77. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

23E/2022 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Ikus-entzunezko Komunikazio Zerbitzuen Emaileen Erregistroan inskribatzen baita Leitzako 90.60 FM irrati lizentziak katean emititzeko eskubidea.

Radio Publi SL merkataritza-enpresa da Leitzako 90.60 FM irrati lizentziaren titularra, Kulturako, Turismoko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren otsailaren 22ko 14/2013 Foru Aginduaren bidez hari esleitu baitzitzaion. Izan ere, foru agindu horren bidez, ebatzi egin zen Nafarroako Foru Komunitatean frekuentzia modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-difusioko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko 44 lizentzia esleitzeko lehiaketa publikoa (2013ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 1ekoa).

Merkataritza-enpresa horrek, 2022ko otsailaren 17an, jakinarazpen bat erregistratu du, zeinaren bidez eskatu baitu Nafarroako Ikus-entzunezko Komunikazio Zerbitzuen Emaileen Erregistroan inskriba dadila aipatu irrati lizentziak katean emititzeko eskubidea, hain zuzen, Cadena de Ondas Populares Españolas (COPE) katearen programazioa emititu ahal izateko.

Otsailaren 22an, kate-emisio horretan bi alderdiak lotzen dituen akordioaren kopia aurkezteko eskatu zitzaion enpresari, eta otsailaren 24an aurkeztu zen.

Urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzkoak, honako hau xedatzen du 23. artikuluan, kate-emisioa arautzen duenean:

Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan irrati bidezko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzu bat emateko lizentzien titular batek edo gehiagok katean emititzea erabakitzen badute, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 22. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen arloan eskumena duen organoari jakinarazi beharko diote. Jakinarazpen hori Nafarroako Ikus-entzunezko Komunikazio Zerbitzuen Emaileen Erregistroan inskribatuko da.”

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Ikus-entzunezko Komunikazio Zerbitzuen Emaileen Erregistroan dagokion idazpena baimentzea.

2. 30 euroko tasa ezartzea datu horien aldaketaren erregistro-idazpenaren kontzeptu gisa, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legearekin. Tasa hori ordainketa-gutun bidez ordaindu beharko du enpresak, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau espediente honetan interesa duten enpresei jakinaraztea eta Ekonomia Gaietako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioko Telekomunikazioen eta Informazioaren Teknologien Zuzendaritza Nagusira igortzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 18an.–Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia, Miguel Moreno Ariztegi.

Iragarkiaren kodea: F2204262