76. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratuan eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntean funtsezko aldaketa egiteko prozeduraren nahitaezko fasea. Sustatzailea Agropecuaria 2011 SL da.

Bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legea garatzen duen Emisio Industrialen Erregelamenduaren 15. artikuluarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen aipatu erregelamendua), aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.

Espediente mota

Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren nahitaezko fasea

Espedientearen kodea

0001-0225-2022-000003

Hasiera eguna

2022-03-24

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

Zentroa ez da sartzen

1/2016 Errege Lege-dekretua, abenduaren 16koa

I. eranskina / 9.3.c)

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

I. eranskina / 6.6.c)

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

I. eranskina / 1.a) 4.a taldea

Instalazioa

Ugalketarako txerramak, txerrikumeak eta gizendu aurreko txerriak

Titularra

AGROPECUARIA 2011 SL

Zentroaren zenbakia

3180509012

Tokia

5. poligonoa, 50. lurzatia

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 564.640,000 eta y: 4.724.026,000

Udalerria

MENDAZA

Proiektua

Instalazioak handitzea, amaieran edukiera hau izateko: 2.582 toki ugalketarako zerramentzat, 850 toki ordezpenerako eta 4.968 toki gizendu aurrekoentzat (864 AzLU).

Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Ikusgai dagoen dokumentazioa

–Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua

Ingurumen inpaktuaren azterketa

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx

Iruñean, 2022ko martxoaren 28an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2204541