77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hiri-jarduketarako plan berezia, BEBPBko CH2 unitatean eta 3. poligonoko 171. eta 172. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren apirilaren 5eko 13-U/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan partzial bat Udalaren Hirigintza Planeko BEBPBko CH2 unitatean eta udal katastroko 3. poligonoko 171. eta 172. lurzatietan. Plan horrek barne hartzen du ingurumen agiri estrategikoa, Udalaren enkarguz Loperena Portillo Arquitectos SLk idatzitako agiriaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2022ko apirilaren 7an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2205177