77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Herrilurraren desafektazioa, ondoren trukea egiteko (36. poligonoko 77. partzela)

Baztango Batzar Nagusiak 2022ko apirilaren 1ean egin bilkura arruntean erabaki zuen Baztango 36. poligonoko 77. partzelaren 1.103 m2-ko erabilera komunaletik kentzea, ondoren Ramon Jauregui Irungarayren jabetzakoa den Baztango 36. poligonoko 13. partzelarekin trukatzeko.

Espedienteari lotutako dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Baztanen, 2022ko apirilaren 1ean.–Batzar-burua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2205082