77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Hiri-jarduketarako plan berezia Gartzarongo 6. poligonoko 6. lursailean. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2022ko martxoaren 31n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onartzea Gartzarongo 6. poligonoko 6. lursailerako aurkeztutako hiri-jarduketarako plan berezia.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien alegazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Basaburuan, 2022ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2204884