligonoko 244. lurzatian, Azozko AZO-15 unitatean. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2022ko martxoaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen birpartzelazio proiektu bat, 10. poligonoko 244. lurzatian, Azozko AZO-15 unitatean, Ángel Tellechea Arreguik sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baita udal honen iragarki-taulan ere. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke. Espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.

Ezkabarten, 2022ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2204956