77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Deialdia, udal lantaldeko arduradunaren lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko Izendapena

Alkatetzak, 2022ko martxoaren 31n emandako 176 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Lantaldeko arduradunaren izendapena (plantilla organikoan 14. zenbakia duen lanpostua).

Castejongo Udaleko lantaldeko arduradunaren lanpostu bat funtzionarioen araubidean eta merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko prozedura izapidetu da. Horren deialdia Alkatetzaren 2022ko otsailaren 7ko 51/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2022ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 24an.

Izangai bakarrak lortutako puntuazioa ikusita, epaimahaiak Raúl Malo Sanz izendatzeko proposamena egin du, puntuaziorik onena lortu duen izangaia baita.

Proposatutako izangaiak aurkeztu ditu merezimendu-lehiaketa arautu zuten oinarrietan eskatutako agiriak, deialdian parte hartu ahal izateko ezarritakoak. Beraz, bidezkoa da lanpostua eskuratu duen izangai hori izendatzea, legez ezarritako prozedurarekin jarraitzeko.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau ebatzi dut:

1. Raúl Malo Sanz lantaldeko arduradunaren lanposturako izendatzea. Lanpostuak 14. zenbakia du plantilla organikoan eta Castejongo Udalaren zerbitzuko C mailako funtzionarioen araubidean beteko da, merezimendu-lehiaketa bidez lantaldeko arduradunaren lanpostua betetzeko deialdiaren arabera.

2. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea, deialdia arautzen duten oinarrietako 7.4 oinarriaren arabera, hamar egun naturaleko epea duela, izendapena jakinarazten den egunetik aurrera, lanpostuaz jabetzeko. Zinpeko aitorpena edo promesa egin beharko du lanpostuaz jabetu baino lehen, Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela dioen aitorpena alegia. Hala egin ezean, Castejongo Udaleko lantaldeko arduraduna izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Castejonen, 2022ko martxoaren 31n.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2204871