75. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

68/2022 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitatean 2022-2023 ikasturtean ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozeduraren egutegia, Lanbide Heziketako irakaskuntzetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitatean, Lanbide Heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen batean finkatuko dira ikasturte bakoitzeko prozedura zehaztuko duten datak, halaxe xedatu baita apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 2. oinarriko 3. apartatuan. Foru Agindu horren bidez, onartze prozedura arautzeko oinarriak onetsi ziren, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako onartze prozedura garatzeko egutegia onestea, Lanbide Heziketako irakaskuntzetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko 2022-2023 ikasturtean. Ebazpen honen eranskinean dago jasota.

2. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura; Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura; Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura; Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzura; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura; Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura; Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura; Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura; Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura; Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura; Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira; Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera; Eskolatze Bulegora; Orientazio Bulegora, eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko martxoaren 30ean.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

2022-2023 ikasturteko onartze prozesuaren egutegia Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak

Izena emateko epea (bietarako: erdi mailako eta goi mailako zikloetan izena emateko).

ERDI MAILAKO ETA GOI MAILAKO ZIKLOETAN IZENA EMATEKO EPEA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Izena emateko epe arrunta (izena emateko orriak aurkeztea)

Apirilaren 29a

Maiatzaren 10a

14:00ak arte

Azken eguna, izena eman duten ikasleen datuak EDUCA sisteman sartzeko (inskripzio ikastetxeak)

Maiatzaren 31

Azken eguna, EDUCA sisteman “ERREP” zutabea betetzeko, “Ikastetxearen matrikula-aurreikuspena” izeneko atalean (inskripzioa egiten den ikastetxeak)

Ekainaren 23a

14:00ak arte

Erdi mailako zikloetan onartzeko prozesuko urratsen egutegia

ERDI MAILA

EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Azken eguna sarrerako baldintza aldatzeko

Ekainaren 24a

14:00ak arte

Azken eguna, beste baldintza batzuk aurkezteko (gaitasun artistikoaren proba), zein den kasua

Ekainaren 24a

14:00ak arte

Azken eguna, ikaspostuak gordetzeko frogagiriak aurkezteko, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik

Ekainaren 24a

14:00ak arte

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Ekainaren 28a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Ekainaren 28a

Ekainaren 30a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea (onartze prozesuko 1. fasea)

Uztailaren 1a

Onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 4a

Uztailaren 11

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea (onartze prozesuko 1. fasea)

Uztailaren 13a

Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 14a

Uztailaren 18a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 3. zerrenda argitaratzea (onartze prozesuko 2. fasea)

Uztailaren 20a

Onartuen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 21a

Uztailaren 22a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 4. zerrenda argitaratzea (onartze prozesuko 2. fasea)

Uztailaren 26a

Onartuen behin betiko 4. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 27a

Uztailaren 28a

14:00ak arte

ERDI MAILA

IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak zehaztea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako

Abuztuaren 26a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea

Abuztuaren 29a

Abuztuaren 30a

14:00ak arte.

Azken eguna, ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran izena eman duten ikasleak sartzeko EDUCA sisteman (inskripzio ikastetxeak)

Irailaren 1a

14:00ak arte.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrenda argitaratzea

Irailaren 2a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 5a

Irailaren 6a

14:00ak arte.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrenda argitaratzea

Irailaren 8a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 9a

14:00ak arte.

Goi mailako zikloetan onartzeko prozesuko urratsen egutegia

GOI MAILA

EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Azken eguna, sarrerako baldintza aldatzeko

Ekainaren 30a

14:00ak arte

Azken eguna, beste baldintza batzuk aurkezteko (gaitasun artistikoaren proba), zein den kasua

Ekainaren 30a

14:00ak arte

Azken eguna, ikaspostuak gordetzeko frogagiriak aurkezteko, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik edo hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik

Ekainaren 30a

14:00ak arte

Azken eguna, atzerriko hizkuntzako B1 mailaren egiaztagiria aurkezteko, kasua bada

Ekainaren 30a

14:00ak arte

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Uztailaren 11

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Uztailaren 11

Uztailaren 13a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 1. zerrenda argitaratzea (onartze prozesuko 1. fasea)

Uztailaren 15a

Onartuen behin betiko 1. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 18a

Uztailaren 20a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 2. zerrenda argitaratzea (onartze prozesuko 1. fasea)

Uztailaren 22a

Onartuen behin betiko 2. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 26a

Uztailaren 28a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 3. zerrenda argitaratzea (onartze prozesuko 2. fasea)

Abuztuaren 26an

Onartuen behin betiko 3. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Abuztuaren 29a

Abuztuaren 30a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko 4. zerrenda argitaratzea (onartze prozesuko 2. fasea)

Irailaren 1a

Onartuen behin betiko 4. zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Irailaren 2a

Irailaren 5a

14:00ak arte

GOI MAILA

IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEKO PROZEDURA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak zehaztea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako

Irailaren 7a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea

Irailaren 8a

Irailaren 9a

14:00ak arte

Azken eguna ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran inskribatu diren ikasleak sartzeko EDUCA sisteman (inskripzio ikastetxeak)

Irailaren 12a

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrenda argitaratzea

Irailaren 13a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 1. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 14a

Irailaren 15a

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrenda argitaratzea

Irailaren 16a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartzen direnen 2. zerrendako ikasle onartuen matrikula

Irailaren 19a

14:00ak arte

Iragarkiaren kodea: F2204806