77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

8E/2022 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez luzatzen baita 5.000 biztanle baino gutxiagoko toki erakundeei eta gizarte zerbitzuen mankomunitateei, gaztentzako jarduerak sustatzeko, dirulaguntzak emateko deialdiko eskaerak aurkezteko epea, 2022ko ekainaren 1etik irailaren 30era arte. DDBN identifikazioa: 617685.

Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 25ean emandako 5E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen 5.000 biztanle baino gutxiagoko toki erakundeei eta gizarte zerbitzuen mankomunitateei dirulaguntzak emateko 2022an gazteentzako jarduerak susta ditzaten.

Kontuan harturik 5.000 biztanle baino gutxiagoko toki erakundeek eta gizarte zerbitzuen mankomunitateek 2022an gazteentzako jarduerak sustatzeko dirulaguntzen deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea apirilaren 23an bukatuko dela (deialdia 2022ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 8koan), 39/2015 Legearen 32. artikulua aplikatuz eta Aste Santuko jaiak direla-eta, xedatu da eskaerak aurkezteko epea 2022ko apirilaren 30era arte luzatzea, aintzat harturik epearen barruan jaiegunak daudela, eta interesa duten toki entitateek eskaera behar bezala prestatu ahal izan dezaten.

Horrenbestez, Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa sortzen duen eta haren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 327/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Eskaerak aurkezteko epea, deialdiaren 10.2 oinarrian ezarri zena, 2022ko apirilaren 30era arte luzatzea.

2. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko apirilaren 11n.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Carlos Amatriain Busto.

Iragarkiaren kodea: F2205347