77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, bide publikoko obretako zerbitzuburuaren lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Giza Baliabideetako Zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2022ko apirilaren 5ean:

2021eko abuztuaren 17an emandako ebazpen bidez onetsi zen Iruñeko Udalaren Obretako zerbitzuburu lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, 2021eko 212. NAOn argitaratua, irailaren 9koan.

Behin prozesua amaituta eta kalifikazio-epaimahaiak aktak eta deialdiaren 9. apartatuan jasotako proba gainditu duten izangaien zerrenda eman ondoren, egokia da puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapena egitea.

Hori horrela, ebatzi dut Elena Camarero Mate andrea izendatzea Iruñeko Bide Publikoko Obretako zerbitzuburu lanpostua betetzeko (207900-1 plaza zeinbakia). Izendatutako izangaiak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpena jaso eta hortik aitzina, eta 2022ko apirilaren 11 izanen da lanpostuaz jabetzeko data. Aipatutako lanpostuan aritzeko epea gehienez ere 6 urte natural bitartekoa izanen da.

Iruñean, 2022ko apirilaren 5ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, María Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2205199