77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Udalaren bulegoetako mandatarien arduradun-lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Giza Baliabideetako zuzendaritzak honako ebazpen hau eman zuen 2022ko martxoaren 31n:

2021eko abuztuaren 17an emandako ebazpen bidez onetsi zen Iruñeko Udalaren bulegoetako mandatarien arduradun-lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, 2021eko 212. NAOn argitaratua, irailaren 9koan.

Behin prozesua amaituta eta kalifikazio-epaimahaiak aktak eta deialdiaren 9. apartatuan jasotako proba gainditu duten izangaien zerrenda eman ondoren, egokia da puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapena egitea.

Hori horrela, ebatzi dut María Ángeles Beperet Redin and. izendatzea Iruñeko Udalaren bulegoetako mandatarien arduradun-lanpostua betetzeko (-305700-1 plaza zk.).

Izendatutako izangaiak 2022ko apirilaren 1ean lanpostuaren jabetza hartu beharko du. Aipatutako lanpostuan aritzeko epea gehienez ere 6 urte natural bitartekoa izanen da.

Iruñean, 2022ko martxoaren 31n.–Giza Baliabideetako zuzendaria, María Aranzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2204872