77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, 2021-2022 ikasturtean “Julián Romano Ugarte” Musika Eskolan musika ikasketak egiteko banakako dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 619986.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/619986).

Xedea: banakako dirulaguntzak esleitzea Lizarrako “Julián Romano Ugarte” Musika Eskolan 2021-2022 ikasturtean matrikulatutako ikasleei, espedienteko oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz. Oinarri horiek onetsi ziren Patronatuko lehendakariaren 2022ko apirilaren 5eko 5. Ebazpenaren bitartez.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 9.600 euro.

Laguntzak eskatzeko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 2022ko maiatzaren 30a arte, Musika Eskolaren udal erregistroan, Lizarrako udaletxean edo legez aurreikusitako beste edozein tokitan.

Onuradunak: Lizarrako “Julián Romano Ugarte” Musika Eskolan 2021-2022 ikasturtean matrikulatutako ikasleak, Lizarran erroldatuta daudenak.

Aurkeztu beharreko agiriak: deialdiaren oinarrietan zehazten direnak. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako “Julián Romano Ugarte” Musika Eskolan.

Lizarran, 2022ko apirilaren 5ean.–Lehendakaria, Javier del Cazo Cativiela.

Iragarkiaren kodea: L2205183