76. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

61/2022 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen dituena salbuespenak erdi mailako zikloetako sarrera-probetako esparruetarako eta goi mailako zikloetako sarrera-probetako zatietarako Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak emandako idazkeran, ezartzen du 41. artikuluan ezen Lanbide Heziketako erdi eta goi mailetako heziketa zikloetan sartzeko baldintza bat dela sarrera proba bat gainditzea; 52. artikuluan, berriz, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi eta goi mailetako zikloetan sartzen ahal direla, baldintza akademikoak bete ez arren, sarrera proba gainditzen dutenak; eta, azkenik, 64. artikuluan ezartzen du Kirol Irakaskuntzetako erdi eta goi mailetan sartzen ahal direla, eskatzen diren titulu edo ziurtagiriak izan ez arren, sarrera proba bat gainditzen dutenak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa garatuz, erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko modua honako hauetan dago arautua: uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretua, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena, eta urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena. Horietan guztietan ezarrita dago zilegi izanen dela ziklo horietan sartzea hezkuntzako administrazioek erregulatutako sarrera proba bat gaindituz.

Sarrera-proben deialdia urtero egiten da Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen horren apartatuetako batek zikloetara sartzeko probetako balizko salbuespenak aipatzen ditu urtero.

Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 22/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean, erdi mailako eta goi mailako zikloetara sartzeko probaren ziurtagiria eskatzeko prozedura ireki bat arautu da, zuzendu zaiena egiaztatu dezaketen pertsonei erdi mailako zikloetara sartzeko probako esparru guztietatik salbuetsita daudela edo goi mailako zikloetara sartzeko probako zati guztietatik salbuetsita daudela.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, eman dadin ebazpen bat zeinaren bidez ezarriko baitira balizko salbuespenak erdi mailako zikloetara sartzeko probako esparruei eta goi mailako zikloetara sartzeko probaren zatiei dagokienez. Ebazpen hori aplikatzen ahalko da bai sarrera-proben urteroko deialdietan, bai otsailaren 14ko 22/2022 Ebazpenaren bidez araututako prozedura irekian.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ezartzea salbuespenak erdi mailako sarrera-probako esparruei dagokienez eta goi mailako zikloetan sartzeko probetako zatiei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitaterako, ebazpen honen eranskinetan adierazitakoaren arabera.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura; era berean, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura, Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzura eta Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzura; Ikasketak Antolatzeko Atalera, Inklusio Atalera, Arte Ikasketen Atalera, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2022ko martxoaren 22an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

Erdi mailako zikloetan sartzeko probako esparruetako eta goi mailako zikloetan
sartzeko probetako zatietako salbuespenak

1.–Erdi mailako zikloetako sarrera probetako esparruetako salbuespenak.

Erdi mailako zikloetarako sarbide-probaren esparruetako salbuespenak eta hori egiaztatzen duten agiriak honako hauek dira:

ESPARRUETATIK SALBUESTEA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Komunikazioaren esparrutik salbuestea

Gaindituta izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako komunikazioaren esparruko 4. moduluak.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Gaindituta izatea arlo soziolinguistikoa edo komunikazioaren esparrua 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluazio Atalak, dagokionaren arabera.

Gaindituta izatea Hizkuntzako 2. mailako gako-gaitasunak ebaluatzeko probak.

Hizkuntzako 2. mailako gako-gaitasunak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia.

Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa (HLKP) bateko nahitaezko moduluak gaindituta izatea, DBHko graduatu titulua lortu gabe.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Gaindituta izatea 2020-2021 ikasturtean edo aurrekoetan Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat, baina DBHko graduatu titulua lortu gabe (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko).

Nafarroan lortu bada, ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluazio Atalak, dagokionaren arabera.

Beste erkidego batean lortu bada, ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Gaindituta izatea lanbide lantegi bat, 2014-2015 ikasturtean edo horretatik aurrera.

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluazio Atalak, dagokionaren arabera.

Gizarte esparrutik salbuestea

Gaindituta izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako gizarte esparruko 4. moduluak.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Gaindituta izatea arlo soziolinguistikoa edo gizarte esparrua 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean izan den deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluazio Atalak, dagokionaren arabera.

Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa (HLKP) bateko nahitaezko moduluak gaindituta izatea, DBHko graduatu titulua lortu gabe.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Gaindituta izatea 2020-2021 ikasturtean edo aurrekoetan Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat, baina DBHko graduatu titulua lortu gabe (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko).

Nafarroan lortu bada, ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluazio Atalak, dagokionaren arabera.

Beste erkidego batean lortu bada, ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Gaindituta izatea lanbide lantegi bat, 2014-2015 ikasturtean edo horretatik aurrera.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Esparru zientifiko-teknologikotik salbuestea

Lanbide Hastapeneko Programa bat gaindituta izatea.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Gaindituta izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko-teknologikoko 4. moduluak.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Gaindituta izatea matematika arloa edo arlo zientifiko-teknologikoa edo esparru zientifiko-teknologikoa 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluazio Atalak, dagokionaren arabera.

Gutxienez urtebeteko lan esperientzia (lanaldi osokoa) frogatzea.

Besteren konturako langileak:

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio-aldia jasotzen dituena.

Langile autonomoak:

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), autonomoen araubide berezian afiliatuta egondako aldiak jasota.

Gutxienez 1. mailako profesionaltasun ziurtagiri bat baduela frogatzea.

Lan administrazioak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia.

Gaindituta izatea 2. mailako Matematikako gako-gaitasunak ebaluatzeko probak.

2. mailako Matematikako gako-gaitasunak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia.

Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa (HLKP) bateko nahitaezko moduluak gaindituta izatea, DBHko graduatu titulua lortu gabe.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Gaindituta izatea 2020-2021 ikasturtean edo aurrekoetan Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat, baina DBHko graduatu titulua lortu gabe (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko).

Nafarroan lortu bada, ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluazio Atalak, dagokionaren arabera.

Beste erkidego batean lortu bada, ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Gaindituta izatea lanbide lantegi bat, 2014-2015 ikasturtean edo horretatik aurrera.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

2.–Goi mailako zikloetako sarrera probako zatien salbuespenak.

Goi mailako zikloetara sartzeko probaren zatien salbuespenak eta hori egiaztatzen duten agiriak honako hauek dira:

ZATI KOMUNETIK SALBUESTEA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea:

–Zientziak eta Ingeniaritza.

–Osasun Zientziak.

–Gizarte Zientziak.

–Giza Zientziak.

–Arteak.

Aipatutako proba modalitateetako edozeinen zati komuna Gaindituta izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluazio Atalak, dagokionaren arabera.

Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea:

–Giza Zientziak.

–Arteak.

Gaindituta izatea Nafarroan goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba, 2008. urtetik aurrera (hori barne).

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluazio Atalak, dagokionaren arabera.

Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea:

–Giza Zientziak.

–Arteak.

Gaindituta izatea 3. mailako Hizkuntzako eta Atzerriko Hizkuntzako gako-gaitasunak ebaluatzeko probak.

3. mailako Hizkuntzako eta Atzerriko Hizkuntzako gako-gaitasunak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia.

Modalitate hauetako zati komunetik salbuestea:

–Zientziak eta Ingeniaritza.

–Osasun Zientziak.

–Gizarte Zientziak.

Gaindituta izatea 3. mailako Matematikako, Hizkuntzako eta Atzerriko Hizkuntzako gako-gaitasunak ebaluatzeko probak.

3. mailako Matematikako, Hizkuntzako eta Atzerriko Hizkuntzako gako-gaitasunak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia.

BERARIAZKO ZATIA EGITETIK SALBUESTEA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea:

–Zientziak eta Ingeniaritza.

–Osasun Zientziak.

–Gizarte Zientziak.

–Giza Zientziak.

–Arteak.

Gaindituta izatea kasuan kasuko modalitateko berariazko zatia 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluazio Atalak, dagokionaren arabera.

Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea:

–Osasun Zientziak.

–Gizarte Zientziak.

–Giza Zientziak.

Gorputz eta kirol jardueren lanbide arloko goi mailako ziklo bat egin behar duten goi mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat.

Goi mailako eta errendimendu handiko kirolari izaera frogatzea, Goi Mailako eta Errendimendu Handiko Kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, edo Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izaera frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia.

Modalitate hauetako berariazko zatitik salbuestea:

–Osasun Zientziak.

–Gizarte Zientziak.

–Giza Zientziak.

Kirol teknikari titulu bat izatea.

Kirol teknikari tituluaren fotokopia.

Edozein proba modalitatetako berariazko zatia egitetik salbuestea.

Teknikari laguntzaile titulu bat izatea, ebazpen honetako 2. eranskinean proba modalitate bakoitzerako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Teknikari laguntzaileen tituluaren fotokopia.

Edozein proba modalitatetako berariazko zatia egitetik salbuestea.

2. mailako edo goragoko profesionaltasun ziurtagiri bat izatea, ebazpen honetako 3. eranskinean proba modalitate bakoitzerako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Administrazio eskudunak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazten duena.

Edozein proba modalitatetako berariazko zatia egitetik salbuestea.

Ebazpen honetako 3. eranskinean proba modalitate bakoitzerako aipatzen diren lanbide arloetako batean gutxienez ere bi urteko lan esperientzia frogatzea, lanaldi osoan.

Besteren konturako langileak:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jasotzen dituena, eta

–Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauek agertzen dituena berariaz: kontratuaren iraupena, egindako lana eta noiz aritu den lan horretan.

Langile autonomoak:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), langile autonomoen araubide berezian kotizatutako aldia jasotzen duena, eta

–Ekonomia-jardueren gaineko zergan altan egondako aldiaren ziurtagiria.

2. ERANSKINA

Teknikari/laguntzaile tituluen arloak (I. LH)

Probako berariazko zatia egitetik salbuestea

TEKNIKARI/LAGUNTZAILE TITULUEN ARLOAK

PROBA MODALITATE HONETAN ESKA DAITEKE BERARIAZKO ZATITIK SALBUESTEA

Administrazioa eta Merkataritza arloa

Gizarte Zientziak

Nekazaritza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Osasun Zientziak

Arte grafikoak arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Giza Zientziak

Arteak

Automobilgintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Eraikuntza eta Obrak arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Elektrizitatea eta Elektronika arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Ostalaritza eta Turismoa arloa

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Giza Zientziak

Arteak

Irudia eta Soinua arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Zurgintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Itsasoko eta Arrantzako arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Metala arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Meatzaritza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Moda eta Jantzigintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Ile-apainketa eta Estetika arloa

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Larrua arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Kimika arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Osasun Zientziak

Osasuna arloa

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Ehungintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Beira eta Zeramika arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Arte Aplikatuak eta Lanbide Artistikoak

Arteak

3. ERANSKINA

Lan-esperientzia - Profesionaltasun-ziurtagiriak

Probako berariazko zatia egitetik salbuestea

MODALITATE HONETAKO BERARIAZKO ZATITIK SALBUESTEA

PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIAREN LANBIDE ARLOA

LAN ESPERIENTZIAREN SEKTORE PROFESIONALA

ZIENTZIAK ETA INGENIARITZA

Nekazaritza.

Arte grafikoak.

Eraikuntza eta obra zibila.

Elektrizitatea eta elektronika.

Energia eta ura.

Fabrikazio mekanikoa.

Irudia eta soinua.

Elikagaien industriak.

Erauzketa industriak.

Informatika eta Komunikazioak.

Instalazioa eta mantentze-lanak.

Zurgintza, altzarigintza eta kortxogintza.

Itsasoko eta arrantzako jarduerak.

Kimika.

Segurtasuna eta ingurumena.

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.

Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

Beira eta zeramika.

OSASUN ZIENTZIAK

Gorputz eta kirol jarduerak.

Nekazaritza.

Ostalaritza eta turismoa.

Irudi Pertsonala.

“Instalazioa eta mantentze-lanak”, baina bakarrik laneko arriskuen prebentzioaren esparruan.

Kimika.

Osasuna.

Segurtasuna eta ingurumena.

Gizarte eta kultura zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak.

GIZARTE ZIENTZIAK

Gorputz eta kirol jarduerak.

Administrazioa eta kudeaketa.

Merkataritza eta marketina.

Ostalaritza eta turismoa.

Irudi Pertsonala.

“Instalazioa eta mantentze-lanak”, baina bakarrik laneko arriskuen prebentzioaren esparruan.

Informatika eta Komunikazioak.

Osasuna.

Segurtasuna eta ingurumena.

Gizarte eta kultura zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak.

GIZA ZIENTZIAK

Gorputz eta kirol jarduerak.

Arte grafikoak.

“Instalazioa eta mantentze-lanak”, baina bakarrik laneko arriskuen prebentzioaren esparruan.

Ostalaritza eta turismoa.

Gizarte eta kultura zerbitzuak eta komunitatearentzako zerbitzuak.

ARTEAK

Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide arloak.

Arte grafikoak.

Ostalaritza eta turismoa.

Irudia eta soinua.

Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.

Beira eta zeramika.

F2204458

Iragarkiaren kodea: F2204458