76. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Palets Internorte SLk sustaturik.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aditzera ematen da espediente horretako dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente mota

Ingurumen baimen bateratua ematea

Espedientearen kodea

0001-0056-2022-000009

Hasiera eguna

2022-03-20

Kudeaketa unitatea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254

848427587

Helbide elektronikoa

autprema@navarra.es

Sailkapena

Legeria

Jarduera

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

I. eranskina / 5.1. taldea

1/2016 Errege Lege-dekretua, abenduaren 16koa

--

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

--

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

II. eranskina / 9.b) multzoa

Instalazioa

Zurezko paletak kudeatzeko instalazioa

Titularra

Palets Internorte SL

Zentroaren zenbakia

3120209082

Tokia

11. poligonoa, 669. lurzatia; 11. poligonoa, 669. lurzatia Azkoien

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua,

x: 605.244,000 eta y: 4.688.016,000

Udalerria

Azkoien

Proiektua

EEH zentroa (egungo instalazioak handitzea)

Informazioa eskatzeko organoa

Baimen Bulegoa

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

Baimen Bulegoa

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx

Iruñean, 2022ko martxoaren 25ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2204519