77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 111. lurzatian. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udaleko alkateak ebazpen bat eman zuen 2022ko apirilaren 7an, hasiera batez onesteko xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 111. lurzatian, Yolanda Sánchez Sagüések eta Ángel Domínguez Riverok sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Beraskoainen, 2022ko apirilaren 7an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2205195